Ertzaintzak laguntza eskatu du igandean hildako motor-gidari batek Donostiako Trintxerpe auzoan izan zuen istripua argitzeko
Informazioa emateko, Gipuzkoako Trafikoko Lurralde Unitatearen 943 539 125 telefono-zenbakira dei daiteke.
Joan den igandean, ekainaren 28an, Donostiako Trintxerpe auzoan motor-gidari batek izan zuen zoritxarreko istripuaren inguruabarrak argitzeko lekukoen laguntza eskatu du asteazken honetan Ertzaintzak. Gidaria larri zaurituta gelditu zen, eta handik gutxira hil zen, Donostiako ospitalean.
Ezbeharra Gomistegiko biribilgunean izan zen, 10:25ean. 32 urteko motor-gidariak, GI-20 errepidean zihoala, istripua izan eta larri zauritu zen. Larrialdi zerbitzuek gizona artatu zuten tokian bertan eta, ondoren, Donostia ospitalera eraman zuten. Hala ere, handik ordu batzuetara hil zen.
Ertzaintzak ikerketa hasi du istripuaren inguruabarrak argitzeko, eta lekukoen laguntza eskatu du.
Horretarako, Gipuzkoako Trafikoko Lurralde Unitatearen 943 539 125 telefono-zenbakira dei daiteke.