Hamalau zinemagilek beren lehen edo bigarren filmak aurkeztuko dituzte New Directorsen
Javier Giner barakaldar zuzendariak “Esta soledad” bere estreinako pelikula aurkeztuko du Zinemaldiaren atal honetan.
Hamalau zinemagile lehiatuko dira irailean Donostiako Zinemaldian, New Directors-Kutxabank saria irabazteko.
Jaialdiko atal honek zuzendarien lehen edo bigarren filmei nazioarteko bidea irekitzea du helburu, eta 50.000 euroko saria ematen du, Kutxabanken babespean.
'El mal hijo/The Bad Son'ek, Jaime Lorente aktore espainiarraren opera primak, irekiko du atala. Landa inguruko familia batean zauriak belaunaldiz belaunaldi nola transmititzen diren ikasiko du protagonistak, eta horiek sendatzen ahaleginduko da, ahal duen neurrian.
Bestalde, Naëmi Ada alemaniarrak bere opera prima estreinatuko du, 'Body of Glass', mutil lagunarekin haserretu ondoren harreman toxikoa eten eta bizitza paraleloa egiten hasiko den neska dantzari gazte baten istorioa kontatzen duen filma.
'Lluvia'k, Rodrigo García Saiz mexikarraren bigarren filmak, herriko albaitari baten eta bertako jauntxo baten artean heriotzaren bidez sortzen den lotura kontatuko du Donostian.
Halaber, Marlene Emilie Lyngstad Danimarkan bizi den zinegile norvegiarrak 'Cute' filma erakutsiko du Donostiako jaialdian, azaleratu ezin dituen sentimendu ito batzuek kezkatuta bizi den gizon baten istorioa.
'The Ballet Lesson', Kazuya Murayama zuzendari japoniarraren bigarren lana, seme-alaben bila Japoniara itzuli den errusiar soldadu ohi baten esperientziaz ari da.
Ayana Nurdinova errealizadore kazakhstandarra 'Mugalim' opera primarekin lehiatuko da Zinemaldian. Musika irakasle bat Balkhash herritik alde egiteko irrikan dago, baina bidean ikasiko du musika leku guztietan dela garrantzitsua.
Bestalde, Massih Parsaei irandarrak 'Lovers Sleep Alone' filmarekin egin du debuta film luzeeetan, Berlinen lan prekarioak dituen irandar gazte erbesteratu baten bizitza erretratatzen duen filmarekin. Lu Po-Shun taiwandarrak, bestalde, gazte baten borroka islatu du 'Ri Guang/Will You Still Be My Friend' bere lehen filmean: ez du adiskide singapurtar batekin duen harremana galdu nahi.
'Obuvkite na bashta mi/My Father' s Shoes' lanak lehen aldiz ekarriko du Donostiara Hristo Simeonov bulgaria. Emakume gazte batek eta haren amak aita eta senarra zutenaren gorpua identifikatu beharko dute, harengandik urrun bizi eta gero.
Thomas Woodroffe txiletarrak 'Bloque erráticos/Erratics' bere lehen film luzea aurkeztuko du New Directorsen. Lucien Castelnau zinemagilearen mamua glaziar batetik askatuko da, ehun urteko itxaronaldiaren ondoren.
Era berean, Yoon Dan-bi zuzendari hegokorearrak 'The World Before' bere bigarren filma estreinatuko du Donostiako jaialdian. Uharte urrun batean amonarekin lasai bizi den emakume gazte baten istorioa kontatzen du.
Javier Giner bilbotarraren 'Esta soledad/This Solitude' eta Tatjana Moutchnik ukrainarraren 'February, Seven Days' filmek osatuko dute zuzendari berriei eskainitako atal honen zerrenda, eta Billy Lumby britainiarrak itxiko du saila 'Florid' filmarekin.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskal zinemak irailaren 22an ospatuko du gala handia, Zinemaldian eta EITBren eskutik
Miren Gaztañaga eta Ane Gabarain aktoreek aurkeztuko dute Victoria Eugenia antzokian egingo den gala. Jose Ramon Soroiz aktoreak Zinemira Saria jasoko du, eta Alberto Gastesi gidoilari eta zuzendariak EITBren Egile Berriak saria. ETBk eta ETB ONek zuzenean eskainiko dute.
Zinemaldiak ordubete eskasean agortu ditu saio batzuetarako sarrerak
Dagoeneko agortu dira, besteak beste, Sacamantecas eta La bola negra filmak ikusteko sarrera guztiak.
Hasi da Zinemaldiko sarreren salmenta
09:00etan zabaldu da online zein leihatiletan sarrerak erosteko aukera. Sarrerak modu mailakatuan salduko dituzte; horrela, gaur lehen hiru egunetarako sarrerak soilik jarri dituzte eskuragarri.
Hau da “Azken agurra” filmaren kartela
Koldo Almandozen film berria Donostiako Zinemaldiko Sail Ofizialean estreinatuko dute, lehiatik kanpo. EITBren partea hartzea du Koldo Almandozen hirugarren film luzeak, “dramedia existentzialista” honek.
'Naza', Veneziako Mostra hunkituta utzi duen Gazako sarraskiari buruzko dokumentala
Gazako sarraskia salatzen duen dokumentalak ikus-entzuleak hunkituta utzi ditu ostegun honetan Veneziako Nazioarteko Zinemaldian. Yuval Abraham eta Rachel Szor israeldarrek zuzendutako filmak agente israeldarren testigantzak biltzen ditu, Palestina suntsitzeko eta palestinarrak erailtzeko jarraitutako estrategia militar eta teknologikoaren inguruan. Filma aurtengo Donostiako Zinemaldian izango da ikusgai, Perlak sailaren barruan.
Patricia López Arnaizek Gure Zinema saria jasoko du Zinemaldian
Arabar aktoreak euskal zinema eragileen plataformaren saria jasoko du irailaren 19an Donostian, "azken urteotan aktore nabarmenen artean kokatu duen ibilbideari esker".
"Salitre" pelikularen trailerra
Norma Vila bilbotarraren lehen film luzea, "amatasunaren alde ilunerako bidaia intimo eta sentsoriala", Sitgeseko zinema jaialdian estreinatuko da, urrian. EITBren parte hartzea duen thriller psikologikoaren protagonistak Haizea Carneros eta Nagore Aranburu dira.
Orlando Bloom, Marion Cotillard eta Jeremy Irons Zinemaldian izango dira
Werner Herzog eta Naomi Watts Donostia sariaren hartzekodunez gain, besteak beste, Brad Pitt, Noemie Merlant, Martin McDonagh, Cristian Mungiu, Pawel Pawlikowski eta Ira Sachs, epaimahai ofizialaren burua, iritsiko dira Donostiara.
“Salitre": habia hutsaren sindromea aztertzen duen thriller psikologikoaren lehen irudiak
Norma Vilak zuzendu eta Nagore Aranburu eta Haizea Carneros protagonista dituen Salitre euskal filma thriller psikologiko bat da, "begirada femenino, garaikide eta desmitifikatzaile batetik" habia hutsaren sindromea eta galeraren aurreko beldurra aztertzen dituena. Filmak EITBren parte hartzea du.
“Salitre” eta “Las hijas” euskal filmak Sitgesko zinema jaialdiko Sail Ofizialean lehiatuko dira
Norma Vila bilbotarraren lehen film luzea eta Daniel Romero zuzendariak eta Asier Guerricaechevarriak idatziriko thriller psikologikoa, Yune Nogueiras protagonista duena, fantasiazko zinemaren Kataluniako udalerriko jaialdian estreinatuko dira.