Bilboko Udalak gaitzetsi egin du Txurdinagan sorosle bati egindako erasoa, eta ohartarazi du "gizalege falta zigortu" egiten dela
Hainbat sindikatuk elkarretaratzea deitu dute astearterako kiroldegiaren aurrean, eta kirol-instalazioetako langileen kontrako erasoak gero eta ohikoagoak direla salatu dute.
Itxaso Erroteta Bilboko Gazteria eta Kirol zinegotziak "irmo" gaitzetsi du Txurdinagako udal kiroldegiko igerilekuetako sorosle batek ostegunean jasan duen erasoa. Erabiltzaile batzuk langilearen zain egon ziren instalazioen kanpoko aldean, eta eraso egin zion, sorosleak kargu hartu zielako igerilekura sartu aurretik dutxarik ez hartzeagatik.
Zinegotziaren arabera, "bere lana egiteagatik" egin zioten eraso, Bilbao Kirolaken instalazioetan gizalegearen aurkako jarrera izateagatik erabiltzaile batzuk ohartarazi zituelako. "Gizalege falta zigortu" egiten dela gaineratu du.
Horrelako jokabideak "ugarituz" doazela deitoratu ostean, Gazteria eta Kirol zinegotziak esan du gertakari horiek "zigorra" izango dutela, eta "araudia aplikatuz, txartela kendu edo instalazioetara sartzea debekatuko zaie" pertsona horiei.
Halaber, Errotetaren hitzetan, "egoera horien hazkundearen ondorioz", Udalak segurtasun neurriak indartu ditu 2005etik, eta sorosle, laguntzaile eta segurtasun pribatuko langile gehiago jarri ditu.
Egoera ikusaraztea
Ildo beretik, Emtesport enpresa emakidadunaren enpresa batzordean ordezkaritza duten ELA, LAB, ESK, CCOO eta UGT sindikatuek "Bilbao Kirolaken udal kiroldegietan lan egiten duten langileak jasaten ari diren irain, mehatxu eta erasoak " salatu dituzte.
Testuinguru horretan, elkarretaratzea deitu dute astearterako, uztailaren 28rako, 12:00etatik 13:00etara eta 18:00etatik 19:00etara, Txurdinagako kiroldegiaren aurrean, egoera ikusarazteko eta konponbideak eskatzeko.
Halaber, "langileen segurtasuna bermatzeko eta eraso berriak prebenitzeko neurri irmoagoak berehala hartzeko" eskatu diete Emtesporti, Bilbao Kirolaki eta Bilboko Udalari.
Sindikatuen arabera, Emtesportek "ez du baliabide nahikorik jartzen" , eta erabakiak Bilbao Kirolaken esku uzten ditu. Azken horri, gainera, "horrelako jokabideak minimizatzea eta araudian aurreikusitako zigorrak murriztea" leporatu diote, eta jarrera horren ondorioz "gertakari horiek errepikatzea" sustatzen dela erantsi du.
Erasoa pairatu zuen langilea Basurtuko ospitalera eraman zuten, eta Ertzaintzak gaur jakinarazi duenez, oraingoz ez da gai horrekin lotutako salaketarik aurkeztu.
Zure interesekoa izan daiteke
75 urtetik gorakoen erdiak baino gehiagok antsietatea edo estresa du, baina hazkunde handiena gazteengan eman da
Ondoez psikologikoa ez da berdin azaltzen gizarteko sektore guztietan. Emakumeei gehiago eragiteaz gain, adina ere faktore garrantzitsua da: 75 urtetik gorako herritarren % 57,1ek pairatzen ditu sintomak, baina gazteenak dira (15-24 urte) pandemiaren ondoren osasun mentalaren narriadura gehien nozitu dutenak.
Psikiatriako kontsultak bikoiztu egin dira bost urtean
Euskadik 58.100 paziente zituen psikiatria kontsultetan 2019an. 2024an zenbakia ia bikoitza zen: 109.400. Aldi berean, osasun mentalarekin lotutako laneko bajak ere etengabe hazten ari dira, eta 16-25 urteko gazteen artean, esate baterako, sei aldiz handitu dira 2016tik.
Osasun mentalaren inguruko kontzientzia gero eta handiagoa da euskal gizartean
Azken urteetan handitu egin da ondoez psikologikoren bat pairatzen dutela eta laguntza behar dutela adierazten duten EAEko biztanleen kopurua; 2018an % 13 izatetik 2023an % 22,4 izatera igaro da. Duela ez asko, gaitz horiek ezkutatu egiten ziren, orain publikoki aitortzen hasi gara, baita konponbidea bilatzen ere.
Zer dago PISA txostenaren emaitzen atzean?
Lucas Gortazar Hezkuntza arloko adituak eta Nelida Zaitegi irakasle eta pedagogoak PISA txostenaren emaitzen gakoak azaldu dituzte. Aldagaiak bat baino gehiago diren arren, bat datoz esatean teknologiak eta Adimen Artifizialak eragin zuzena dutela esatean.
Euskal Herria atzean utzita, Freedom Flotilla Gazara bidean da
Bilbotik Vigora joango da, eta ondoren, Mediterraneoko beste portu batzuetara. Urrian iritsi asmo dute Gazara. Genozidioa, okupazioa eta Palestinako zein Gazako garbiketa etnikoa salatzeko helburuarekin, Israelek ezarritako blokeoa apurtzen saiatuko dira.
Zein mailatan kokatzen dira Euskadi eta Nafarroa munduko gainerako herrialdeen artean PISA txostenean?
Azken txostena astearte honetan argitaratu du ELGAk, eta agerian utzi du atzerakada orokorra izan dela Espainiako Estatuan eta Hegoaldean.
Baso-sute bat piztu da Idiazabalen
15:30 inguruan piztu da sua, Atxurbi eta Txara mendien inguruan. Ertzaintzak jakinarazi duenez, N-1 errepidearen Urtsuarango irteera itxi egin du, badaezpada.
30 urte Alarde mistoaren alde: elkarrizketa, aurrerapausoak emateko bidea
Jaizkibelgo kideek eta erakundeetako ordezkariek Alarde publiko eta parekidea aldarrikatu dute, eta hiru hamarkadako gatazkari irtenbidea emateko elkarrizketaren alde egin dute.
Gimenok azpimarratu du ikasle etorkinen presentziak eragina duela Nafarroaren PISAko emaitzetan
Behin-behineko espetxealdia ezarri diote Gorlizen atxilotutako gizon bati, sexu-askatasunaren kontrako hiru delitu egotzita
24 urteko gazte batek hiru emakumeri eraso zien gauez, aurpegia estalita, sexu-erasoa egiteko asmoz.