"Dekoratua" filmak Paul Grimault saria irabazi du Annecyko zinema jaialdian
Uniko euskal ekoiztetxearen filmak animaziozko zinema jaialdiaren sari garrantzitsuenetan hirugarrena bereganatu du.
Dekoratua filmak Paul Grimault saria irabazi du, Annecyko zinema jaialdiko Sail Ofizialeko sari garrantzitsunentan hirugarrena, Frantzian egiten den nazioarteko zinemaldi ospetsuan.
Epaimahaiak Alberto Vazquez galiziarraren filmaren berezitasun artistikoa, berrikuntza eta nortasuna nabarmendu ditu. Dekoratuak animaziozko film onenaren Goya eta Forque sariak irabazi ditu horregatik, besteak beste.
Oraintsu Ameriketako Estatu Batuetan estreinatu eta Annecyn saria jaso ondoren, uda honetan Europako hainbat herrialdetan estreinatuko da Dekoratua, EITBren parte-hartzea duen eta Primeran plataforman ikusgai dagoen filma.
Zure interesekoa izan daiteke
Patrick Stewart 'Star Trek' unibertsoko aktore ospetsua hil da
"La bola negra"-k Oscarra(k) lortuko bal(it)u…
Bilbo zinemaren ikuspegi berriekin beteko du Zinebik, ikus-entzunezkoaren formula nagusien aurrean
Ione Hernandezek "Hermanas" aurkeztu du Semincin
Fantasiazko eta beldurrezko zinemak Donostia beteko du astebetez, urriaren 30etik aurrera
Paul Urkijo “Hiru olatuak” thriller psikologikoa filmatzen hasi da