Iragarpena

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Tenperaturek gora jarraituko dute, eta asteburuan 40 gradura irits daitezke

Ostegun honetan 35 graduak gaindituko dira zenbait tokitan, eta igandean 40 graduak ere gaindi daitezke.

FOTODELDÍA SAN SEBASTIÁN, 17/06/2025.- Vista este martes de la playa de La Concha de San Sebastián. Los cielos en el País Vasco estarán hoy poco nubosos en el País Vasco, los vientos serán flojos y variables, aunque por la mañana se fijarán del norte, las temperaturas mínimas no variarán y las máximas experimentarán un ligero o moderado ascenso. EFE/Javier Etxezarreta

Egun eguzkitsua, Donostian. Foto: EFE

Tenperaturak gora egiten jarraituko du gaur, eta maximoak 35 gradutik gorakoak izango dira zenbait tokitan, bereziki iparraldeko haranetan. Euskalmeten iragarpenen arabera, beroak eutsi egingo dio ostiralean eta asteburuan ere; are gehiago, igandean 40 gradutara hurbilduko dira termometroak hainbat lekutan, eta baliteke toki batzuetan langa hori gainditzea.

Osteguna

Tenperaturek gora egingo dute berriz ere gaur, batez ere iparraldean. Maximoek 35 graduak gainditu ditzakete Kantauri isurialdeko haranetan. Eguraldi eguzkitsua izango da nagusi, nahiz eta goi eta erdi mailako hodeiak agertu, eta arratsaldean behe hodei batzuk sor daitezke kostaldean.

Bestalde, beroaren eraginez garapen hodeiak sortuko dira, eta ez da baztertzen trumoi-zaparradak izatea, bereziki Arabako mendebaldean eta Bizkaian. Hego-ekialdeko haizeak zakar joko du; arratsaldean, berriz, iparraldera egingo du Kantauri isurialdean.

Ostirala

Beroak bere horretan jarraituko du ostiralean, eta ekaitzak izateko arriskua handiagoa izango da. Tenperatura maximoak apur bat jaitsiko diren arren, 30 gradutik gorako balioak izango dira barnealdeko toki askotan. Kostaldean ipar osagaiko haizea nagusituko da, eta giro freskoagoa izango da.

Barnealdean, berriz, hego-ekialdeko haizea ibiliko da. Zerua hodeitsu egongo da egunaren zati handi batean, eta arratsaldetik aurrera trumoi-zaparradak izan daitezke Euskal Herriko edozein tokitan. Zenbait kasutan txingorra ere bota dezake.

Asteburua

Larunbatean uda giroak jarraituko du. Barnealdean bero egingo du, eta baliteke tenperatura maximoak koska bat igotzea. Eguzkia izango da nagusi, nahiz eta zerua ez egon erabat oskarbi.

Arratsaldean ekaitz-hodei batzuk garatuko dira, eta ez da guztiz baztertzen zaparradaren bat botatzea, baina aukera txikia izango da. Kostaldean brisa ibiliko da. Barnealdean hego ukituko haizea nagusituko da, eta arratsaldean ipar osagaira aldatuko da Kantauri isurialdean. Arabako Errioxan eta Nafarroako zati handi batean, berriz, hego-ekialdeko haizea izango da nagusi.

Iganderako beroaldia bueltatuko da. Tenperaturak nabarmen igoko dira, eta zenbait tokitan 40 gradura hurbildu eta muga hori gainditu ere egin dezakete.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X