40 lagun artatu dituzte beroagatik EAEn, larriena Galipa Mendi Birako parte-hartzaile bat
Bigarren egunez jarraian, 30 graduak gainditu dira EAE osoan. Astelehenetik aurrera beroa pixka bat arinduko da, eta tenperatura maximoek behera egingo dute, oro har, nahiz eta udako giroak jarraituko duen.
Eguraldi eguzkitsua Uribarri Ganboako urtegian. Argazkia: Iñaki Zenitagoia
Ertzaintzaren helikoptero batek Galipa Mendi Birako korrikalari bat erreskatatu behar izan du igande honetan Santurtziko Serantes mendian, bero-kolpeagatik. Beste bi parte-hartzaile ere artatu behar izan dituzte Larrialdi Zerbitzuek baina tokian bertan, ez dituzte ospitalera eraman behar izan.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, abisua igande honetako 13:00ak baino minutu batzuk lehenago jaso dute, Santurtziko Serantes mendian egiten ari diren Galipa Mendi Birako antolatzaileek jakinarazi dietenean korrikalari bat ondoezik zegoela tenperatura altuak direla eta.
Suhiltzaileak, Osakidetza eta Ertzaintza bertaratu dira, eta hasiera batean bertan artatu dute 30 urteko gizona baina gero, helikoptero batean eraman dute ospitalera.
Probako beste bi partaide ere ondoezik sentitzen hasi dira, eta bertan artatu dituzte.
Hiru pertsona horiek kontuan hartuta, 40 lagun artatu dituzte gaur Larrialdi Zerbitzuek beroa dela eta.
30 eta 94 urte artean zituzten laguntza behar izan dutenak. 18 tokian bertan artatau dituzte eta 22 ospitalera eraman dituzte. Guztiak arin, Serantesen erreskatatutako gizona izan ezik.
Bero handiko bigarren eguna jarraian
Beroak jarraipena izan du igande honetan Euskal Herri osoan, eta tenperatura maximoak 30 ºC-tik gorakoak izan dira udalerri gehienetan, bigarren egunez jarraian, Euskalmetek jakitera eman duenez.
Hala, udako giroa nagusitu da lehen orduetatik. Ipar-mendebaldeko zenbait tokitan termometroak 2-3 ºC jaitsi ditu baina gainerakoan ia ez da aldaketarik izan.
Gau tropikala
Bizkaiko eta Gipuzkoako zenbait udalerritan, 20 ºC-tik gorako tenperaturak izan dituzte goizaldean, eta Lezon (Gipuzkoa) neurtu dute beroena: 25,1 ºC.
Euskalmeteko estazio meteorologikoetan jasotako datuen arabera, goizaldean bero handia egin du Bizkaiko hainbat lekutan, eta minimoak 20 ºC-tik gorakoak izan dira Orozkon (22,9 ºC), Oizen (22,3 ºC), Bermeon (22 ºC), Balmasedan (22 ºC), Urduñan (20,9 ºC), Getxon (20,5 ºC) eta Bilbon (20,2 ºC).
Gipuzkoan, tenperatura altuenak Lezon (25,1 ºC) eta Zarautzen (22 ºC) izan dira goizaldean.
Araban, berriz, Paganosen bakarrik iritsi dira 20 ºC-ra, eta Euskadi osoko minimoa Urizaharran neurtu dute, termometroak 8,6 ºC-ra jaitsi baitira bertan.
Datorren astean
Astelehenean, tenperatura maximoak jaitsi egingo dira, baina udako giroarekin jarraituko dugu. Zerua lainotuta ikusiko dugu tarteka, erdi-mailako hodeiak eta goi-hodeiak nagusituko baitira. Arratsaldean, bero-hodeiak garatuko dira eta baliteke zaparrada trumoitsuak botatzea, bereziki hegoaldean. Horrez gain, gauean behe-hodeiak sor daitezke kostaldean. Mendebaldeko eta ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, eta egunaren bigarren partean iparraldekoa izango da nagusi barnealdean.
