Petrus me fecit, Helena lapidem meum reflexa est
Zorteak zera eman dio Petrus zinema piezari: testura ezberdin bat, bene-benetakoa, plantak egiten ez dituena.
Ederra, ederra oso, hain aspaldi aspaldikoa den esaldi hori: Petrus me fecit, Pedrok (Kepak, Piarresek, Pierrek) egin ninduen. Horrela sinatzen zuten antzina hargin-maisuek harrizko elizak, baselizak, katedralak ere lantzen, eraikitzen zituztenean. Horrela sinatu zituzten Nafarroako Itzagaondoa bailaran dauden XII. mendeko lau ermita, Itzagako San Migel, Gergetiaingo San Martin, Ardatzeko Salbatore Deuna eta Turrillaskoa.
Laurak dira erromaniko estiloko harribitxiak, altxorrak. Denak izan ziren Petrus izeneko harri-maisu batek eginak. Denak izan dira denbora luzez ahazturik, abandonaturik.
Orain arte abandonaturik. Egun, hamaika ahalegin, borroka, hitz eta idazki egin dute hainbat eta hainbat kixote bikain, aparta eta sekulakoak, Itzagondoko Elsa Plano Urdaciren laguntzaz.
Kixoteak? Bai, esaterako, Simeon Hidalgo Valencia erretiroa hartutako irakasle eta ikertzailea. Sortu du berak Itzaga mendiak babesten (eta ezkutatzen) duen ibar honetan Petrus izena duen museo txikia. Harrizko inguru abegikor horretan, Nafarroako landa-ondare erromanikoak merezi dituen estimu eta aitortza emateari ekin zion izkribu egundokoak plazaratu dituen Simeonek.
Segituan hurbildu zitzaion beste ameslari fin bat, Joseba Lekuona. Eskultore-artisau nafar horrek eraikuntza metalikoen adarreko lanbide heziketako ikasketak egin ondoren, hargintzako ikasketak hasi zituen Iruñeko eskola-lantegian. Ospe izugarria duen harri-maisu horrek euskarri gastronomikoak egiten ditu lanbidez, ogibidez. Berea da, etsenplu, Mugaritz jatetxeko baxera guztia.
Nazioarteko mailan lortutako famak ez du Joseba itsutu, eta herri txiki askotako hilerrietan daude berak, harria landuz, kolpatuz eta laztanduz sortutako hilarriak…
Simeonekin hizketan orduak pasa eta gero, ameslariek baino ez dituzten burutazio zoragarri horietako bat otu zitzaion, aipatu ermita horien kapitelak erreproduzitzea, alegia, Petrus izeneko maisu ezezagun hark harrian utzitako gakoak, arrastoak, seinaleak erabili. Bidenabar, esfortzu erromantiko horrek lagunduko zion, seguru, Itzagondoari denon ahotan, denon begi aurrean, denon desiretan izateko. Joandako garaietan izan zuen garrantzi eta sona berreskuratu.
Zinema kontuetan eskarmentu handiko norbait falta zen lagun-talde horretan. Bat batu beharrean, bi batu ziren erronkara. Alde batetik, Helena Bengoetxea Guelbenzu. Haruru Filmak izeneko ekoiztetxea sortu zuen Iruñeko kazetariari Kubako zinema eskola itzal ikaragarrizkoan irakatsi zioten dokumentalak zer ziren.
Beste aldetik, Ruben Marcilla Lopez de DiCastillo arrimatu zen harrizko amets horretara. Bai, zinemagintzako arlo guztiak jorratu ditu kameraz Rubenek, eta gizarte mugimendu askori eman izan dizkio aholku bisualak. Hori guztia ez zen, alta, zuek pentsatzen duzuen bezain garrantzitsua oraingo honetan. Izan ere, Petrus izenburua izango zuen zinema proiektuan parte hartuko zuten guztioi askoz inportanteagoa suertatu zitzaien Ruben ere harrigintzan ikasia, jasoa, ibilia izatea. Are gehiago, Joseba Lekuonaren harri-kidea izan zen eskolan eta abenturetan.
Kasualitate/zorte horrek zera ematen dio Iruñeko Golem aretoetan ibilbide oparoa izan ostean Galizian jendetza aurrean estreinatu berri den zinema pieza horri, testura ezberdin bat, bene-benetakoa, plantak egiten ez dituena.
