Donostian 29 urteko gizon bati arma zuriz egindako eraso bat ikertzen ari da Ertzaintza
Ertzaintzak ikerketa abiatu du 29 urteko gizon batek arma zuriz egindako eraso batengatik, ostiral goizaldean, Donostiako Madril etorbidean. Biktima Donostia Ospitalera eraman behar izan dute.
Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, gertakariak ostiral goizeko 06:00ak baino lehentxeago jazo dira, Gipuzkoako hiriburuko Madril etorbidean eraso bat izan dela jakinarazteko abisua jaso dutenean.
Bertaratutako agenteek 29 urteko gizonezko bat aurkitu dute odoletan eta arma zuriz egindako hainbat zauri zituela. Gaztea Donostia Ospitalera eraman dute, baina, dirudienez, zauriak ez dira larriak.
Biktimak salaketa jarri du polizia-etxean, baina oraingoz ez dute inor atxilotu. Ertzaintzak ikerketa abiatu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera