Giro oso estalia eta freskoa asteko lehen egunetan
Gutxienez ostegun arratsaldera arte ez da eguzki konturik izango gurean. 20 graduz azpiko tenperaturak izango ditugu ordura arte, eta gutxi bada ere, busti egingo du, batez ere goizetan euri zirina egingo baitu.
Otsagabia. Argazkia: German Gorraiz
Makur dator aste hasiera, eguraldiari dagokionez. Astelehenean iritsiko da aldaketa. Zerua hodeitsu esnatuko da eta zirimiria egingo du. Tenperaturak nabarmen jaitsiko dira, batez ere barnealdean. Igandean baino 10 gradu gutxiago neurtuko dira toki askotan. Ia Euskal Herri osoan, Nafarroako hegoaldean salbu, 20 gradutik behera egongo dira, ipar-mendebaldeko haizeak nabarmen freskatuko baitu giroa.
Asteartean ere, ildo beretik jarraituko du eguraldiak. Fronte hotz bat sartuko da, eta bezperan baino euri gehiago egingo du, bereziki goizean. Tenperaturak freskoak izango dira oraindik: 20 gradutik beherakoak. Gasteizen, adibidez, termometroak nekez iritsiko dira 16 gradura. Zenbat eta hegoalderago, nabarmenagoa izango da tenperaturen jaitsiera.
Asteazkenerako ez da aldaketa handirik espero. Iparraldeko haizeak egun freskoa ekarriko du berriro ere gurera, nahiz eta seguruenik 1-2 gradu epelduko duen. Goizean, euri arina egingo du berriro, eta orduek aurrera egin ahala, argitzera egingo du.
Ostegunerako ez du ematen euri konturik izango dugunik. Hala ere, zerua estalita egongo da goizean. Arratsaldean, berriz, ostarteak irekiko dira, eta kostata bada ere, zertxobait berotuko du: 19 graduko langara iritsiko dira tenperaturak kostaldean eta 25 gradura barnealdean.
Ostiralean, eguzkia ikusteko aukera izango dugu. Hodei gutxi iragarri dituzte ordurako. Haizeak ipar-ekialdetik joko du, eta kostaldean 21 gradu izango dira; barnealdean, berriz, 25 eta 28 gradu artean.
Asteburuak uda usaina ekarriko du. 25-30 graduraino helduko dira termometroak denean, eta mendi inguruetan lainoren bat edo beste sartuko bada ere, oro har larunbata egun eguzkitsua izango da, baita igandea ere. Uda beteko eguraldia iragarri dute asteko azken egunerako, eguzkitsua eta tenperatura altuekin.
Zure interesekoa izan daiteke
Tenperaturak goranzko bidean Euskal Herrian asteburuari agur esateko
Goizeko lehen orduetan, behe-hodeiak eta behe-lainoa agertuko dira ohiko lekuetan. Orduak igaro ahala, ordea, desagertu egingo dira, eta eguraldi atsegina izango dugu, orokorrean. Tenperatura maximoak igotzen joango dira egunez egun: igandean, 25 ºC ingurura iritsiko dira kostaldean eta 30 ºC-tik gora ibiliko dira barnealdean.
Hondartzarako girorik ez, baina tenperatura atseginak ia aste osoan
Aste beroa eta eguzkitsua izango ez bada ere, oraindik mahuka hutsean ibiltzeko aukera izango dugu datozen egunetan; asteazkenean salbu. Euria nonahi eta tenperatura freskoak izango ditugu orduan Euskal Herri osoan.
Abisu horia bero handiagatik igandean ere
35 ºC inguruko tenperaturak espero dira barnealdean. Kostan, berriz, ez dago abisurik, eta tenperaturak 30 ºCtik behera kokatuko dira.
Beroa nagusi igandera arte: 30 ºC-tik gora gaurtik aurrera Euskal Herrian
Araban, abisu horia egongo da indarrean ostiralean eta larunbatean, muturreko tenperatura oso altuengatik, eta Nafarroan alerta laranja ezarri dute ostiral honetan, beroagatik. Igandean, aldaketa etorriko da.
NBEren arabera, El Niño fenomeno meteorologikoa inoiz izan den handiena izan daiteke
Gertakaria urte honen amaieran iritsiko da puntu gorenera, baina 2027an zehar izango ditu ondorioak, eta datorren urtean munduko batez besteko tenperaturak igotzen lagunduko du.
Bero itogarria Euskal Herrira itzuliko da
Asteazken honetan tenperaturek ez dute aldaketa handirik izan, baina ostegunetik nabarmen igoko dira: termometroak 30 ºC-tik gora kokatuko dira Bilbon, Gasteizen eta Iruñean.
Abuztua bigarren hilabeterik beroena izan da 1970etik, eta mendeko lehorrenetakoa Euskadin
Batez besteko tenperatura ohikoa baino 2,4 °C altuagoa izan da, eta muturreko beroak, lehorteak eta prezipitazio handiek markatu dute hilabetea. Gainera, hainbat fenomeno meteorologikok 17 abisu hori aktibatzea eragin dute.
Giro lehorra eta eguzkitsua iraila abiatzeko
Gaur eta bihar leunagoak izango dira tenperaturak, baina asteazken-ostegunetik aurrera beroa nagusituko da atzera. Oro har, astea eguzkitsua izango da, baina kostaldean lehenengo egunotan hodeiak izango dira.
Udako giroa izango da nagusi datozen egunetan, baina euria egin dezake igandean Euskal Herrian
Asteburua tenperatura freskoekin hasiko da, eta termometroak 9 ºC-ra jaitsiko dira Gasteizen larunbatean. Hala ere, maximoak 30 ºC-tik gorakoak izango dira lurraldeko hainbat puntutan. Igandean, berriz, zirimiria egin lezake azken orduetan.
Giro sargoria izango da gaur, hego-haizeak lagunduta
34 ºC-ra go litezke termometroak puntu askotan eta goizean hodei eta ostarteak tartekatuko dira; arratsaldean bero-hodeiak garatuko dira eta trumoi-zaparradaren bat bota dezake.