Suteak

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Suteen kontrako borrokak ez du etenik, eta Gaztela eta Leonen eta Gaztela-Mantxan dago latzena

Sute ugari daude aktibo gaur Espainian, eta horietik bost dira larrienak une honetan: Guadalajarako La Mierlako eta Selasko suteak, Madrilgo Erkidegoari ere eragiten dion Toledoko Almoroxeko sua, Leongo Castropodamekoa eta Avilako Borgohondoko suteak. Beste sute batzuek, hala nola Segoviako Brievakoak eta Teruelgo Ejulvekoak, hobera egin dute.

SELAS (GUADALAJARA), 21/07/2026.- El incendio forestal que se ha declarado este martes en Selas (Guadalajara), donde se ha desplazado la Unidad Militar de Emergencias (UME) para colaborar en las tareas de extinción, continúa en situación operativa nivel 2 y afecta ya a unas 1.700 hectáreas de terreno. En un archivo sonoro remitido a los medios de comunicación, el director de la emergencia en el incendio de La Mierla (Guadalajara), Juan José Fernández, ha asegurado que el fuego de Selas se ha iniciado "con mucha energía", en una zona "también con continuidad de monte" y "con un potencial igual, de miles de hectáreas". EFE/ Nacho Izquierdo

 Larrialdi Unitate Militarreko suhiltzaileak, Selasko sutean. Argazkia: EFE. 

Suteek 108.000 hektarea erre dituzte dagoeneko Espainiako Estatuan, 2025eko garai berean kiskalitako azalera halako lau, Sara Aagesen Trantsizio Ekologikoaren eta Erronka Demografikoaren ministroak ostegun honetan emandako datuen arabera.

Ostegun honetan sute ugari daude aktibo, eta bostek eragiten dute kezka gehien: Guadalajarako La Mierlako eta Selasko suteak, Madrilgo Erkidegoari ere eragiten dion Toledoko Almoroxeko sua, Leongo Castropodamekoa eta Avilako Borgohondoko suteak. Beste sute batzuek, hala nola Segoviako Brievakoak eta Teruelgo Ejulvekoak, hobera egin dute.

Gaztela-Mantxan, Guadalajaran, La Mierlako suak astebete darama jada aktibo, eta udako larriena da, momentuz, 32.000 hektarea kiskali ditu eta. Egonkortze-fasean jarraitzen du, eta joera onari eusten badio, bliteke hustutako hainbat eraikinetako bizilagunei etxera itzultzen uztea. 

Guadalajaran bertan, Selas herrian piztutakoak gori jarraitzen du eta inguraturik daukate. Ebakuatutako bizilagun guztiak etxera itzuli ahal izan dira.

Asteazken arratsaldeko azken orduan Almoroxen Gaztela-Mantxan piztutako sute handia egonkortze bidean dago, eta une honetan gauez hustu dituzten herrietako bizilagunak itzuli ahal izan dira, Madrilgo Villa del Pradoko urbanizazio bat izan ezik. 

Gaztela eta Leonen, Burgohondon (Avila) piztutako suteak 300 hektarea baso erre ditu, eta, tamainaz beste batzuk bezain handia ez bada ere, sugarrak hirigunetik gertu daude eta bertako 1.300 biztanleak ebakuatu behar izan dituzte. Larrialdiko Unitate Militarrak (UME) esku hartu behar izan du sua itzaltzeko lanetan laguntzeko.

Gaztela eta Leongo Castropodame udalerriko baso-sutera ere mobilizatu da Larrialdiko Unitate Militarra. Aktibo jarraitzen du 2. mailako suteak eta hiru herri ebakuatu dituzte prebentzioz.  

Brievako (Segovia) suteak 3.000 hektarea baino gehiago kiskali ditu, baina hobera egin du eta etxetik ateratako bizilagunak itzuli ahal izan dira.

Egoera ona da Ejulven (Teruel) ere; izan ere, 1.400 hektarea inguru erre ondoren, larrialdia 1. egoera operatibora jaitsi da, ebakuatuak itzultzeko baimena eman da eta Larrialdiko Unitate Militarra erretiratzen hasi da. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X