Eta sirenek kantu ez bazuten egin?!
Sirenen isiltasunaren kontra (edo alde) egin behar izan zuten borroka The Odissey filmaren musikaz arduratu zirenek, Suedian jaiotako Ludwig Göransson musikari hiru Oscar sariduna buru zela. Erabaki sendoak, ezin utzizkoak hartu zituzten. Lehengo eta kasik garrantzi handienetakoa: orkestrarik ez zen izango.
Homero irakurrita eta belaunaldiz belaunaldi, ahoz aho, belarriz belarri, marrazkiz marrazki, ipuinez ipuin edo gizakiok elkarri helarazi, pasa, dizkiogun kondairei kasu eginez, kontu jakina ematen du. Jakina eta frogatua.
Margoak ere nahi adina ikusi izan ditugu. Horra hor, adibide askotan zoragarrienetakoa, oraintxe, bukatzear den uztail honetan, Lumen argitaletxeak kaleratu duen Milo Manara handiaren Odisea artelana.
Inork dudatan jarriko ez lukeen gertakaria dirudi, gure iruditegian iltzaturik dagoena, Brontzezko Aroaren aurretik kontatu izan dena, Apokalipsia eta gero bizirik iraungo dutenek sutondoan (sutondorik bada mundu distopiko horretan) xuxurlatuko dutena: Baziren behin itsas izakiak, emakumearena bezalako burua eta gorputz-enborra eta gainerakoa arrain- edo hegazti-formakoa zutena. Hain ziren sorgingarriak euren kantak, ezen nabigatzaileak itsasertzera erakartzen baitzituzten.
Ertzera, hondamendira ere, marinelek barkuak abandonatzen zituztelako eta uretako jainko eta jainkosen mende, kostalde harritsuan suertatzen ziren naufrago.
Bai, ez da kontu berria hori. Antzinakoa baizik. Christopher Nolanek ere parekorik, mugarik ez duen bere The Odyssey balentrian, usadiozko erara kontatzen digu. Era klasikoan kontatu, bai. Ulisesen eskifaiako gizonek argizariz tapatzen dituzte belarriak kantua ez entzutearren. Peneloperen senarra, berriz, mastara soka gogorrez lotu zuten, tentazioan erori ere, Thelxiepeia, Molpe, Aglaophonos, Peisinoë, Ligeia edo Teles izena zuten izaki fantastikoengana joaterik izan ez zezan.
Baina Ulises markako heroiak, harroxko, arrisku guztiei aurre egiteko beti prestuak, kantu horiek entzun nahi zituen. Pelikulan, txikitan ikusitako hainbat eta hainbat binetatan nola, Uilisesen sufrikario ikaragarriaren lekukoak gara. Sufrikarioa ala azaldu ezinezko plazera? Nork daki?
Alta, Franz Kafkak fabula-parabola-kondaira milaka urtekoari buelta eman zion, gure sinesmen finko hura azpikoz gora jarriz. Metamorfosiaren autoreak zera proposatzen digu desafiatzaile Das Schweigen der Sirenen ("Uhandreen isiltasuna") kontakizun motzean: Odiseok imajinatu ezin izan zuen arma ikaragarria zuten itsaslaminek, bere urguiluaren kontra erabili zutena: Isiltasuna! Troia birrindu zuen hark euren kantua nahi zuen ospil. Ez zioten, baina, eskura (belarrietara) eman. Isilik geratu ziren. Ez zuten kanturik egin. Ulisesek ez zuen ezer aditu, ezer entzun. Horrexegatik antzematen dugu minez, min handiz, inoiz baretuko ez den minez. Ez baitzuen ezagutzerik izan sirenen ahotsa…
Isiltasun horren kontra ere (edo alde) egin behar izan zuten borroka filmaren musikaz arduratu zirenek, Suedian jaiotako Ludwig Göransson musikari hiru Oscar sariduna buru zela. Erabaki sendoak, ezin utzizkoak hartu zituzten. Lehengo eta kasik garrantzi handienetakoa: orkestrarik ez zen izango. Brontzezko Aroan gaude, eta garai hartan orkestrarik ez zegoen, beraz…
Bigarren, hirugarren, laugarren hautu noraezekoak. Orduko eta tokiko anfora, ontziterietan ikusten diren musika tresnak berpiztuko ziren, berpiztuko zituzten luthier bikainek. Esaterako? Lirak. Auloak. Auloak?! Bai, haize-instrumentua, kanabera edo egurrezko bi tutu eta mihi bikoa zituena…
Nahi izan zuen Ludwig Göranssonek gong pila. Aroa Brontzezkoa zenez, brontzea erabiltzen zuten agora eta jauregietan jendeari dei egiteko.
