Epaileak bertan behera utzi du, behin-behinean, Bernedoko udalekua antolatzeko debekua
Adierazi dutenez, aurten ez da udaleku jarduerarik izango Bernedon (Araba); izan ere, debekua indarrean sartu zenean prestatutako alternatibekin jarraitzea erabaki dute antolatzaileek.
Bernedoko udalekua egiten den ingurua.
Epaile batek, behin-behinean eta kautelazko neurri gisa, bertan behera utzi du Sarrea Euskal Udalekua elkarteak aisialdi jarduerak antolatzeko zuen debekua. Horren berri ohar bidez eman dute Euskal Udalekuen antolatzaileek, eta nabarmendu dute, “gaur-gaurkoz", Sarreak legez antola ditzakeela "aisialdi jarduerak" eta "udalekuak egin”.
Hala ere, adierazi dutenez, aurten ez da udaleku jarduerarik izango Bernedon (Araba); izan ere, debekua indarrean sartu zenean prestatutako bestelako alternatibekin jarraitzea erabaki dute antolatzaileek.
Sarrea Euskal Udalekuak elkarteari ezarritako zigor administratiboa joan den ekainaren 4an bihurtu zen irmo. Orduan, Ana del Val Arabako Foru Aldundiko Kultura diputatuak jakinarazi zuen aldundiak debekatu egin ziola Sarreari Bernedoko udalekuak antolatzea, baita Dorrekoa kultur elkarteari ere —Euskal Udalekuen sareko kidea da—, "lege iruzur saiakera" egitea egotzita.
Sarreak 9.000 euroko isuna eta hiru urterako inhabilitazioa jaso ditu, besteak beste. Aldundiaren arabera, azken bi urteetan ez zuen udaleku jardueren nahitaezko jakinarazpenik aurkeztu.
Autoa
Elkarteak ekainaren 4ko ebazpenaren aurkako errekurtsoa aurkeztu zuen. Ebazpen horren bidez zehapenak ezarri zitzaizkion, eta, premiazko kautelazko neurri gisa, inhabilitazioa berehala etetea eskatu zuen.
Epaitegiak premia bereziko inguruabarrak daudela iritzi dio, eta kautelaz etetea erabaki du Aldundiak ezarritako hiru urteko desgaitze-zehapena betearaztea; hau da, haur eta gazteen aisialdiko jarduerak antolatu eta egiteko ezarritako debekua eten du, "prozedurari amaiera eman behar dion ebazpena irmo bihurtu arte".
Ebazpenaren aurrean ez dagp errekurtsorik aurkezterik, eta, halaber, kautelazko neurriaren eskaera izapidetzen jarraitzea erabaki du, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 135.1 artikuluaren arabera. Horretarako, hiru eguneko entzunaldi-epea eman zaio Administrazioari, hartutako neurriari eutsi, hura indargabetu edo aldatzeari buruz erabakitzeko.
Autoan, epaitegiak adierazten duenez, eskatutako kautelazko neurriari buruzko erabakirik hartu ezean, elkarteak "ezingo luke 2026ko udako programazioa gauzatu; programazio horren zati handi bat, seguruenik, dagoeneko boluntarioekin, materialaren eta lokalen alokairuekin, hainbat kontraturekin eta interesa duten familien izen-emate eta matrikulekin lotuta baitago".
Ildo horretan, adierazten du etorkizuneko epaia "nahitaez 2026ko uda igaro ondoren emango dela" eta ohiko kautelazko neurri bat ere ez litzatekeeña "erabilgarria" izango; izan ere, ezingo litzateke "uztailaren erdialdera edo amaierara arte ebatzi". "Horrek programaren erdia galtzea ekarriko luke, eta, ondorioz, beste erdia ere bideraezin bihurtzea".
Autoak jasotzen duenez, "balizko zehapen ekonomikoaren baliogabetzea ekonomikoki konpon liteke; ez, ordea, hiru urtez aisialdiko jarduerak antolatu eta egiteko ezarritako desgaitze-zehapena. Izan ere, denbora horrek proiektuari jarraipena emateko ezinbestean galdutako aukeren multzoa dakar".
Azkenik, epaitegiaren ustez, "ez Administrazioari ez hirugarrenei ez zaie kalterik eragiten kautelazko etenduraren ondorioz", eta interes publikoa bermatuta dago; izan ere, "neurriak ez du eragotziko Administrazioak bere ikuskatze-ahalmena baliatzea eta elkarteari aseguruak, jarduera-protokoloak eta jarduketa-planak eskatzea, udarako programatutako jardueraren normaltasuna eta legezkotasuna egiaztatzeko".
Ikerketaren arrazoiak
Zehapen-prozedura adingabeen sexu-askatasunaren aurkako egintzei buruz jasotako 21 salaketaren ondoren abiatutako ikerketa judizialarekin batera jarri zen abian.
