San Fermin 2026
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Clint Jean Louis Fernandez eta Araceli Sergio osasun profesionalek botako dute sanferminetako txupinazoa

Nafarroako Larrialdietako Zuzendariordetzako kideak dira biak: Fernandez zerbitzu horren zuzendaria da, eta Sergio, erizaina, Tafallako ZIU Mugikorreko lantaldean. 

sanferminak txupinazoa chupinazo urgencias larrialdiak

Nafarroako Larrialdietako Zuzendariordetzako kideak, txupinazoa botako zutela jakin ondoren. Argazkia: Nafarroako Gobernua

Erabaki da nork piztuko duen San Fermin jaiei hasiera emango dien suziria: Clint Jean Louis Fernandez Nafarroako Larrialdietako Zuzendariordetzaren zuzendariak eta Araceli Sergio Tafallako ZIU Mugikorreko taldeko erizainak izango dute txupinazoa jaurtitzeko ohorea. 

Orain bi aste jakin zen herritarrek Nafarroako Larrialdietako Zuzendariordetza aukeratu zutela txupinazoa botatzeko, eta gaur Iruñeko Udaleko balkoira igoko direnen izen-abizenak jakinarazi dira. 

Fernandez, ordezkari instituzional gisa izendatu dute. Familiako medikua eta larrialdietako espezialista da. Jaiotzez Kenyarra, Iruñean bizi da 1992tik. Orain dela hiru urtetik, Larrialdietako Zuzendariordetzaren arduraduna da. 

Sergio, berriz, Tafallako ZIU Mugikorreko erizaina da eta lankideek bozketan aukeratu dute hura txupinazoa jaurtitzeko. 

Lanaren "aitortza"

Fernandezek aitortu erabat hunkitu duela jaurtitzaileetako bat izango dela jakiteak. "Ohore handia" dela esan du, eta "lantalde osoari" egindako aitortza izatea nahi du. 

Sanferminetakoa bakarrik ez, Larrialdietako profesionalek urte osoan egiten duten lana nabarmendu du.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X