Tubacexen zuzendaritza neurriak hartzea aztertzen ari da, Ormuzko itxierak lan karga jaistea eskarri duelako
Tubacexek lantegiak ditu Laudion eta Amurrion, eta ez du baztertzen aldi baterako lan-erregulazioko espedientea aurkeztea.
Irango gerra euskal industrian eragiten hasi da. Ormuzko itsasartea itxita, Tubacex enpresaren lan kargak nabarmen egin du behera eta zuzendaritza neurriak hartzea aztertzen ari da, EITBk jakin duenez.
Hori jakinarazi die bart zuzendaritzak Amurrion eta Laudion dituen lantegietako beharginen ordezkariei. Zer neurri hartuko dituen ez du zehaztu, baina tartean egon liteke aldi baterako lan erregulazio espedientea ezartzea.
Edozein kasutan, enpresaren zuzendaritzaren arabera, egoera “koiunturala da”, Irango gerraren ondorioek eragindakoa.
Tubacexek tutuak ekoizten ditu, besteak beste, Ormuzko itxierak gogor kolpatu duen petrolio eta gas sektorerako. Gaur-gaurkoz, 600 langile baino gehiago ditu Amurrio eta Laudioko lantegietan.