Indarkeria matxista
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Portu Zaharreko jaietan gutxienez hiru sexu-eraso salatu direla jakinarazi du Algortako Mugimendu Feministak

Uztailaren amaieran ospatu ziren San Inazio jaietan ere beste eraso bat izan zela gogoratu dute Getxoko feministek ohar batean.

Udalerrian izandako eraso matxista bat salatzeko elkarretaratze bat, artxiboko irudian. Argazkia: Hiruka

Algortako Mugimendu Feministak jakinarazi duenez, asteburuan amaitu ziren Portu Zaharreko jaietan gutxienez hiru sexu eraso salatu dira, eta beste bat uztailaren amaieran ospatutako San Inazio jaietan.

Igande goizaldean Portu Zaharreko jaietan emakume gazte bati ukituak egiteagatik sexu-erasoa egin zuelakoan gizon baten atxiloketaren berri eman zuen Getxoko Udalak igandean bertan, eta, gaur, asteartean, auzoko erasoen berri emateko irakurketa egin dute Algortako Mugimendu Feministako kideek.

Salatu dutenez, indarkeria matxista oraindik oso presente dago udalerrietako festetan, eta azpimarratu dute urte osoan zehar lan egiten dutela pertsona ororentzako espazio seguruak eta gozagarriak lortzeko.

Hala ere, deitoratu dute “une askotan konfiantza eta legitimitatea ukatu” egiten zaiela, baita interlokuzio-kanalak moztu ere. Nolanahi ere, nabarmendu dute  erasoa jasan edo salatzen duena “erdigunean, puntu morearekin, jai-batzordeekin eta tokiko eragileekin batera” egin nahi diotela aurre indarkeria matxistari.

Era berean, erakundeak interpelatu dituzte, legeak aldatu, egokitu eta baliabideak jartzea dagokielakoan “haien esku dagoen heinean”. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X