Hodeiak nagusi asteburuan
Ekaineko lehen asteburu honetan, fronte berri bat izango dugu, eta hodeitza nagusi izango da larunbatean; igandean, berriz, tenperaturak nabarmen egingo du gora.
Hodeiak Bilbon. Argazkia: Txaro Ortiz de Zarate
Ekainaren lehen asteburuan, hodeiak izango dira nagusi gurean: larunbatean, fronte berri bat iritsiko da, eta igandean, berriz, tenperaturak gora egingo du eta ostarteak irekiko dira.
Ostiralean, hodeitza aldakorra izango dugu. Goizean, zerua lainotuta egongo da, bereziki ipar partean, eta euria egingo du bertan, bereziki kostaldean eta ekialdean. Arratsaldean, hodeitza ez da horren trinkoa izango, eta guztiz jasoko ez duen arren, ostarteak agertuko dira. Haizea mendebaldetik sartuko da hasieran, eta iparraldera edo ipar-ekialdera egingo du arratsaldean. Tenperatura maximoak ostegunekoak baino 2-4 ºC altuagoak izango dira, eta barnealdean izango da gorakada handiena.
Larunbatean, beste fronte bat sartuko da eta giro motela izango dugu ipar partean. Isurialde atlantikoan, hodeiak trinkoagoak izango dira, euri apur bat egingo du goizetik aurrera, eta atertzeko joera hartuko du egunaren amaieran. Hegoaldean, berriz, giroa argi samarra izango da. Haizea iparretik eta ipar-mendebaldetik sartuko da, eta arratsaldean, apur bat harrotuko da barnealdean. Eguneko tenperaturak behera egingo du, baina gauean gora egingo du.
Igandean, tenperaturak nabarmen egingo du gora, batez ere hegoaldean. Kostaldean, maximoak 25 ºC-tik behera geratuko dira, baina 30 ºC-ra gerturako dira hegoaldean. Hodeitza aldakorra izango da, erdi-mailako hodeiak eta goi-hodeiak tartekatuko dira, baina giroa argi samarra izango da. Egunaren amaieran, behe-hodeiak ugarituko dira isurialde atlantikoan. Arratsaldean, ezegonkortasuna apur bat areagotuko da, eta baliteke han-hemenka zaparrada bakan batzuk egitea, bereziki Nafarroa ipar partean eta Ipar Euskal Herrian. Ekialdeko haizea ibiliko da hasieran, eta iparraldera egingo du egunaren bigarren zatian.
Zure interesekoa izan daiteke
Abisu horia bero handiagatik igandean ere
35 ºC inguruko tenperaturak espero dira barnealdean. Kostan, berriz, ez dago abisurik, eta tenperaturak 30 ºCtik behera kokatuko dira.
Beroa nagusi igandera arte: 30 ºC-tik gora gaurtik aurrera Euskal Herrian
Araban, abisu horia egongo da indarrean ostiralean eta larunbatean, muturreko tenperatura oso altuengatik, eta Nafarroan alerta laranja ezarri dute ostiral honetan, beroagatik. Igandean, aldaketa etorriko da.
NBEren arabera, El Niño fenomeno meteorologikoa inoiz izan den handiena izan daiteke
Gertakaria urte honen amaieran iritsiko da puntu gorenera, baina 2027an zehar izango ditu ondorioak, eta datorren urtean munduko batez besteko tenperaturak igotzen lagunduko du.
Bero itogarria Euskal Herrira itzuliko da
Asteazken honetan tenperaturek ez dute aldaketa handirik izan, baina ostegunetik nabarmen igoko dira: termometroak 30 ºC-tik gora kokatuko dira Bilbon, Gasteizen eta Iruñean.
Abuztua bigarren hilabeterik beroena izan da 1970etik, eta mendeko lehorrenetakoa Euskadin
Batez besteko tenperatura ohikoa baino 2,4 °C altuagoa izan da, eta muturreko beroak, lehorteak eta prezipitazio handiek markatu dute hilabetea. Gainera, hainbat fenomeno meteorologikok 17 abisu hori aktibatzea eragin dute.
Giro lehorra eta eguzkitsua iraila abiatzeko
Gaur eta bihar leunagoak izango dira tenperaturak, baina asteazken-ostegunetik aurrera beroa nagusituko da atzera. Oro har, astea eguzkitsua izango da, baina kostaldean lehenengo egunotan hodeiak izango dira.
Udako giroa izango da nagusi datozen egunetan, baina euria egin dezake igandean Euskal Herrian
Asteburua tenperatura freskoekin hasiko da, eta termometroak 9 ºC-ra jaitsiko dira Gasteizen larunbatean. Hala ere, maximoak 30 ºC-tik gorakoak izango dira lurraldeko hainbat puntutan. Igandean, berriz, zirimiria egin lezake azken orduetan.
Giro sargoria izango da gaur, hego-haizeak lagunduta
34 ºC-ra go litezke termometroak puntu askotan eta goizean hodei eta ostarteak tartekatuko dira; arratsaldean bero-hodeiak garatuko dira eta trumoi-zaparradaren bat bota dezake.
Beroak estutzen jarraituko du, baina ezegonkortasun handiarekin
Hurrengo egunetan, tenperatura altuak izango dira nagusi, baina ezegonkortasun handia izango da. Hala, gaur arratsaldean, esaterako, ekaitza bota dezake; Nafarroan, Aemetek abisu horia ezarri du euriteengatik.
Ur-goraldiak iragarri dituzte Nafarroako ubide txikietan eta sakanetan
Euri zaparrada eta ekaitz gogorren ondorioz hainbat probintziatan, tartean Nafarroan, ezarritako abisuak direla eta, Ebroko Konfederazio Hidrografikoak albiste meteorologikoei adi egoteko gomendatu die herritarrei.