Donostia Ospitalea
Donostian 29 urteko gizon bati arma zuriz egindako eraso bat ikertzen ari da Ertzaintza
Orpoko probaren bitartez bizkarrezurreko muskulu-atrofia hauteman du aurrenekoz Osakidetzak
Gaitz neuromuskular arraro horren diagnostiko goiztiarrari esker, haurtxoa Donostiako Unibertsitate Ospitaleko Neuropediatriara bideratu dute dagoeneko, terapia genikoa jasotzen ari da eta hasierako bilakaera ona da. Jaioberrien baheketa-programak, orpoko proba izenekoak, 24 gaixotasun detektatzeko aukera ematen du.
Medikuen sindikatuek ekainaren 15etik 19rako lanuzteari eutsi diote
Goizean bildu dira Osasun Ministerioko arduradunekin, baina ez dute akordioa ixtea lortu. Sindikatuek gaitzetsi egin dute Monica Garciak zuzentzen duen ministerioak ez duela akordiorako borondaterik.
Osakidetzak prest dauka segurtasun biologiko handiko unitatea, hantabirus kasu posibleei aurre egiteko
Donostia Ospitaleko isolamendurako unitatea Espainiako Estatuan dauden 7 unitateetako bat da, eta bertako profesionalak etengabe entrenatzen dira arrisku handiko infekzioei aurre egin behar dietenerako.
Gaurdanik, Donostiako Ospitaleko eta Txagorritxuko medikuek ez dute aparteko ordurik egingo arratsaldeko txandan
Bestalde, Zumarragako Ospitaleak apirilaren 27tik aurrera egingo du bat protestarekin; eta Bizkaiko ospitaleek, maiatzetik hasita. Indarrean duten grebak "furiturik eman ez duela" ikusita erabaki dute neurri hori hartzea.
Medikuek grebaldian jarraitzen dute, estatutu propioaren alde
EAEko medikuak aste honetan bigarrenez kalera irten dira Osasun Ministerioak adostutako estatutu orokorraren aurka. Medikuek lan baldintzak negozioatzeko ahalmena izatea eskatzen diote Osasun Ministerioari. Gutxieneko zerbitzuak ostiralera arte ezarriko dira, medikuen eskubideak aldarrikatzeko.
Donostia Ospitalearen parean manifestazioa egin dute medikuek, estatutu eta gutxieneko soldata propioa eskatzeko
Euskadiko Medikuen Sindikatuak deituta, medikuek bat egin dute M17ko greba orokorreko aldarrikapenekin. Medikuek bigarren greba astea hasi zuten atzo, estatutu propioa eskatzeko.
Amaia, bularreko minbizia duen pazientea: "Orain hemen nago, baina oso gogorra izan da eta indarra erakusten saiatu naiz"
Urtero 16.000 minbizi-kasu berri diagnostikatzen dira Euskadin, baina biziraupena % 57tik gorakoa da. Bularreko minbizia edo prostatakoa dira gehien gainditzen direnak. Amaia kasu horietako bat da. 31 urterekin diagnostikatu zioten bularreko minbizia.
Osakidetzako medikuek greba egunak dituzte gaur eta bihar, estatutu propioa eskatzeko
9.000 bat profesional daude deituta lanuztea egitera. Osasun Ministerioak medikuentzako propio sortutako estatutu markoa onartu arte protestan jarraitzeko asmoa agertu dute, greba mugagabearen aukera baztertu gabe.
Gripeak eragindako ospitaleratzeen kopurua % 30 baino gehiago jaitsi da EAEn
Kanpaina hasi zenetik, 17.465 gripe-kasu erregistratu dira guztira Osakidetzaren ospitaleetan, eta 2.274 ospitalizazio eta 74 ZIUko ingresu izan dira.
