Ez zinen zu, Lapulapuk hil zintuen zu, Ni inguratzen lehena
Magalhaes filmak Lope de Agirre, Fritzcarraldo, Hernan Cortés, Diego de Ibarra zein Pascual de Andoyagaren antzeko konkistatzaile, menderatzaile, esploratzaile, esplotatzaile, nabigatzaile iluminatuekin zerikusi franko izan zuen Porton jaiotako Fernão de Magalhãesen delirioa azaltzen du.
Filipinetako zinemagile apartenetan bikainena den Lav Diazek sinatua, gure inguruetako autorerik sailkaezinenetakoa dugun Albert Serrak ekoitzia, kontinente askotan berdinik ez duen Artur Trotek muntatua, Londresko School of Speech and Drama delakoan aktorea bilakatzeaz gain ingelesa, frantsesa eta portugesa ikasi zituen Gael García Bernalek antzeztua, Cannesen aurkeztua eta Valladoliden saritua, Magalhaes filma iritsi berri da apustu handiei beldurra ez dieten hainbat aretotara, aipu eta goraipamenak merezi dituzten horietakoetara.
Azaltzen du filmak Lope de Agirre, Fritzcarraldo, Hernan Cortés, Diego de Ibarra eta Pascual de Andoyagaren antzeko konkistatzaile, menderatzaile, esploratzaile, esplotatzaile, nabigatzaile iluminatuekin zerikusi franko izan zuen Porton jaiotako Fernão de Magalhãesen delirioa.
XVI. mende hartan, Espainiak zein Portugalek mundua nahi zuten bere egin. Mundua eta bere ondasun guztiak. Sinisturik zeuden Jainkoa zutela alde. Sinisturik zeuden garai haietan ezagutzen ziren lur guztietako biztanle denak giristinotu behar zituztela. Desiratzen zuten mairuak birrindu, Veneziako zein Genovako merkatari fin ororen boterea suntsitu eta urrea bezain preziatuak ziren espeziekin tratuak egin Planetan barna. Aurkitu behar zuten, horretarako, ondare imajinaezin horietara eramango zituen biderik motzena. Are gehiago, beste arerio guztiak baino lehenago iristea zen helburu nagusia. Iritsi eta jabe egin.
Gurutzea zeramaten esku batean, ezpata (eta arkabuzak eta bolbora eta…) bestean. Kasu askotan, ez pentsa, euren herrialdeetako errege-erreginen gainean nahi zuten mendeku hartu…
Magalhaes filmean ez da agertzen Juan Elkano gurea nahiz eta Fernãoren kapitainetako bat izan. Berak, Getariako semeak, hartu zuen boterea Lapulapu buruzagi Filipinetakoak beste guztien gainetik zegoela uste zuen Portoko jauna gailendu zuenean.
Harro, ahobero, Jainkoa ondoan zuelakoan, soldadu gutxirekin nahi izan zuen portugaldarrak Mactan konkistatu. Aurre egin zioten bertako 1.500 gerlari prestuk eta akabo… Hil zen Atlantiko eta Pazifiko ozeanoen arteko pasabidea aurkitu zuenak. Hil zen, gezi pozoitsuz eta lantzaz akabaturik, Europakoei Filipinak deituko zuten irlak existitzen zirela erakutsi zien jaun harroxkoak, zeinak bai moralki, bai ezpataz, bai boterez denen gainetik zegoela sinesten baitzuen.
Kapitain izendatu zuten Getariakoa. Berak bukatu zuen munduari emandako lehen bira. Horrexegatik bere armarrian, oraindik ere, esaldi hau leitzen da: Primus Circumdedisti Me; "ni inguratzen lehena".
Ez da agertzen Elkano munduko iskin askotan sari nagusiak lortu dituen soinuak eraikitako film honetan. Ez, ez da ahazte konturik. Muturreko iraupena duten pelikuletan denbora maisuki erabiltzen, taxutzen, ontzen dituen Lav Diazek ez du nahi izan epopeiarik kontatu. Ez Inguruketarena, ez Antartikan dagoen itsasartearen aurkikuntzarena. Ez, gizakion delirio, anbizio, mixeria, tragedia, min, pena, zorabioak desira zuen pantailaratzen. Ameskeria politikoak, erlijiosoak, humanoak ere. Itzalek hartua da filma. Estuak, hertsiak dira enkoadraketak.
