UHOLDEAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Normaltasunera itzultzen ahalegintzeko eta erreklamazioak aurkezteko eguna gaur Bilboko Zazpikaleetan

Bilboko Udalak gune bat egokitu du Zabalgunean kaltetuak artatzeko eta erreklamazioen izapideetan laguntzeko.
BILBAO, 03/10/2026.- Operarios comprueban el sistema de alcantarillado en Bilbao como consecuencia de las fuertes precipitaciones de este sábado.  EFE/ Luis Tejido
Udal langileak garbiketan laguntzen. Argazkia: EFE

Uholdeek eragindako kalteak neurtzeko eta aseguru-etxeei erreklamazioak jartzeko eguna izango dute gaur Bilboko Zazpikaleetako saltzaile eta tabernariek.

Udalak Zabalgunean gune bat egokituko du kaltetuak artatzeko, eta erreklamazioen izapideetan laguntzeko.

Bien bitartean, eta atzoko uholdeek eragindako txikizioak garbitzen eta konpontzen eman ostean, gaur zabaltzeko asmoa dute askok, nahiz eta denek ezingo dioten normaltasunari eutsi.

Iragarkia
18:00 - 20:00

200 gorabehera

Garbiketa lanetan ibili ziren atzo bizilagunak, larunbat arratseko euri erauntsiak utzitako lohiak kentzen. Etxe, soto eta saltokietan urak egindako kalteak zenbatzeko eguna ere izan zen. Zazpikaleetako bizilagunek estolderiaren mantentze falta salatu eta Udala egin zuten erantzule. Udalak ikerketa abiatu du, baina, lehen datuen arabera, estolderia garbi zegoen, eta denbora gutxian eroritako euri kopuru handiak eragin zituen uholdeak.

Zazpikaleetan ez ezik, Kale Nagusian ere izan ziren uholdeak, eta Leioan, berriz, tunelak itxi behar ziren ur pilaketagatik.

Ur-jasak 200 intzidentzia eragin zituen Bilbon. Igande honetan, aparteko zerbitzuak mobilizatu zituen dendariek kalera atera zituzten altzariak eta hondatutako tresnak biltzeko.

Iragarkia
18:00 - 20:00

Garbiketa lanak

Suhiltzaileak eta Udaltzaingoa larunbat gau osoan aritu dira lanean, bi kamioiren laguntzarekin, eta 200 intzidentziaren berri izan zuten, batez ere 19:00ak eta 21:00ak bitartean euri asko egin zuelako, eta urak kaleak, dendak, atariak eta garajeak hartu zituelako.

Triskantza garbitzeko lanei goizean izandako gorabehera bat batu zitzaien. Zamudioko Atean ura ateratzeko lanetan erabili ziren argindar sorgailu bat matxuratu zen, eta inguruko 200 bat etxe argindar barik geratu ziren.

Zazpikaleetako bizilagunak eta merkatariak haserre agertu ziren. Alerta egoera "berandu" jakinarazi zutela salatu zuten batetik (20:00etan eman zuten horren berri), eta estolderiak garbiketa falta nabarmena duela kritikatu dute bestetik.

Iragarkia
18:00 - 20:00

"Arketa gehienak ondo zeuden"

Juan Mari Aburto Bilboko alkateak ziurtatu zuenez, baina, Zazpikaleetako "145 arketetatik gehienak ondo zeuden, garbi", eta egindako euri kopuru handiari egotzi zion gertatutakoa.

Ezohiko egoera horri aurre egiteko, ura itsasadarrera isurtzea ebatzi zuen Udalak. "Oso gutxitan egiten dugu", erantsi zuen Aburtok.

Alkateak iragarri zuen astelehenean bulegoa irekiko dutela Zabalgunean, kaltetutako herritarrei aseguru etxeen aurrean aurkeztu beharrekoak prestatzen laguntzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X