Gripe kasuek % 4 egin dute gora Euskadin Gabonetako ospakizunen osteko astean
Ailany da Euskadiko 2026ko lehen haurra, 00:29an Basurtuko Ospitalean jaioa
EAEn eta Nafarroan jaiotako lehen haurtxoak, guztiak, neskatoak izan dira: Libe Mendaroko Ospitalean (Gipuzkoa) 02:43an, Nora Txagorritxuko Ospitalean (Araba) 03:17an, eta Salome Nafarroan 02:23an.
Olentzero eta Mari Domingi Euskadiko hiribuetako umeekin izan dira
Olentzerok eta Mari Domingik azken bisita egin diete Euskadiko haurrei, Gabon gaueko opariak banatu aurretik. Hain zuzen, Bilboko Arriaga Antzokian, Basurtuko Ospitalean, Gasteizko Udalean eta Donostiako Unibertsitate Ospitalean izan da bikotea.
Ehunka medikuk estatutu propioa eskatu dute Donostian, "lanbideagatik eta pazienteengatik"
Gaurko mobilizazioan parte hartu duten medikuak ordu erdi baino gehiago egon dira Donostia Ospitalearen atarian, "Estatutu mediku eta fakultatibo baten alde" lelodun bi pankartarekin eta 24 orduko guardien aurkako hainbatekin.
Euskadiko Medikuen Sindikatuak lau eguneko greba hasi du, Estatutu propio baten aldarrian
Negoziazioen aurrean, Estatutu propio baten alde egin dute, uste dutelako horrek soilik islatu ditzakeela lanbidearen berezko ezaugarriak. Gainera, erregulazio espezifiko baten beharra azpimarratu dute. MUD-en eta EAEko medikuen elkargoen babesa dute. Ministerioak aurreratu du ez duela Osasuneko lege aurreproiektua erretiratuako baina hitz egiten jarraitzeko prest dago.
Donostiako Ospitaleko sukaldean sartu gara: honela prestatzen dituzte otorduak
120 pertsona aritzen dira gosariak, bazkariak eta afariak eltze erraldoietan prestatzen, eta plater bakoitza pazientearen beharretara egokitzen dute. Sukalde bereizi bat dute alergiak eta intolerantziak dituzten gaixoentzat. Logeletatik bueltan datozen erretiluak hustu eta gero, dena garbitzen dute hurrengo otordurako.
Osakidetzan laguntza jasotzen ari diren Gazako haurren egoera klinikoa egonkorra da
5 hilabete eta 9 urte bitarteko adingabeek traumatismoak, sortzetiko kardiopatiak, arazo gastrointestinalak eta gaixotasun hematologikoak dituzte, besteak beste. Datozen egunetan, proba gehiago egingo dira tratamendua zehazteko.
Tolosako Ospitalea 2031n zabalduko dute, eta aurreikusten da urtean 3.600 ebakuntza egingo dituztela bertan
Osasun Sailak gaur goizean eman ditu ospitale berriari buruzko xehetasunak, eskualdeko alkate, zinegotzi, sindikatu eta auzo-plataformen aurrean egindako agerraldian. Arratsaldean, proiektua herritarren aurrean aurkeztuko da.
Medikuak kalera atera dira Estatutu Markoaren zirriborroaren aurka
Lan-baldintzak negoziatzeko mahai propioa exijitzen dute medikuek. "Guk diseinatu eta negoziatu nahi dugu, negoziazio-mahai horretan ordezkaritza ia nulua baitugu", adierazi du Ana Santorcuato Euskadiko Medikuen Sindikatuko ordezkariak.
Gipuzkoan haurra hiltzen saiatzeagatik akusatutako gurasoek ukatu egin dute alaba astindu izana, eta adierazi dute lesioak gaixotasun genetiko baten ondorio direla
Fiskaltzak zazpi urteko espetxe-zigorra eskatu du bakoitzarentzat, hilketa saiakera egotzita. Gurasoek, aldiz, adierazi dute lesioak gaixotasun "oso arraro" baten ondorio direla.