PABLO IBAR AUZIA

Guardar
Quitar de mi lista

Fiskaltzak baztertu egin du Pablo Ibar kasuan lekuko berri bat galdekatzea

Jatorri euskalduna duen presoaren defentsak hura errugabetu lezakeen lekukotza du, eta alegazioak aurkeztuko ditu epaileak prozesu berri bat ireki dezan.

(Foto de ARCHIVO)

Pablo Ibar, sobrino del boxeador José Manuel Ibar 'Urtain', condenado a cadena perpetua



REMITIDA / HANDOUT por ASOCIACIÓN PABLO IBAR-JUICIO JUSTO

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

27/2/2023

Pablo Ibar artxiboko irudi batean. Argazkia: Europa Press.

Fiskaltzak baztertu egin du Pablo Ibarren defentsak aurkeztu duen lekuko batek deklaratzea. Ibar biziarteko kartzela-zigorra betetzen ari da 1994an egindako hiru hilketengatik, eta lekukoaren testigantzak presoa errugabetu lezake.

Andres Krakenberger ‘Pablo Ibar – Epaiketa Justua’ elkarteko bozeramaileak igande honetan azaldu duenez, defentsak bere erantzuna aurkeztuko du Fiskaltzaren alegazioen aurrean, epaileak prozesu berri bat ireki dezan.

Krakenbergerren arabera, Fiskaltzak 900 orrialde baino gehiagoko idatzi bat aurkeztu du, baina haren alegazio gehienak “prozesalak baino ez dira”. Horien artean jaso da, besteak beste, lekuko horren testigantza “ez dela onargarria, gertakariak ikusi ez zituelako”.

Aurkeztutako argudio ez-prozesal bakarrak hilketen egilearen kamisetan aurkitutako DNAri egiten dio erreferentzia. Kamiseta horretan “Pabloren DNAren aztarna ñimiño bat” aurkitu zen, Krakenbergerren esanetan, “eta horrek heriotza-zigorra saihesteko balio izan zuen”

Defentsak hilabete baino gutxiagoko epean aurkeztuko die erantzuna Fiskaltzaren alegazioei “eta epaileak erabakiko du prozesu berri bat irekiko duen ala ez”, azaldu du elkarteko bozeramaileak. Gainera, Krakenbergerrek azaldu duenez, froga-entzunaldia eskatu dute, eta lekukoak bertan deklaratuko du.

Te puede interesar

Cargar más
Publicidad
X