Albiste izango dira: Azken bero-eguna aldaketaren aurretik, Landetako baso-sutea eta Irango gerra
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2026ko uztailaren 24an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Azken bero eguna, aldaketaren aurretik: Gaur egun bero eta eguzkitsua izango da Euskal Herria osoan. Lehen orduko freskuren ostean, gora egingo dute termometroek. Nafarroan alerta laranja izango da indarrean beroagatik Erriberan eta erdialdean. Abisu horia izango da, berriz, Pirinioetan, 13:00etatik 21:00etara bai eta Araba erdialdean eta Ebro ondoko eskualdean ere 13:00etatik 19:00etara. Ipar Euskal Herrian ere abisu horia izango da berogatik gaur eguerditik larunbat goizeko 06:00ak arte. Larunbatean aldaketa dator.
- Sutea Landetan: Ostegun arratsaldan Biscarrose inguruan piztutatako sute handi batek 2.500 hektarea baso eta landaredi erre ditu dagoeneko eta 23.000 lagun ebakuatu behar izan dituzte, batez ere etxebizitzetakoak, hainbat camping-etakoak, adinekoen egoitza batekoak eta kanpaleku baten zeudenak ere. 500 suhiltzaile ari dira lanean, baina egoera zaila da haizea aldakor eta gogor dabilelako.
- Gerra Iranen: AEBk eta Israelek Iranen kontra otsailean abiatutako gerran, tentsioak apaltzetik urrun daude. 13. gauez jarraian egin dio eraso AEBk Irani eta lau lagun hil eta beste zazpi zauritu ditu erasoetan. Gainera, Donald Trump presidente estatutbatuarrak mehatxu egin dio Irani AEBko ontziei eta merkantziari eragindako kalteak ordaintzeko euren esku dagoen izoztutako diru irandarra erabiltzearekin. Iranen arabera beste nazio baten dirua hartzeak "aurrekari su-emailea" ezartzen du.