Los Javis, Araujo, Dhont edo Hamaguchiren film berriak eskainiko dituzte Zinemaldiko Perlak sailean
Guztira 16 film luze proiektatuko dira Perlak sailean eta guztiak, Olivier Nakache eta Eric Toledanoren 'Juste une illusion' izan ezik, Donostia Hiria Publikoaren Saria eskuratzeko lehiatuko dira.
Javier Ambrossi eta Javier Calvoren 'La bola negra' filmeko irudi bat.
74. Donostiako Zinemaldiaren Perlak sailean 16 film eskainiko dira, horietako gehienak munduko zinema jaialdi nagusietan aitortuak izan direnak. Horien artean ageri dira Los Javis, Araujo, Dhont, Hamaguchi, Hong-jin, Mungiu, Moretti, eta Zvyagintsev zinegileen azken lanak.
Hautatutako hamaika film Cannesen izan dira, tartean, Urrezko Palma eta zuzendari onenaren ex aequo sariak irabazi dituzten Fjord (Cristian Mungiu) eta La bola negra (Javier Ambrossi eta Javier Calvo). Beste film batzuk, berriz, Venezia, Berlin, Sundance eta halako beste jaialdi batzuetatik igaro dira.
Andrey Zvyagintsev zinemagile errusiarrak emango dio hasiera Perlak sailari Minotaur (Epaimahaiaren Sari Nagusia Cannesen) film luzearekin.
Saileko film guztiak lehiatuko dira Donostia Hiria Publikoaren Saria eskuratzeko, Olivier Nakache eta Eric Toledanoren Juste une illusion izan ezik, hark lehiaz kanpo emango baitio amaiera Perlak sailari.
Sundancen Publikoaren Saria eta Epaimahaiaren Sari Nagusia lortu eta Berlinalen lehiaketa ofizialean parte hartu ondoren, Beth de Araujo zinemagile estatubatuarrak Josephine bere bigarren film luzea erakutsiko du Donostian.
Na Hong-jin zuzendari hegokorearra lehenengoz izango da Donostiako Zinemaldian Hope pelikularekin. Hain zuzen ere, film hori Canneseko lehiaketa ofizialean hautatu zuten.
Veneziako Mostran estreinatu ondoren, Nanni Moretti zuzendari eta aktore italiarrak Succederà questa notte / It Will Happen Tonight aurkeztuko du Zinemaldian. Hain justu, iaz Donostian filmatu zen, partzialki.
Ryusuke Hamaguchi zuzendari japoniarra Donostiara itzuliko da Cannesen emakumezko aktore onenaren saria lortu duen Soudain / All of a Sudden filmarekin.
Lukas Dhont zinemagile belgikarrak bere hirugarren filma erakutsiko du Donostian, Coward. 2018an Perlak sailean aurkeztu zuen bere lehen film luzea izan zena (Girl).
Zure interesekoa izan daiteke
Zinemaldiak ordubete eskasean agortu ditu saio batzuetarako sarrerak
Dagoeneko agortu dira, besteak beste, Sacamantecas eta La bola negra filmak ikusteko sarrera guztiak.
Hasi da Zinemaldiko sarreren salmenta
09:00etan zabaldu da online zein leihatiletan sarrerak erosteko aukera. Sarrerak modu mailakatuan salduko dituzte; horrela, gaur lehen hiru egunetarako sarrerak soilik jarri dituzte eskuragarri.
Hau da “Azken agurra” filmaren kartela
Koldo Almandozen film berria Donostiako Zinemaldiko Sail Ofizialean estreinatuko dute, lehiatik kanpo. EITBren partea hartzea du Koldo Almandozen hirugarren film luzeak, “dramedia existentzialista” honek.
'Naza', Veneziako Mostra hunkituta utzi duen Gazako sarraskiari buruzko dokumentala
Gazako sarraskia salatzen duen dokumentalak ikus-entzuleak hunkituta utzi ditu ostegun honetan Veneziako Nazioarteko Zinemaldian. Yuval Abraham eta Rachel Szor israeldarrek zuzendutako filmak agente israeldarren testigantzak biltzen ditu, Palestina suntsitzeko eta palestinarrak erailtzeko jarraitutako estrategia militar eta teknologikoaren inguruan. Filma aurtengo Donostiako Zinemaldian izango da ikusgai, Perlak sailaren barruan.
Patricia López Arnaizek Gure Zinema saria jasoko du Zinemaldian
Arabar aktoreak euskal zinema eragileen plataformaren saria jasoko du irailaren 19an Donostian, "azken urteotan aktore nabarmenen artean kokatu duen ibilbideari esker".
"Salitre" pelikularen trailerra
Norma Vila bilbotarraren lehen film luzea, "amatasunaren alde ilunerako bidaia intimo eta sentsoriala", Sitgeseko zinema jaialdian estreinatuko da, urrian. EITBren parte hartzea duen thriller psikologikoaren protagonistak Haizea Carneros eta Nagore Aranburu dira.
Orlando Bloom, Marion Cotillard eta Jeremy Irons Zinemaldian izango dira
Werner Herzog eta Naomi Watts Donostia sariaren hartzekodunez gain, besteak beste, Brad Pitt, Noemie Merlant, Martin McDonagh, Cristian Mungiu, Pawel Pawlikowski eta Ira Sachs, epaimahai ofizialaren burua, iritsiko dira Donostiara.
“Salitre": habia hutsaren sindromea aztertzen duen thriller psikologikoaren lehen irudiak
Norma Vilak zuzendu eta Nagore Aranburu eta Haizea Carneros protagonista dituen Salitre euskal filma thriller psikologiko bat da, "begirada femenino, garaikide eta desmitifikatzaile batetik" habia hutsaren sindromea eta galeraren aurreko beldurra aztertzen dituena. Filmak EITBren parte hartzea du.
“Salitre” eta “Las hijas” euskal filmak Sitgesko zinema jaialdiko Sail Ofizialean lehiatuko dira
Norma Vila bilbotarraren lehen film luzea eta Daniel Romero zuzendariak eta Asier Guerricaechevarriak idatziriko thriller psikologikoa, Yune Nogueiras protagonista duena, fantasiazko zinemaren Kataluniako udalerriko jaialdian estreinatuko dira.
Hadesen aurkitu zituen Ulisesek hildako ibiltariak
Aintza eta Aintza Homerori, Nolani, "Odisea" euskarara ekarri zuen Matias Mujikari eta sorgindurik dauden (gauden) ikusle eta irakurle multzo bikain horri!