Salaketak honako jokabide hauekin lotuta daude: exhibizionismoa, umiliazioak, hertsapenak, sexu-probokazioa, osotasun moralaren aurkako jokabideak eta sexu-erasoa. Gertakariak udaleku batzuetan izan omen ziren, eta parte-hartzaile batzuek adierazi dutenez, neska-mutilak elkarrekin dutxatzera behartzen zituzten, eta monitoreak ere bertan biluzik garbitzen ziren.
Arabako Foru Aldundiak alegazioak aurkeztuko ditu Bernedoko udalekuari buruzko ebazpen judizialaren aurka.
Arabako Foru Aldundiak asteazken honetan alegazioak aurkeztuko ditu, Bernedoko udalekuak antolatzen dituen Sarrea Euskal Udalekua elkarteari haur eta gazteen aisialdiko jarduerak antolatzeko ezarritako hiru urteko desgaitzea behin-behinean etetea erabaki duen ebazpen judizialaren aurka.
Kultura diputatu Ana del Valek prentsaurrekoan deitoratu du epaileak erabaki hori alde bati entzun gabe hartu izana, hau da, "Aldundiari entzun gabe". Gainera, nabarmendu du Aldundiari "oso epe laburra" eman diola alegazioak aurkezteko: joan den ostegunetik asteazken honetara arte.
Aldundiaren abokatuak dagoeneko ari dira beharrezko dokumentazio guztia prestatzen, eta diputatuaren esanetan, magistratuari zehapen-espedientea "oso ondo" azalduko diote. Halaber, gaineratu duenez, "inoiz ez da hartu hain premiazko behin-behineko neurririk zehapen-prozedura batean".
Zure interesekoa izan daiteke
Llantenoko baso-sutea perimetratzeko lanean ari dira
Egoerak hobera egin du. Suhiltzaileek Artziniegako aldea egonkortu dute eta Amurriokoa perimetratzeko lanean ari dira. Arratsaldean sutea kontrolpean hartzea espero dute.
10.000 hektarea baino gehiago erre ditu Las Peñas de Riglos Huescako udalerriko suteak
Suak San Juan de la Peña monasterio zaharra inguratu du (egitura ez da kaltetu) eta monasterio berrira hurbildu da. Gizon bat atxilotu dute, sua eragin duelakoan.
Gizon bat ikertzen ari dira Bizkaian, ustez txakurkumeen salmenta faltsuetan parte hartzeagatik
Cuencako bizilagun batek salaketa jarri ostean abiatu zuten ikerketa, baina probintzia gehiagotan ere izan omen dira kaltetuak.
Teknikarien grebak bertan behera utzi ditu 'PICASSa' eta Piraten hainbat ekitaldi Donostian
Ostiraleko lanuztearen ondorioz, Musika Hamabostaldiko dantza-ikuskizuna ez da egingo, eta Donostiako Piratek bertan behera utzi dituzte Trinitate plazako jarduerak eta Skabideanen kontzertua.
Hidrogeno naturala bilatuko dute Aralarren, lursaila nabarmen aldatu gabe
Espainiako Gobernuak esploratzeko baimena eman du, baina lanak egiteko bide edo sarbide berriak irekitzea debekatu du.
San Juan de la Peñako monasterioa mehatxupean, Las Peñas de Riglosko suteagatik
Suak San Juan de la Peñako monasterio zaharra inguratu du (ez dio kalterik eragin), eta monasterio berrira hurbildu da. Prebentziozko neurri gisa, Aragoiko lehen erregeen gorpuzkiak eta ondare historikoaren zati bat Huescako Museora eraman dituzte. Suteak 8.000 hektarea erre ditu dagoeneko, eta 12 herritako 900 pertsona inguru etxetik atera behar izan dituzte.
Bi lagun hil dira eta beste bat oso larri zauritu da Beriainen
38 eta 23 urteko bi gizonezko hil dira, eta 24 urteko beste bat oso larri zauritu da, ibilgailua errepidetik aterata.
Haizeak eta beroak Aiaraldeko sutea berpiztu dute, eta baserri bat hustu behar izan dute
Suhiltzaileak eta lau helikoptero ari dira Aiaraldean berpiztu den sutea itzaltzeko lanetan. Tenperatura altuek eta haizeak inguruan geratzen ziren garrak berpiztu dituzte, eta baserri bat prebentzioz hustu dute.
Protesta egin dute Ipar Euskal Herriko suhiltzaileek baliabide handiagoak eskatzeko
Etsituta atera dira ostegun honetan Barne ministroarekin egindako bileratik, eta Frantziako Gobernuak erantzunik ematen ez badie, irailaren 29an beste lanuzte bat egingo dutela iragarri dute.
Donostiako kaia pirata txikiz bete da
Donostiako Aste Nagusia bere azken txanpan sartu da, baina festarako gogo handiz. Gaur argi utzi dute etxeko txikienek. Dozenaka neska-mutil bildu dira abordatze txikian. Helduek astelehenean egin bezalaxe, kaian bildu dira, abordatzeko prest. Eguraldia lagun, pozarren ibili dira.