ISTRIPUA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

20 urteko motorzale bat larri zauritu da Burlatan semaforo baten aurka talka eginda

Gaueko 21:00ak pasata izan da ezbeharra, eta gaztea Zainketa Berezien Unitatean dago, buruan kolpe handia hartuta. Foruzaingoa gertaturikoa ikertzen ari da.

Argazkia: Foruzaingoa

20 urteko motorzale bat larri zauritu da bart Burlatan, gidatzen ari zen motoa errepidetik irten eta semaforo baten aurka jo ondotik. Gaztea Nafarroako Unibertsitate Ospitaleko Zainketa Intentsiboen Unitatean (ZIU) dago, buruan kolpe handia hartu baitu.

Ezbeharra bart gertatu da, gaueko 21:00ak aldera, Bizkarmendia eta Ezkababide kaleen arteko elkargunean. Antza denez, gidariak motoaren kontrola galdu, errepidetik irten eta semaforoaren egituraren aurka jo du indar handiz, semaforoa bera oinarritik ateraz.

Istripuaren lekura berehala gerturatu dira Foruzaingoa, Burlatako Udaltzaingoa, suhiltzaileak eta osasun-langileak, eta gaztea erietxera eraman dute. Une honetan, Foruzaingoa gertatutakoa ikertzen ari da.

Zure interesekoa izan daiteke

20181029154809_maite-barnetche_
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Maite Barnetche, telebistan euskaraz aritu zen lehen kazetaria, omendu dute Bidarrain

Duela 55 urte entzun zen lehen aldiz kazetari bat euskaraz telebistan. Maite Barnetcheren hitzak izan ziren. Nafarroa Behereko komunikatzailea, Euskal Telebista sortu aurretik, 1971n hasi zen telebistan lanean, France 3 katean. Duela 40 urte zendu zen, oso gazte, eta gaur lagun, familia eta gertukoek omenaldia egin diote euskarazko telebistaren aitzindari honi, bere sorterrian, Bidarrain

Gehiago ikusi
Publizitatea
X