Maximoak 24 ºC-koak izango dira Donostian, eta 31 ºC-koak Arrasaten. Bilbon 28 ºC neurtuko dira, eta Gasteizen, Guardian eta Iruñean, 30 ºC inguru. Kostaldean, mendebaldeko eta ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, eta barnealdean iparraldekoa nagusituko da arratsaldean.
Asteartean, uda giroan murgilduta jarraituko dugu: pixka bat jaitsiko da tenperatura kostaldean, baina igo egingo da hegoaldean. Giro eguzkitsua izango da, behe-hodei batzuekin kostaldean goizean goiz eta bero-hodei batzuekin barnealdean arratsaldean; zaparrada trumoitsuak botatzeko probabilitatea txikia da. Mendebaldeko haizea ibiliko da kostaldean, eta iparraldekoa barnealdean.
Zure interesekoa izan daiteke
Eguraldi euritsua eta freskoa, ostiralean beroa itzuli aurretik
Ostegunean hodeiak eta prezipitazioak izango dira nagusi Euskal Herriko toki gehienetan, baina eguraldiak hobera egingo du apurka-apurka. Ostiralean tenperaturak gora egingo du nabarmen, eta asteburuan trumoi-zaparradak bota ditzake, arratsaldez.
Euria eta aro freskoa ostegunera arte
Giro ezegonkorra izango da datozen bi egunetan: euri txikia egingo du Kantauri isurialdean, trumoi-ekaitzak jo dezake barnealdean eta tenperatura maximoak jaitsi egingo dira.
Uztailak utzitakoak: 3,6 ºC beroagoa izan da eta muturreko lehortea ekarri du
Hilaren 5etik eta 12ra izandako bero-boladak markak hautsi zituen. 40 gradutik gorako tenperaturak izan ziren hainbat lekutan.
Astea freskotik hasiko da eta ekaitzak izan daitezke arratsaldean
Hodeiak ugarituz joango dira astelehenean, eta tenperaturak behera egingo du Euskal Herrian. Gainera, baliteke arratsaldean trumoi-zaparradak botatzea, batez ere ekialdean. Asteartean, eguraldi egonkorra eta beroa itzuliko dira.
Udako giroa protagonista igandean
Tenperaturek gorako bidea hartuko dute, eta 25 ºC-ren langa gaindituko dute kostaldean. Maximoak 30 graduren bueltan geratuko dira barnealdean, eta 35 ºC-tik gora lurraldearen hegoaldean. Hala, abisu horia ezarri dute Arabako Errioxan, Nafarroako erdialdean, Pirinioetan eta Erriberan.
Casedan jo dute goia termometroek, 42,1 graduraino iritsi baitira
40 ºC inguruko tenperaturak izan dira gaur toki askotan. Nafarroan eta Araban alerta laranja dago ezarrita, beroagatik.
Bero sapa izango dute berriro Nafarroan, eta alerta laranja aktibatuko dute erdialdean eta Pirinioetan
Tenperatura maximoak 40 ºC-ren bueltan ibiliko dira: Erriberan (abisu horia) 41 ºC inguru izan daitezke, eta 39 ºC Iruñean eta Lizarran. Hori dela eta, alerta laranja ezarri dute Nafarroako erdialdean eta Pirinioetan.
Alerta laranja Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa barnealdean, eta abisu horia, Euskal Herriko gainerako tokietan, beroagatik
Bihar, alerta laranja mantenduko da Araban; Bizkaian eta Gipuzkoan, abisu horia egongo da indarrean. Nafarroan, berriz, abisua mailaz igo eta alerta laranja bihurtuko da, tenperaturek gora egingo baitute (39 ºC-ra hurbilduko dira).
Beroaldia indartsu itzuliko da Euskal Herrira
Tenperaturak nabarmen igoko dira astearen hasieran, eta 35-40 ºC-ra iritsiko dira asteartean eskualde askotan.
Abisu horia gauerdira arte, euri zaparrada handiengatik
19:30ak arteko datuan kontuan izanda, ordu bakar batean metro koadroko 27 litro bildu dituzte Guardian, 24 Berastegin, 18 Bidanian eta 14 Etxalarren.