Hezkuntza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Autokritika egiteko eta erantzukizunak bere gain hartzeko beharra berretsi du Pedrosak, PISA txostenaren harira

Sailburuak azpimarratu du "lehen minututik" onartu zuela PISAren datuak "txarrak" zirela eta Hezkuntza Sailak bere gain hartu zuela horren gaineko erantzukizuna. Are, "autokritika" egiteko eta "autoexijentziaz" jokatzeko beharra bere egiten duela ere adierazi du.

VITORIA, 05/10/2026.- La consejera de Educación, Begoña Pedrosa, ha comparecido este lunes en el Parlamento Vasco para explicar las posibles razones de los malos resultados obtenidos por los alumnos vascos en el último informe PISA. EFE/ L. Rico

Hezkuntza sailburu Begoña Pedrosak agerraldia egin du Eusko Legebiltzarrean. Azken PISA txostenaren emaitza txarrak ahotan, "autokritika" egin eta "erantzukizunak" bere gain hartu behar dituela onartu du.

Hezkuntza Batzordean egin ditu adierazpenok, oposizioak eskatu baitzion txosten horren eta bere sailak egindako azken ebaluazio diagnostikoaren emaitzei buruzko azalpenak eman zitzala.

Horren harian, sailburuak azpimarratu du "lehen minututik" onartu zuela PISAren datuak "txarrak" zirela eta Hezkuntza Sailak bere gain hartu zuela horren gaineko erantzukizuna. Are, "autokritika" egiteko eta "autoexijentziaz" jokatzeko beharra bere egiten duela ere berretsi du.

Era berean, adierazi du Hezkuntzak ikastetxeei jakinarazi diela egoera leheneratzeko neurriak ezarriko dituztela, baina adierazi du horretarako beharrezkoa dela "pixka bat" itxarotea, aldaketa horien emaitzak bistakoak izan daitezen.

Gehiago sakondu gabe, Pedrosak zehaztapen edo ñabardura batzuk egin ditu iragarritako neurri batzuei buruz; adibidez, astean gutxienez irakurketa ordu batzuk ezarriko dituzte ikastetxeetan.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X