Brydie O’Connor zuzendariaren "Barbara Forever" dokumentala, 2026ko Zinegoak jaialdiko sari nagusiaren irabazlea
Lanak Barbara Hammer zinegile ezagunaren bizitza, obra eta ondarea aztertzen ditu bere artxiboko materialaren bidez. Aurtengo edizioko filmik nabarmenena izan da, hiru sari irabazi baititu.
Argazkia: Barbara Forever
Brydie O’Connorren Barbara Forever dokumentalak irabazi du Zinegoak jaialdiko sari nagusia, EITB babestu eta 4.000 euroko diru-saria duena. Lan horrek Barbara Hammer zinegile lesbiana enblematiko eta aitzindariaren bizitza, obra eta ondarea esploratu ditu, bere artxiboko materialean oinarrituta.
Zinegoak LGTBIQ+ Zinema eta Arte Eszenikoen Bilboko Jaialdiak aurtengo edizioaren palmaresa jakinarazi du astelehen honetan. Epaimahaiak saritutako obraren "hizkuntza poetikoa, zintzotasuna eta umorea" nabarmendu ditu, "Barbara Hammer zinemagilearen bizitzan modu sotilean sartzean sortzen duen samurtasunaz gain". Barbara Forever izan da edizio honetako lanik nabarmenduena, hiru sari irabazi baititu.
Aitortza horrez gain, Sail Ofizialeko DOK kategoria ere irabazi du. Kasu horretan, epaimahaiak "norbanakotik kontatzeko eta, aldi berean, garai eta komunitate baten historikoa eta kolektiboa dena presente egiteko duen gaitasuna" baloratu du.
Lesbianismo eta Genero saria ere irabazi du, 3.000 eurokoa, Bilboko Udaleko Berdintasun Sailak babestua. Epaimahaiak azpimarratu duenez, "memoria hain garrantzitsua den une honetan, funtsezkoa da hegemonikoa ez den eta inoiz izan ez den bizitza baten testigantza uztea. Filma zinema lesbiko eta esperimental feministaren aitzindari honen errekonozimendua da".
Lesbianismo eta Generoaren epaimahaiak aipamen berezia egin dio Divine Sung zuzendariaren Summer's Camera filmari, "protagonistaren identitatearen aurkikuntza modu hunkigarrian kontatzen duelako, argazkiaren bidez aitaren nortasuna ere ulertzeko bidea aurkitzen baitu".
2026ko Zinegoak jaialdiaren palmares osoa
- Sari nagusia: Brydie O’Connorren Barbara Forever.
- Sail Ofizialeko DOK kategoria: Brydie O’Connorren Barbara Forever.
- Lesbianismo eta Genero saria: Brydie O’Connorren Barbara Forever. Aipamen berezia Divine Sung zuzendariaren Summer 's Camera filmari.
- FIK kategoria: Sahand Kabirik zuzendutako The Crowd. Aipamen berezia Joonho Parken 3670 filmari.
- Aniztasuna eta Giza Eskubideak saria: The Crowd.
- KRAK saila: Bouchra, Meriem Bennani eta Orian Barki sortzaile marokoarrak zuzenduta.
- Publikoaren saria: Christophe Gomesen Seuls les poissons morts suivent le courant.
- Gazte Epaimahaiaren saria, Skin Flick, Louise Bailly, Daniela Del Castello, Alice Levy, Bruno De Mendonca, Elifsu Meric eta Joey Quoc Tranek zuzenduta.
- Senior Epaimahaiaren saria: Jetske Lieberren Januari.
- Euskal Aktoreen Batasunaren epaimahaiaren sariak:
- Fikziozko Film Luzeko Antzezpen Nagusirik Onena: Femke Vanhove, Skiff.
- Film Luzeko Antzeztaldeko Antzezpen Onena: Sarah Al Saleh, Alina Juhart, Mina Milovanovic eta Mia Skrbinac, Fantasy. Aipamen berezia Xara Kyriazi eta Pamela Oikonomaki, Bearcave laneko protagonistei.
- ZG PRO Laborategia saria: Aina Palomer Sitjàk zuzendutako L'Ultima Estesa.
- Music Library ZG PRO saria: Carolina Alaminoren La loca de los gatos.
- SSIFF ZG PRO saria: Mikel Ruedaren Solo.
- Neurads saria: Eric Rodriguezen Cupido y otros arqueros.
- ZG Hedapenaren epaimahaiaren saria: Kun Sunek zuzendutako The Wind In Ash film laburra.
Zure interesekoa izan daiteke
Michaël R. Roskamen 'Le Faux Soir' filmarekin emango diote amaiera Zinemaldiari
II. Mundu Gerran Belgikako Erresistentziaren operazio batean gertatutakoa azaltzen duen filma lehiaketatik kanpo proiektatuko da irailaren 26an, Kursaalen, palmaresa iragarri ondoren.
Fatih Akinen "Ghost Song" filmak inauguratuko du Zinemaldiko Sail Ofiziala
Zuzendari alemaniarraren film berriaren mundu mailako estreinaldiak irekiko du irailaren 18an Donostiako Zinemaldiaren 74. edizioko Sail Ofiziala. Inaugurazio ekitaldiaren ondoren, Kursaal Auditorioan proiektatuko da filma, eta Akinek Urrezko Maskorra lortzeko lehian parte hartuko duen lehen aldia izango da.
Los Javis, Araujo, Dhont edo Hamaguchiren film berriak eskainiko dituzte Zinemaldiko Perlak sailean
Guztira 16 film luze proiektatuko dira Perlak sailean eta guztiak, Olivier Nakache eta Eric Toledanoren 'Juste une illusion' izan ezik, Donostia Hiria Publikoaren Saria eskuratzeko lehiatuko dira.
Zinemaldiko Belodromoko saioetarako sarrerak salgai daude dagoeneko
Donostiako belodromoak 'Karateka' eta 'Muguruza FM 40 Tour' filmen mundu mailako estreinaldiak hartuko ditu, baita 'Go! azen' telesailaren denboraldi berriaren lehen atala ere.
Hayden Panettiere aktorea hil da, 'Scream' eta 'Heroes'-eko protagonista, 36 urte zituela
Aktorearen ordezkariak baieztatu du albistea, baina oraingoz ez dute jakinarazi zergatik hil den.
Zinemaldiak Urrezko Maskorra lortzeko lehian arituko diren sei film gehiago iragarri ditu
Jesse Eisenbergen eta Fred Cavayeren lanak, besteak beste, aurretik iragarritako hamar izenburuei batuko zaizkie Zinemaldiko Sail Ofizialean.
Leihoa irekita izan arren, pantailarik ez
Werner Herzog, Donostia saria
Zuzendari, gidoilari, ekoizle eta aktore alemaniarrari Zinemaldiko ohorezko sari ospetsuenetako bat emango diote. Herzogek inaugurazio-ekitaldian jasoko du saria, eta bere azken filma aurkeztuko du: Bucking Fastard.
Manolo Solo espainiar aktorea hil da
Andaluziar aktoreak, "Cerrar los ojos" eta "Una quinta portuguesa" flimen protagonistak, 62 urte zituen.
Hamalau zinemagilek beren lehen edo bigarren filmak aurkeztuko dituzte New Directorsen
Javier Giner barakaldar zuzendariak “Esta soledad” bere estreinako pelikula aurkeztuko du Zinemaldiaren atal honetan.