Ez, ez da espeziarik dastatzen zeluloide puska horretan. Ez, ez da onik gertatzen filmean. Ez, Getariako semea ez da ez Sevillara ez Gipuzkoara iristen bueltan.
Bada, ordea, begiak, barrenak, arima, pentsamenduak airean, dardarka uzten dizkigun zeluloide altxorra.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskal zinemak irailaren 22an ospatuko du gala handia, Zinemaldian eta EITBren eskutik
Miren Gaztañaga eta Ane Gabarain aktoreek aurkeztuko dute Victoria Eugenia antzokian egingo den gala. Jose Ramon Soroiz aktoreak Zinemira Saria jasoko du, eta Alberto Gastesi gidoilari eta zuzendariak EITBren Egile Berriak saria. ETBk eta ETB ONek zuzenean eskainiko dute.
Zinemaldiak ordubete eskasean agortu ditu saio batzuetarako sarrerak
Dagoeneko agortu dira, besteak beste, Sacamantecas eta La bola negra filmak ikusteko sarrera guztiak.
Hasi da Zinemaldiko sarreren salmenta
09:00etan zabaldu da online zein leihatiletan sarrerak erosteko aukera. Sarrerak modu mailakatuan salduko dituzte; horrela, gaur lehen hiru egunetarako sarrerak soilik jarri dituzte eskuragarri.
Hau da “Azken agurra” filmaren kartela
Koldo Almandozen film berria Donostiako Zinemaldiko Sail Ofizialean estreinatuko dute, lehiatik kanpo. EITBren partea hartzea du Koldo Almandozen hirugarren film luzeak, “dramedia existentzialista” honek.
'Naza', Veneziako Mostra hunkituta utzi duen Gazako sarraskiari buruzko dokumentala
Gazako sarraskia salatzen duen dokumentalak ikus-entzuleak hunkituta utzi ditu ostegun honetan Veneziako Nazioarteko Zinemaldian. Yuval Abraham eta Rachel Szor israeldarrek zuzendutako filmak agente israeldarren testigantzak biltzen ditu, Palestina suntsitzeko eta palestinarrak erailtzeko jarraitutako estrategia militar eta teknologikoaren inguruan. Filma aurtengo Donostiako Zinemaldian izango da ikusgai, Perlak sailaren barruan.
Patricia López Arnaizek Gure Zinema saria jasoko du Zinemaldian
Arabar aktoreak euskal zinema eragileen plataformaren saria jasoko du irailaren 19an Donostian, "azken urteotan aktore nabarmenen artean kokatu duen ibilbideari esker".
"Salitre" pelikularen trailerra
Norma Vila bilbotarraren lehen film luzea, "amatasunaren alde ilunerako bidaia intimo eta sentsoriala", Sitgeseko zinema jaialdian estreinatuko da, urrian. EITBren parte hartzea duen thriller psikologikoaren protagonistak Haizea Carneros eta Nagore Aranburu dira.
Orlando Bloom, Marion Cotillard eta Jeremy Irons Zinemaldian izango dira
Werner Herzog eta Naomi Watts Donostia sariaren hartzekodunez gain, besteak beste, Brad Pitt, Noemie Merlant, Martin McDonagh, Cristian Mungiu, Pawel Pawlikowski eta Ira Sachs, epaimahai ofizialaren burua, iritsiko dira Donostiara.
“Salitre": habia hutsaren sindromea aztertzen duen thriller psikologikoaren lehen irudiak
Norma Vilak zuzendu eta Nagore Aranburu eta Haizea Carneros protagonista dituen Salitre euskal filma thriller psikologiko bat da, "begirada femenino, garaikide eta desmitifikatzaile batetik" habia hutsaren sindromea eta galeraren aurreko beldurra aztertzen dituena. Filmak EITBren parte hartzea du.
“Salitre” eta “Las hijas” euskal filmak Sitgesko zinema jaialdiko Sail Ofizialean lehiatuko dira
Norma Vila bilbotarraren lehen film luzea eta Daniel Romero zuzendariak eta Asier Guerricaechevarriak idatziriko thriller psikologikoa, Yune Nogueiras protagonista duena, fantasiazko zinemaren Kataluniako udalerriko jaialdian estreinatuko dira.