Gaurdanik, Donostiako Ospitaleko eta Txagorritxuko medikuek ez dute aparteko ordurik egingo arratsaldeko txandan
Bestalde, Zumarragako Ospitaleak apirilaren 27tik aurrera egingo du bat protestarekin; eta Bizkaiko ospitaleek, maiatzetik hasita. Indarrean duten grebak "furiturik eman ez duela" ikusita erabaki dute neurri hori hartzea.
Gaurtik aurrera, Donostiako Unibertsitate Ospitaleko eta Arabako Unibertsitate Ospitaleko medikuek ez dute arratsaldeko txandan ordu estrarik egingo. Maiatzean, Bizkaiko erietxeak batuko dira protestara; Gurutzetakoa, Basurtukoa, San Eloykoa eta Urdulizkoa, hain zuzen ere.
Zumarragako Ospitaleko sendagileek ere atzo iragarri zuten apirilaren 27tik aurrera ez dutela arratsaldetan ordu gehigarririk egingo.
Medikuen eskubideen alde lanean diharduen erakunde batek bultzatu du protesta, hilero egiten ari diren grebak "fruiturik ematen ez" duela ikusita. Erabaki horrekin asmo dute "presioan urrats bat gehiago ematea", estatutu propio bat lortzeko bidean, eta "erkidegoek egin ditzaketen hobekuntzak aldarrikatze aldera", Ricardo Martín Lopez bozeramaileak jakinarazi duenez.
Horren hitzetan, arratsaldeko aparteko orduak borondatezkoak dira, baina itxarote-zerrendak arintzen laguntzen dute.
Greba hasi zenetik, zerrendak 20 egun inguru luzatu dira, eta horrek Euskadiko 300.000 pazienteri eragin die.
Zure interesekoa izan daiteke
Volkswagenek 50.000 lanpostu gehiago murriztuko ditu, erdiak Alemanian eta gainerakoak Europan
Volkswagen taldeak krisia bizi du, Txinako fabrikatzaileek Europan lehia gogortu, Txinan salmentak jaitsi eta AEBko muga-zergen ondorioz.
Lehorteak kaltetutako nekazarientzako laguntzak iragarri ditu Frantziak
Nekazarien ordezkariak datorren astean bilduko dira Frantziako Nekazaritza Ministerioarekin, euren eskaerak helarazteko. Lehortearen eta beroaren eragina arlo ekonomikoan nabaritzen ari da, baina baita fisikoan eta mentalean ere.
Ardogile bat hil da Lantziegoko upategi batean izandako istripuan
Ezbeharra 12:20 aldera jazo da, eta gertatutakoaren nondik norakoak ikertzen ari dira. Larrialdi-zerbitzuak bertaratu dira, baina ezin izan dute beharginaren bizia salbatu.
Zaballako sei funtzionariok kea arnasteagatik izandako lesioak "prebentzio gabezi larrien" ondorio izan ziren
ELAk jakinarazi duenez, Lan Ikuskaritzaren txosten batek "kausa-ondorio erlazio argia ezartzen du Administrazioaren omisioen eta lan-istripuaren artean".
Zerga-erreforma berriak langileen artean desberdintasunak ekarriko dituela salatu du ELAk
Euskadi Irratian egindako elkarrizketan Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiak kritika gogorra egin dio EAJk eta PSEk aste honetan iragarritako zerga-erreformarako akordioari, enpresen mesedetarako egin dela esanez.
Sanchezek AAren inguruko “itun nazional handia” sustatuko du eragile sozial eta politikoekin
Hitzarmenak trantsizioari aurre egiteko beharrezko elementuak ezarri nahi ditu, besteak beste, lan-merkatuan, erregulazio teknologikoan, inbertsioetan eta finantzaketan.
Tubos Reunidos erosteko eskaintzak aurkezteko epea luzatu du konkurtso-administratzaileak
Enpresa erosteko interesa omen dute hainbat eroslek. Hortaz, irailaren 30era arte luzatu du enpresaren informazioa eskuratzeko epea, eta urriaren 7ra arte eskaintzak aurkeztekoa.
Medikuen sindikatuek greba mugagabea egitea erabaki dute
Oraindik ez da zehaztu noiz eta nola egingo duten protesta. Dirudienez, iraila baztertu dute greba egiteko. Euskadiko Sendagileen Sindikatuak mobilizazio-deialdiarekin bat egingo du, orain arte bezala.
Langabezia % 2,36 igo da Nafarroan eta % 1,19 Euskadin abuztuan
Langabezia-tasa % 1,19 igo da Araban (210 pertsona gehiago), % 1,13 Bizkaian (677 pertsona gehiago) eta % 1,32 Gipuzkoan (371 pertsona gehiago). Nafarroan, % 2,36 igo da (681 langabe gehiago).
Abeltzaintzaren sektorea "haserre" eta "desengainatuta" irten da Bazkaren Mahaiaren bileratik
Espero zuten bezala, Eusko Jaurlaritzak bazka modu bateratuan erosteari uko egin dio, eta bertan erosteko "nahikoa bazka" badagoela adierazi du. Lehorte egoera ofiziala ezartzeko baldintzak ez direla betetzen azaldu diete. Ondorioz, ENBA eta ENHE sindikatuen arabera, baserritarrak "abandonatuta" utzi dituzte.