Zergatik? Rubenek baitaki kamera harriaren zein pitzaduretan, zein zimurduretan jarri. Rubenek badaki kamerak zeri eta nora begiratu behar duen. Badaki nola mugitu kapitelekin dantzan (horretan, ezinbestekoa izan da gero María Calle Guerrero muntatzailearen lan findu-findua…)
Petrus dokumentala Euskal Herriko pantaila askotarako bidea urratzen hasi da. Euskal Herrikoetara iritsiko da, presarik pe, mundukoak zapaltzen dituen bitartean.
Petrus hitzak Pedro esan nahi duela badakizue, honetaz gero, baina, zaude adi, ze, aldi berean, Harria adierazten baitu latinez…
Portzierto, zer esan nahi ote du gure goiburuko Helena lapidem meum reflexa est horrek? XXI. mende horretan derrepentean esnaturik, Itzagaondoko kapitelek harro esaten duten hori: Helenak filmatu gintuen, Helenak gure harria islatu zuen. Pantailan.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskal zinemak irailaren 22an ospatuko du gala handia, Zinemaldian eta EITBren eskutik
Miren Gaztañaga eta Ane Gabarain aktoreek aurkeztuko dute Victoria Eugenia antzokian egingo den gala. Jose Ramon Soroiz aktoreak Zinemira Saria jasoko du, eta Alberto Gastesi gidoilari eta zuzendariak EITBren Egile Berriak saria. ETBk eta ETB ONek zuzenean eskainiko dute.
Zinemaldiak ordubete eskasean agortu ditu saio batzuetarako sarrerak
Dagoeneko agortu dira, besteak beste, Sacamantecas eta La bola negra filmak ikusteko sarrera guztiak.
Hasi da Zinemaldiko sarreren salmenta
09:00etan zabaldu da online zein leihatiletan sarrerak erosteko aukera. Sarrerak modu mailakatuan salduko dituzte; horrela, gaur lehen hiru egunetarako sarrerak soilik jarri dituzte eskuragarri.
Hau da “Azken agurra” filmaren kartela
Koldo Almandozen film berria Donostiako Zinemaldiko Sail Ofizialean estreinatuko dute, lehiatik kanpo. EITBren partea hartzea du Koldo Almandozen hirugarren film luzeak, “dramedia existentzialista” honek.
'Naza', Veneziako Mostra hunkituta utzi duen Gazako sarraskiari buruzko dokumentala
Gazako sarraskia salatzen duen dokumentalak ikus-entzuleak hunkituta utzi ditu ostegun honetan Veneziako Nazioarteko Zinemaldian. Yuval Abraham eta Rachel Szor israeldarrek zuzendutako filmak agente israeldarren testigantzak biltzen ditu, Palestina suntsitzeko eta palestinarrak erailtzeko jarraitutako estrategia militar eta teknologikoaren inguruan. Filma aurtengo Donostiako Zinemaldian izango da ikusgai, Perlak sailaren barruan.
Patricia López Arnaizek Gure Zinema saria jasoko du Zinemaldian
Arabar aktoreak euskal zinema eragileen plataformaren saria jasoko du irailaren 19an Donostian, "azken urteotan aktore nabarmenen artean kokatu duen ibilbideari esker".
"Salitre" pelikularen trailerra
Norma Vila bilbotarraren lehen film luzea, "amatasunaren alde ilunerako bidaia intimo eta sentsoriala", Sitgeseko zinema jaialdian estreinatuko da, urrian. EITBren parte hartzea duen thriller psikologikoaren protagonistak Haizea Carneros eta Nagore Aranburu dira.
Orlando Bloom, Marion Cotillard eta Jeremy Irons Zinemaldian izango dira
Werner Herzog eta Naomi Watts Donostia sariaren hartzekodunez gain, besteak beste, Brad Pitt, Noemie Merlant, Martin McDonagh, Cristian Mungiu, Pawel Pawlikowski eta Ira Sachs, epaimahai ofizialaren burua, iritsiko dira Donostiara.
“Salitre": habia hutsaren sindromea aztertzen duen thriller psikologikoaren lehen irudiak
Norma Vilak zuzendu eta Nagore Aranburu eta Haizea Carneros protagonista dituen Salitre euskal filma thriller psikologiko bat da, "begirada femenino, garaikide eta desmitifikatzaile batetik" habia hutsaren sindromea eta galeraren aurreko beldurra aztertzen dituena. Filmak EITBren parte hartzea du.
“Salitre” eta “Las hijas” euskal filmak Sitgesko zinema jaialdiko Sail Ofizialean lehiatuko dira
Norma Vila bilbotarraren lehen film luzea eta Daniel Romero zuzendariak eta Asier Guerricaechevarriak idatziriko thriller psikologikoa, Yune Nogueiras protagonista duena, fantasiazko zinemaren Kataluniako udalerriko jaialdian estreinatuko dira.