Erabaki zuten musika sailean aritzen zirenek mota askotako metalak joz sortuko zela ikuslea ahoa bete hortz eta belarriak bete durundi utziko zuen soinua….
36 artista, artisau teknikarik osatu zuten gero filmaren soinu saila. Alta, Ulisesek bezala, guk ere ez dugu itsaslaminen kanta entzuten zinema aretoko ilunbe izugarrian, horixe baita Kafkak kontatutakoa, horixe Ludwigek egindako hautua.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskal zinemak irailaren 22an ospatuko du gala handia, Zinemaldian eta EITBren eskutik
Miren Gaztañaga eta Ane Gabarain aktoreek aurkeztuko dute Victoria Eugenia antzokian egingo den gala. Jose Ramon Soroiz aktoreak Zinemira Saria jasoko du, eta Alberto Gastesi gidoilari eta zuzendariak EITBren Egile Berriak saria. ETBk eta ETB ONek zuzenean eskainiko dute.
Zinemaldiak ordubete eskasean agortu ditu saio batzuetarako sarrerak
Dagoeneko agortu dira, besteak beste, Sacamantecas eta La bola negra filmak ikusteko sarrera guztiak.
Hasi da Zinemaldiko sarreren salmenta
09:00etan zabaldu da online zein leihatiletan sarrerak erosteko aukera. Sarrerak modu mailakatuan salduko dituzte; horrela, gaur lehen hiru egunetarako sarrerak soilik jarri dituzte eskuragarri.
Hau da “Azken agurra” filmaren kartela
Koldo Almandozen film berria Donostiako Zinemaldiko Sail Ofizialean estreinatuko dute, lehiatik kanpo. EITBren partea hartzea du Koldo Almandozen hirugarren film luzeak, “dramedia existentzialista” honek.
'Naza', Veneziako Mostra hunkituta utzi duen Gazako sarraskiari buruzko dokumentala
Gazako sarraskia salatzen duen dokumentalak ikus-entzuleak hunkituta utzi ditu ostegun honetan Veneziako Nazioarteko Zinemaldian. Yuval Abraham eta Rachel Szor israeldarrek zuzendutako filmak agente israeldarren testigantzak biltzen ditu, Palestina suntsitzeko eta palestinarrak erailtzeko jarraitutako estrategia militar eta teknologikoaren inguruan. Filma aurtengo Donostiako Zinemaldian izango da ikusgai, Perlak sailaren barruan.
Patricia López Arnaizek Gure Zinema saria jasoko du Zinemaldian
Arabar aktoreak euskal zinema eragileen plataformaren saria jasoko du irailaren 19an Donostian, "azken urteotan aktore nabarmenen artean kokatu duen ibilbideari esker".
"Salitre" pelikularen trailerra
Norma Vila bilbotarraren lehen film luzea, "amatasunaren alde ilunerako bidaia intimo eta sentsoriala", Sitgeseko zinema jaialdian estreinatuko da, urrian. EITBren parte hartzea duen thriller psikologikoaren protagonistak Haizea Carneros eta Nagore Aranburu dira.
Orlando Bloom, Marion Cotillard eta Jeremy Irons Zinemaldian izango dira
Werner Herzog eta Naomi Watts Donostia sariaren hartzekodunez gain, besteak beste, Brad Pitt, Noemie Merlant, Martin McDonagh, Cristian Mungiu, Pawel Pawlikowski eta Ira Sachs, epaimahai ofizialaren burua, iritsiko dira Donostiara.
“Salitre": habia hutsaren sindromea aztertzen duen thriller psikologikoaren lehen irudiak
Norma Vilak zuzendu eta Nagore Aranburu eta Haizea Carneros protagonista dituen Salitre euskal filma thriller psikologiko bat da, "begirada femenino, garaikide eta desmitifikatzaile batetik" habia hutsaren sindromea eta galeraren aurreko beldurra aztertzen dituena. Filmak EITBren parte hartzea du.
“Salitre” eta “Las hijas” euskal filmak Sitgesko zinema jaialdiko Sail Ofizialean lehiatuko dira
Norma Vila bilbotarraren lehen film luzea eta Daniel Romero zuzendariak eta Asier Guerricaechevarriak idatziriko thriller psikologikoa, Yune Nogueiras protagonista duena, fantasiazko zinemaren Kataluniako udalerriko jaialdian estreinatuko dira.