Hiru atxilotu, bi Bizkaian, eraikuntzako 41 langile migratzaile esplotatzeagatik
Biktima ia guztiak egoera irregularrean zeuden eta 30.000 eurorainoko zorrak zituzten, lan-promesa faltsuek erakarrita. EITBk jakin duenez, miaketak egin dituzte Zamudion eta Barakaldon.
Guardia Zibilak eraikuntzako sektorean langile migratzaileak esplotatzen zituen sare kriminal bat desegin du Euskadin. Ambotan-Canapu izena hartu duen operatiboan, egoera zaurgarrian zeuden 41 biktima atzeman dituzte. Sareak Gasteizen zuen egoitza ekonomikoa, eta Bizkaian, jarduera-gune nagusia; eta EITBk jakin duenez, Zamudion eta Barakaldon miaketak egin dituzte. Esku-hartzearen ondorioz, hiru enpresaburu atxilotu dituzte, eta laugarren pertsona bat ikerketapean dago.
Polizia Judizialak iazko udan abiatu zuen ikerketa Araban eta Kantabrian; agenteek gizakien trafikoarekin, immigrazio irregularrarekin eta atzerriko langileen eskubideen urraketarekin lotutako delituak hauteman zituzten. Poliziaren arabera, arduradun nagusiak Bizkaitik operatzen zuen, eta finantza-egoitza, berriz, Arabako hiriburuan zegoen.
Langileen logistika Gasteizen egiten zen: dozenaka langile hiriko hainbat puntutan biltzen ziren goizean goiz, eta handik ibilgailuetan banatzen zituzten eraikuntza-obretara, eta egunero ehunka kilometro egiten zituzten.
Miaketak eta atxiloketak
Guztira hiru pertsona atxilotu ditu Guardia Zibilak, enpresaburuak denak, eta laugarren bat ikertzen ari da, sarean parte hartu duelakoan. Gainera, miaketak egin dituzte Zamudion eta Barakaldon, eta hainbat agiri eta gailu elektroniko atzeman dituzte.
Biktima zaurgarriak
Guztira 41 biktima lokalizatu dituzte (horietatik 40, egoera irregularrean); langile horietako askok 30.000 eurorainoko zorrak zituzten, Espainiara iristeko lan-promesa faltsuek erakarrita. Lan egin ahal izateko, gehienak inoren identitateak erabiltzera behartzen zituzten.
Gainera, hainbat lan istripu ere detektatu dituzte. Gutxienez bi langile osasun-zentroetan atzeman behar izan dituzte, eta, ondoren, enpresaren jardueratik baztertu euren egoera ezkutatzeko. Kasuaren ardura Santanderko epaitegi batek du, eta zabalik dago.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera