Babestutako alokairuko etxebizitza eskuratzeko gehienezko diru-sarrera 46.463 euroraino igoko da
Eusko Jaurlaritzak etxebizitzaren arloko "ezkutu soziala" onartuko du bihar, Premiazko Neurriei buruzko Dekretuarekin. Besteak beste, jabeek jasoko duten kanona 700 eurokoa izango da, eta gune tentsionatuetan handiagoa izango da.
Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak Etxebizitza arloko premiazko neurriei buruzko dekretua onartuko du bihar. Arau horrek bizitegi-larrialdiari aurre egiteko Euskadiren "ezkutu soziala indartuko" du, eta alokairu bila dabiltzanei etxebizitza eskuragarria lortzeko "programak hobetzea lehenesten du".
Hala jakinarazi du Denis Itsaso Etxebizitza eta Hiri Agenda sailburuak, gaur egin duen agerraldian. Esan duenez, dekretuak indarrean dauden hamabi arau aldatzen ditu, "etxebizitzaren arloko politika publikoak merkatuaren errealitate berrira egokitu daitezen, estaldurak handitu daitezen, tresnak malgutu daitezen eta gaur egun etxebizitza duina eta egokia lortzeko zailtasun handiagoak dituztenei azkarrago eta eraginkorrago erantzun dakien".
Besteak beste, babestutako alokairuko etxebizitzak eskuratzeko baldintzak aldatuko dira; orain arte, eskatzaileek urtean gehienez ere 21.100 euroko diru-sarrerak izan zitzaketen. Hemendik aurrera, 46.463 euroraino igo da langa hori. "Klase ertainei erantzutea" da helburua, sailburuaren arabera.
Halaber, euren etxea Bizigune programan alokairuan jartzen duten jabeek kanon handiagoa jasoko dute: orain arte, gehienez ere 675 euro jasotzen zituzten, eta aurrerantzean, 700 euroraino jaso ahal izango dituzte hilean.
Tentsio handiko eremuetan, Alokairu Merkatuaren Estatistikaren batez besteko prezioaren % 95 jasoko dute.
Erreferentziako prezioen indizea
Bestalde, Estatuko Aldizkari Ofizialak (BOE) astelehen honetan argitaratu du Bizkai eta Arabarako alokairurako erreferentziazko prezioen indizea ezartzen duen Etxebizitza eta Hiri Agenda Ministerioaren ebazpena. Gipuzkoan, 2025etik daude ezarrita. Tentsio handiko eremu izendatutako udalerri guztietan alokairuaren prezioak "mugatzea" da xedea.
Hala, bihartik, Etxebizitza Ministerioaren web orrian kontsultagai egongo da prezioen indizea. Etxebizitza baten erreferentziazko kopurua zein den jakiteko, beharrezkoa izango da katastroko erreferentzia edo higiezinaren helbide osoa sartzea galdetegian, beste hainbat daturekin batera.
Zabaldutako datuen arabera, Bilbon alokairuaren batez besteko prezioa 700-950 euro artekoa da, hilero; Donostian, 822-1.200 eurokoa; eta Gasteizen, 624-813 euro artekoa.
Zure interesekoa izan daiteke
Volkswagenek 50.000 lanpostu gehiago murriztuko ditu, erdiak Alemanian eta gainerakoak Europan
Volkswagen taldeak krisia bizi du, Txinako fabrikatzaileek Europan lehia gogortu, Txinan salmentak jaitsi eta AEBko muga-zergen ondorioz.
Lehorteak kaltetutako nekazarientzako laguntzak iragarri ditu Frantziak
Nekazarien ordezkariak datorren astean bilduko dira Frantziako Nekazaritza Ministerioarekin, euren eskaerak helarazteko. Lehortearen eta beroaren eragina arlo ekonomikoan nabaritzen ari da, baina baita fisikoan eta mentalean ere.
Ardogile bat hil da Lantziegoko upategi batean izandako istripuan
Ezbeharra 12:20 aldera jazo da, eta gertatutakoaren nondik norakoak ikertzen ari dira. Larrialdi-zerbitzuak bertaratu dira, baina ezin izan dute beharginaren bizia salbatu.
Zaballako sei funtzionariok kea arnasteagatik izandako lesioak "prebentzio gabezi larrien" ondorio izan ziren
ELAk jakinarazi duenez, Lan Ikuskaritzaren txosten batek "kausa-ondorio erlazio argia ezartzen du Administrazioaren omisioen eta lan-istripuaren artean".
Zerga-erreforma berriak langileen artean desberdintasunak ekarriko dituela salatu du ELAk
Euskadi Irratian egindako elkarrizketan Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiak kritika gogorra egin dio EAJk eta PSEk aste honetan iragarritako zerga-erreformarako akordioari, enpresen mesedetarako egin dela esanez.
Sanchezek AAren inguruko “itun nazional handia” sustatuko du eragile sozial eta politikoekin
Hitzarmenak trantsizioari aurre egiteko beharrezko elementuak ezarri nahi ditu, besteak beste, lan-merkatuan, erregulazio teknologikoan, inbertsioetan eta finantzaketan.
Tubos Reunidos erosteko eskaintzak aurkezteko epea luzatu du konkurtso-administratzaileak
Enpresa erosteko interesa omen dute hainbat eroslek. Hortaz, irailaren 30era arte luzatu du enpresaren informazioa eskuratzeko epea, eta urriaren 7ra arte eskaintzak aurkeztekoa.
Medikuen sindikatuek greba mugagabea egitea erabaki dute
Oraindik ez da zehaztu noiz eta nola egingo duten protesta. Dirudienez, iraila baztertu dute greba egiteko. Euskadiko Sendagileen Sindikatuak mobilizazio-deialdiarekin bat egingo du, orain arte bezala.
Langabezia % 2,36 igo da Nafarroan eta % 1,19 Euskadin abuztuan
Langabezia-tasa % 1,19 igo da Araban (210 pertsona gehiago), % 1,13 Bizkaian (677 pertsona gehiago) eta % 1,32 Gipuzkoan (371 pertsona gehiago). Nafarroan, % 2,36 igo da (681 langabe gehiago).
Abeltzaintzaren sektorea "haserre" eta "desengainatuta" irten da Bazkaren Mahaiaren bileratik
Espero zuten bezala, Eusko Jaurlaritzak bazka modu bateratuan erosteari uko egin dio, eta bertan erosteko "nahikoa bazka" badagoela adierazi du. Lehorte egoera ofiziala ezartzeko baldintzak ez direla betetzen azaldu diete. Ondorioz, ENBA eta ENHE sindikatuen arabera, baserritarrak "abandonatuta" utzi dituzte.