Aurtengo Kimuak katalogoko film laburrak aukeratu dituzte
Zazpi film labur hauek hautatu dituzte euskal film laburrak sustatu eta zabaltzeko: ‘Aho beltza' (Alba Lozano), 'Al otro lado' (Pablo Esteo, June San Sebastián, Leyre Fernández, Antton Gorroño, Leire Martínez, Irune Aguirreazaldegui eta Javier Martínez), 'Bitartean, gero' (Raúl Barreras), 'Hemen gaude' (Sébastien Boulard), 'High River' (Daniel Alegrete), 'Joare Tte' (Ekaitz Bertiz) eta 'Los Divulgators' (Pablo Hernando Esquisabel).
Epaimahaiak Kimuak (Etxepare Euskal Institutuak eta Zineuskadik euskal film laburrak sustatzeko eta zabaltzeko bultzatzen duten programa) osatuko duten zazpi lanak aukeratu ditu: ‘Aho beltza' (Alba Lozano), 'Al otro lado' (Pablo Esteo, June San Sebastián, Leyre Fernández, Antton Gorroño, Leire Martínez, Irune Aguirreazaldegui eta Javier Martínez), 'Bitartean, gero' (Raúl Barreras), 'Hemen gaude' (Sébastien Boulard), 'High River' (Daniel Alegrete), 'Joare Tte' (Ekaitz Bertiz) eta 'Los Divulgators' (Pablo Hernando Esquisabel).
Aranzazu Callejak musika konpositoreak, Sven Pötting film laburren Dresdengo jaialdiko koordinatzaile eta komisarioak eta Pedro Toro zinema, komiki eta edizio independentean espezializatutako kultur ekoizle eta kudeatzaileak osatu dute epaimahaia, eta 59 lanen artean aukeratu dituzte azken buruan hautatutakoak.
Filmetako hiru euskara hutsezkoak dira, beste bat euskarazkoa eta frantsesezkoa, bat gaztelaniazkoa da nagusiki, eta bik ez dute elkarrizketarik. Gainera, lanak fikziozkoak, dokumentalak eta animaziozkoak dira, Etxeparek azaldu duenez.
Zure interesekoa izan daiteke
"La bola negra"-k Oscarra(k) lortuko bal(it)u…
Bilbo zinemaren ikuspegi berriekin beteko du Zinebik, ikus-entzunezkoaren formula nagusien aurrean
Ione Hernandezek "Hermanas" aurkeztu du Semincin
Fantasiazko eta beldurrezko zinemak Donostia beteko du astebetez, urriaren 30etik aurrera
Paul Urkijo “Hiru olatuak” thriller psikologikoa filmatzen hasi da