¿Quieres guardar el contenido?
Inicia sesión para guardar el contenido y aprovecharte de las ventajas de Orain.
Renfek aldaketak egingo ditu Gipuzkoako tren-zerbitzuan uztailaren 25etik aurrera
Irun eta Hernani arteko tren-zerbitzua eten egingo da asteburu honetatik aurrera AHTaren lanak direla eta. Renfek autobus zerbitzua eskainiko die bidaiariei.
Aldirietako tren bat, geltokian. Argazkia: EITB
Renferen Gipuzkoako trenbide sarean egiten ari diren lanek tren-zerbitzuan aldaketak eragingo dituzte uztailaren 25etik urriaren 18ra. Ohiko trenbide sarea Euskal Yarekin lotzeko lanek Aldirietako, Distantzia Ertaineko eta Distantzia Luzeko joan-etorrietan izango dira eraginak.
Hauek dira iragarritako aldaketak:
Aldiriko trenak:
- Uztailaren 25ean eta 26an, Donostiako aldiriko trenak Hernani eta Beasain artean bakarrik ibiliko dira, bi noranzkoetan. Gainerako ibilbidea errepidez egingo da: autobus-zerbitzua egongo da Irun eta Hernani artean eta Beasain eta Brinkola artean.
- Uztailaren 25etik urriaren 18ra bitartean, tren-zerbitzua etenda egongo da Irun eta Hernani artean. Epe horretan, autobus-zerbitzua jarriko du Renfek bi udalerri horietako tren-geltokien artean. Hernanin, Donostian, Grosen, Ategorrietan, Intxaurrondon, Herreran, Pasaian, Lezo-Errenterian, Irungo Bentak parean eta Irunen egingo ditu geldialdiak.
- Irailaren 7tik urriaren 16ra arte, Irun eta Brinkola arteko tren-zerbitzua 04:30etik 17:30era bitartean egongo da. Ordutegi horretatik kanpo, autobus-zerbitzua eta tren-zerbitzua bateraturako dira.
Distantzia ertaineko trenak:
- Irun eta Andoain arteko zerbitzua autobusez egingo da uztailaren 27tik abuztuaren 14ra, abuztuaren 20tik 28ra eta irailaren 3tik urriaren 18ra.
- Araia eta Irun artean zerbitzua autobusez eskainiko da uztailaren 25etik 26ra, abuztuaren 15etik 19ra eta abuztuaren 29tik irailaren 2ra.
Distantzia luzeko trenak:
- Gipuzkoa eta Madril lotzen dituzten trenek errepidez egingo dute Irun eta Tolosa arteko zatia eta Irun eta Gasteiz artekoa, bi noranzkoetan, uztailaren 25etik urriaren 19ra. Donostian, Tolosan edo Zumarragan egingo dituzte geldialdiak autobusek, lanen arabera.
- Donostia eta Bartzelona lortzen dituzten trenek errepidez egingo dute Donostia eta Tolosa arteko bidea, lanen arabera.
- Autobus-zerbitzuek eragina izan dezakete trenen ordutegietan.
Te puede interesar
18:00
-
20:00
EN DIRECTO
Hace
min.
Behin-behineko espetxealdia ezarri diote adingabeen sexu-askatasunaren aurkako delituak egotzita atxilotutako Romo FCko entrenatzaileari
18:00
-
20:00
EN DIRECTO
Hace
min.
Ertzaintzak Bilboko diskoteka bat itxi du, segurtasun "gabeziak" atzeman ostean
18:00
-
20:00
EN DIRECTO
Hace
min.
Blocus mugimenduarekin lotutako hamar bat lagun atxilotu dituzte Valentzian, Bilbon eta Malagan
18:00
-
20:00
EN DIRECTO
Hace
min.
Delitu kopuruak % 1,2 egin du behera Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan irailera bitartean
18:00
-
20:00
EN DIRECTO
Hace
min.
Bilboko eta Donostiako dendak egurrezko panelekin babestu dira Blocus taldeak iragarritako istiluen aurrean
18:00
-
20:00
EN DIRECTO
Hace
min.
Nafarroan modu irregularrean bildutako 88 kilo perretxiko konfiskatu dituzte
18:00
-
20:00
EN DIRECTO
Hace
min.
Emakume bat etxegabetu dute Arrigorriagan, adingabeko alabarekin batera, bertan bizitzen 21 urte eman ostean
18:00
-
20:00
EN DIRECTO
Hace
min.
Gau Beltza: Euskal Herriko gau ilunenaren pertsonaiak eta elementuak
18:00
-
20:00
EN DIRECTO
Hace
min.
Patinete elektrikoak EAEko garraio publikoan sartu ahal izango dira
18:00
-
20:00
EN DIRECTO
Hace
min.
'Blocus' mugimenduarekin lotutako gazte bat atxilotu dute Bilbon, istiluak sustatzea egotzita
Cargar más