Samantha Hudson espainiar musikaria da Beldurrezko Astearen kartelaren protagonista
Samantha Hudson espainiar musikari eta perfomerra da aurtengo Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Donostiako 37. Asteko kartelaren protagonista, itsas izaki mutante bihurtua.
Astearen kartelean, Cimasub Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloa omendu dute, horren 50. urteurrenean. Azaroaren 12tik 14ra egingo da jaialdia Antzoki Zaharrean, Beldurrezko Astea amaitu eta zazpi egunera.
Samantha Hudson abeslaria, konpositorea, ekoizlea, gidoilaria eta aktorea da, ikus ezaguna, Beldurrezko Asteak azaldu duenez, “bere diskurtso kritiko eta abangoardistagatik, eta generoaren paradigmekin jolasten duen bere ibilbide musikalagatik”.
Argazkiaren koordinazioaz Pedro Mambrú arduratu da, eta Javier Bermejo eta Chus Feijóo dira bere egileak. Urriaren 30etik azaroaren 6ra egingo dute zinema jaialdiaren 37. edizioa.
Zure interesekoa izan daiteke