Sanferminetarako osasun-dispositiboa, prest
Nobedade gisa, uztailaren 6ko Txupinazorako dispositibo bera martxan jarriko dute hilaren 10ean, Txupinazo Txikian.
Aurtengo sanferminetan arituko diren larrialdietarako kolektiboak, bai profesionalak bai boluntarioak, martxan daude jada dispositiboa prest izateko. Fernando Dominguez Osasun kontseilariak adierazi duenez, mekanismoa “perfektua da, edozein unetan artatzeko modukoa”.
Hala adierazi du dispositibo honen arduradunekin izan duen bileran eta, gogoratu duenez, aurten, nobedade gisa, uztailaren 6ko Txupinazorako dispositibo bera martxan jarriko dute hilaren 10ean, Txupinazo Txikian.
Dispositiboak aurre egin beharko dion festaren magnitudea handia bada ere, Dominguezek gogorarazi du osasun-sistemak “normaltasunez emango duela arreta, festaz kanpoko beharrei ere”. Horretarako, taldeak indartu eta txandak berrantolatu dituzte, batez ere entzierroei begira.
Nora joan larrialdi baten aurrean?
Osasun Departamentuak herritarrei gomendatu die, festek irauten duten bitartean osasun-arreta behar izanez gero, beren osasun-zentroetara joateko ohiko ordutegian lanegunetan eta, hortik kanpo, Doctor San Martin eta Buztintxuri zentroetako ospitalez kanpoko larrialdietara, ospitaleetako larrialdiak kasu larrienetarako utziz.
Erizainen arreta telefonikoa (948 290 290) normaltasun osoz mantenduko da sanferminetan, egun guztietan.
Entzierroetarako dispositibo berezia
Entzierroetan zauritutako pertsonak artatzeko dispositibo berezia osasun-arretarako bederatzi postuk osatuko dute, hesian bertan. Horietan medikuak, erizainak eta sorosleak egongo dira. Gainera, beste zortzi laguntza-postu egongo dira, sorosleekin. Zezen-plazan erizaindegia egongo da ere, beti bezala.
848 metroko ibilbidean, osasun-arretarako postuak 50 metroan behin egongo dira, gutxi gorabehera, eta dispositibo guztia 112-SOS Nafarroak koordinatuko du.
Txupinazo Txikia, nobedade nagusia
Uztailaren 6an, Txupinazoa dela eta, osasun-arretarako hainbat postu egongo dira: Santo Domingon (Hezkuntza Departamentuan), San Saturnino elizan eta Sarasate pasealekua-Diputazioan. Dispositibo bera errepikatuko dute hilaren 10ean, Txupinazo Txikiaren egunean.
Biktima Askotarako Intzidentziak deritzon dispositiboa ere jarriko dute martxan, ohiz kanpoko biktima kopuru bati arreta emateko; Hezkuntza Departamentuko aparkalekuan egongo da gune hori.
Era berean, Gurutze Gorriak dispositibo horri erantzuteko kamioi bat jarriko du Carlos III eta Orreaga kaleen bidegurutzean. DYAk, berriz, kaleko ospitale bat jarriko du San Francisco plazan.
Arreta-guneak
Aurten, iaz egin bezala, lehen arretarako bi unitate egongo dira Gurutze Gorriaren esku, festatik eratorritako patologia arinak artatzeko. Bata, urtero bezala, Vazquez de Mella eskolan egongo da; besteak, Recoletas plazan. DYAk ere lehen arretarako unitate bat ezarriko du Sarasate pasealekuan, Nafarroa Jauregiaren ondoan.
Zure interesekoa izan daiteke
Sute-arriskua "oso handia" edo "muturrekoa" da oraindik Nafarroako zati handi batean
Horregatik, sutea eragin dezakeen edozein jarduera saihestea eskatu dute. Urzainkin sutea itzaltzeko lanean ari dira, atzo egonkortzea lortu ondoren.
16 pertsona artatu dituzte igande honetan Euskadin, tenperatura altuen ondorioz
Bizkaian erregistratu ziren kasu gehien, 14; Gipuzkoan, berriz, 2; eta Araban ez zen inolako esku-hartzerik egin.
Aburtok batzuek indarkeria matxistaren aurkako mezua ez bereganatzea gaitzetsi du, eta "Polizia gainean izango" dutela ohartarazi
Asteko Nagusiko lehen asteburua igarota, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak adierazi du "pozik" dagoela hiriko kaleak gainezka daudelako eta giroa pil-pilean delako. EAJk Bilboko Alkatetzarako hautagaia aldatzeko hartu duen erabakiaz ere mintzatu da, eta "normaltasunez" hartu zuela eta horrelako aldaketak politikan "normalak" direla esan du. Aurrerantzean, "Mikel Hidalgok nire laguntza osoa izango du", adierazi du.
Hamahiru pertsona atxilotu dituzte Bilboko Aste Nagusiko bigarren gauean; bat, indarkeria matxistagatik, eta hiru, lesioengatik
Jai gunean bi pertsona atxilotu dituzte lesioak eragiteagatik, bat atentatuagatik, beste bat epailearen aginduz, bi lapurretagatik eta beste bi telefono mugikorrak ebasteagatik.
Lehiaketa gastronomikoak hartuko du gaur Bilbo, bilbainadekin eta publiko guztientzako hamarnaka jarduerarekin batera
Musika, antzerki eta dantza ikuskizunak tradizio jarduerekin uztartuko dira astelehen honetan, hala nola lehiaketa gastronomikoarekin, zezensuzkoarekin eta su artifizialekin. Gaur Athleticeko jokalarien harrera izango da eta Pentsiodunen Mugimenduak mobilizazioa egingo du.
Hil egin da Morean erreskatatutako gizonezkoa, eta emakumeak kritiko jarraitzen du
20 eta 25 urteko neska-mutilak egoera Beriaingo urtegian erreskatatu zituzten.
Osasun Ministerioak eta erkidegoek gaur adostuko dute Ceutara txertoak bidaltzea
Bideokonferentzia bidezko bilera izango da, eta puntu bakar bat jorratuko dute, txerto hirukoitz birikoa eta barizelaren, poliomielitisaren, tetanosaren eta difteriaren aurkako txertoak bidaltzearen ingurukoa.
Metro koadroko 15 litro ur bota ditu ordubetean Gipuzkoan
Urola Erdian eta Urola Kostan bizi izan dira kazkabar eta zaparrada gogorrenak. Abisu horia aktibo izan da 22:00ak arte. Astelehena ere egun eguzkitsua eta beroa izango da eta arratsaldetik aurrera ekaitzak izan daitezke berriz ere.
'Bali' baleak jendetza erakarri du beste behin Bilboko kaleetan
‘Bali’ baleak eta haren itsas animalien segizioak beste urte batez ere jendetza erakarri dute Bilboko Kale Nagusiko desfile jendetsu eta tradizionalean. Ekitaldia Aste Nagusiko hitzordu jendetsuenetako bat bihurtu da dagoeneko, eta aurten Txinako Urte Berriari egindako keinuak ere izan ditu
“Hau ez da kultura, hau tortura da” lelopean, protesta egin dute zezenketen aurkakoek Bilbon
“Hau ez da kultura, hau tortura da” lemapean, zezenen aurkako plataformak dozenaka lagun bildu ditu arratsaldean, Bilboko Zezen plazaren aurrean. Aste Nagusiaren barruan zezen korridak egiten dira eta horiekin amaitzea eskatzen dute. Egunero bilduko dira zezen plaza itxi dezaten eskatzeko.