Alhambrak kalte arinak ditu, Alcazaban batez ere, baina ez egiturazkoak
Astearte arratsaldetik itxita egon ostean, monumentu-multzoa berriro ireki dute asteazken honetan, ohiko ibilbide guztiarekin, Alcazabako pasabidea izan ezik. Gainera, bisitarien segurtasuna bermatzeko, Nazaretar Jauregietatik eta Generalifetik igarotzen diren ibilbideak egokitu egin dituzte.
Astarte honetan Granadan erregistratutako berrogeita hamarretik gora lurrikarako serie sismikoak, kalte arinak eragin ditu Alhambran, almenetan eta beste elementu batzuetan bereziki, eta Alcazaban batez ere.
Andaluziako Juntako lehen lehendakariorde eta Presidentzia, Osasun eta Larrialdietako kontseilari Antonio Sanzek azaldu duenez, lehen ikuskapen bisualean behintzat ez da ikusi egiturazko kalterik edo kolapsoaren arriskua ekar dezaketenik, baina monumentua arriskuan jartzen ez duten eta egiturazkoak ez diren elementuetan ikusi da kalterik.
Nazaretar Jauregietan, zehazki Tronu Aretoan, elementu apaingarriak eta igeltsuzko ornamentazioak erori dira lurrikaren ondorioz.
Gauzak horrela, astearte arratsaldetik itxita egon ostean, monumentu-multzoa berriro ireki dute asteazken honetan, ohiko ibilbide guztiarekin, Alcazabako pasabidea izan ezik. Gainera, bisitarien segurtasuna bermatzeko, Nazaretar Jauregietatik eta Generalifetik igarotzen diren ibilbideak egokitu egin dituzte.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera