ERASO MATXISTA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Arrigorriagako emakumeen irudi sexualizatuak partekatzen dituen Telegram talde bat dagoela salatu dute

Gertaerak herriko jaietan atera dira argitara, eta Itaia erakundeak esan du herriko gazte gehienek bazutela horren berri.

Iragarkia
18:00 - 20:00

Hego Uribe eskualdeko emakume taldeek egindako salaketaren arabera, Telegram talde batean erabiltzaileek Bizkaiko herri horretako emakumeen irudi sexualizatuak partekatu dituzte. Emakume batek Itaia emakumeen elkartearen aurrean salatu zuen aplikazio horren bidez gizon talde batek eraso matxista egin ziola, eta, ondorioz, gertatutakoa argitara atera da.

Geuria tokiko hedabideak jakitera eman duenez, Itaiak salatu du gizon talde batek Telegram kanal bat sortu zuela, eta Arrigorriagako eta inguruko herrietako emakumeen irudi sexualizatuak argitaratu eta partekatu dituztela bertan, iruzkin misoginoak eta eduki sexualizatzaileak erantsita.

Horren esanetan, besteak beste WhatsApp eta Instagram aplikazioetatik lortu dituzte emakumeen irudiak, eta horien baimenik gabe zabaldu dituzte. Gainera, herriko gazte gehienek talde horren berri bazutela erantsi du, eta haren jarduna haien arteko ohiko mintzagaia zela.

Gertakariak herriko jaien testuinguruan zabaldu dira, eta, Itaiaren ustez, beste alde batera begiratzeak matxismoa normalizatzen laguntzen du eta erasotzaileen zigorgabetasuna areagotzen du. "Matxismoaren aurka posizionatzeko, erasotzailearen inpunitatea seinalatzeko eta matxismoaren aurka kaleak hartzeko unea da", horien hitzetan.

Kontsumorako objektu

Urruma Arrigorriagako Asanblada Feministak ere gaitsetzi ditu gertaera horiek, eta "isiltasunak eta konplizitateak erasotzaileak babesten dituzte", gaineratu du. "Emakumeen eta nesken gorputzak kontsumorako objektu bihurtzen dituzte, haien intimitatea eta duintasuna urratuz, eta baimenaren kultura guztiz baztertuz", erantsi dute.

Emakume kaltetuei elkartasuna eta babesa adieraztearekin batera, Urrumak herritar guztiei dei egin die gogoeta egin eta jarrera aktiboa har dezaten. Gainera, talde horietan parte hartzea, irudiak zabaltzea edo ezer egin gabe egotea ere arazoaren parte dela nabarmendu du.

Ertzaintzaren arabera, momentuz ez da salaketarik jarri gai horren inguruan.

Zure interesekoa izan daiteke

claudia tacoronteren ahizpa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bideo hunkigarria argitaratu du Lara Tacorontek, Mexikora ikastera joan eta hil duten gaztearen ahizpak

Lara Tacorontek, asteburuan Mexikon labankadaz hil zuten Claudiaren ahizpak, salatu duenez, inork ez zion bere familiari jakinarazi “duela oso gutxi” beste bi emakume hil zituztela unibertsitate berean, Moreloseko Autonomoan. "Zergatik ez du inork ezer egiten?", galdetu eta deitoratu du "gutako bakoitza, pertsona gisa, gizarte gisa, aldatzen ez garen arte, horrelakoek gertatzen jarraituko dute".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X