Justiziak EHUri eskatu dio ez ditzala kontuan hartu USaPeko Euskara azterketako zeroak batez besteko notan
EHUk dagoeneko iragarri du erabakia errekurritu egingo duela, honako bi arrazoiengatik: "USaP probetara aurkeztu diren gainerako ikasleak babesgabetasun egoeran" uzten ditu eta "berdintasun printzipioa" urratzen du.
Bilboko hainbat epaitegik EHUri eskatu diote Unibertsitatera Sartzeko Probako (USaP) euskara azterketan zero edo zerotik gertuko notak atera zituzten ikaslen kalifikazio hori kontuan ez hartzea batezbestekoa egiteko.
Bide administratiboa agortuta, auzitara jo zuten euskara azterketan zero atera zuten ikasleen familiek eta kautelazko neurria eskatu zuten: Euskara eta Literatura II azterketako nota batezbestekoa kalkulatzeko orduan aintzat ez hartzea galdegin zuten, eta, beraz, zeroek eraginik ez izatea EHUko aurre-matrikulazioan. Bihar amaituko da horretarako epea.
Administrazioarekiko auzietarako hainbat epaitegik aintzat hartu dute eskaria, eta gaur kaleratutako ebazpenean EHUri eskatu diote "Euskara eta Literatura II azterketako kalifikazioak" bertan behera uztea eta kontuan ez hartzea USaPeko batez besteko notaren kalkulua egiteko. Horrela, auziari buruzko "behin betiko epaia" izan arte, nota hori erabiliko da EHUren aurre-matrikulazioan eta plaza esleipenetan.
50 bat ikaslek jo dute auzitara; horietako askok zero eta bi puntu artean atera zituzten. Emaitzekin ados ez, eta berrikuspena eskatu zuten, baina ezer gutxi aldatu zen haien nota.
Epaileek, bi arrazoi
Erabakia hartzeko epaileek autoan azaldu dituzten arrazoiak bi dira. Batetik, argudiatu dute matrikulazio epea bihar amaitzen dela, eta, beraz, "erabakia premiaz" hartzea beharrezkoa dela, ikasleei erantzun bat emateko.
Bestetik, berriz, magistratuek uste dute balitekeela "ikasleen eta zentroen anonimotasuna bermatzeko prozedura" zalantzan jarri izana azterketak zuzentzean. Ondorio horretara iristeko, familiek froga gisa aurkeztutako El Mundo hedabidearen artikulu bat aipatzen da. Bertan, Joxerramon Bengoetxea EHUko errektorea iturri bezala aipatuz, esaten da aztertzaileek aurrez jakiten dutela zein ikastetxetako ikasleen azterketak zuzentzen dituzten.
Iñaki Picaza salaketa jarri duten hainbat ikasleren abokatua "pozik" agertu da ebazpenarekin, haren hitzetan, "bidegabekeria konpontzen hasi" delako.
"Oso pozik gaude, kautelazko neurria ezartzea ontzat eman delako. Orain, EHUk epaitegiek esandakoa betetzea espero dugu, eta gaur edo bihar ikasleek matrikula egin ahal izatea", esan du.
EHUk helegitea iragarri du
EHUk dagoeneko iragarri du erabakia errekurritu egingo duela, honako bi arrazoiengatik: "USaP probetara aurkeztu diren gainerako ikasleak babesgabetasun egoeran" uzten ditu eta "berdintasun printzipioa" urratzen du.
"Kautelazko neurri hori betetzeak legea eta berdintasun printzipioa urratzea ekarriko luke. Unibertsitate publikoak ezin du plazarik gorde unibertsitatera sartzeko ohiko prozeduratik kanpo; izan ere, plazen esleipena sarbide-notaren eta titulazio bakoitzean eskaintzen den plaza kopuruaren arabera egiten da, hautagai guztien lehentasun-hurrenkera zorrotz errespetatuz. Prozedura horretatik kanpo inori plaza bat gordetzeak sarbide-sistema aldatzea eta gainerako ikasleen eskubideei eragitea ekarriko luke", dio EHUk zabaldutako oharrak.
Halaber, Unibertsitate publikoaren iritziz, kautelazko neurri hori aplikatzeak "ondorio konponezinak" eragin diezazkieke arau berberen arabera USaP proba egin duten gainerako ikasle guztiei. "Berdintasun printzipioa urratuko luke, pribilegio bereziak emanaz auzibidea hartu duten bakanei".
Indarrean dagoen araudiaren arabera "une oro" jardun duela adierazi du berriz EHUk, eta ziurtatu du "zorrotz aplikatu" duela 534/2024 Errege Dekretuan ezarritakoa, "Unibertsitateko gradu-ikasketa ofizialetara sartzeko baldintzak arautzen dituena".
Oharrean, erakunde akademikoak gogora ekarri du "dekretuak berak ezartzen" duela bi hizkuntza ofizial dituzten autonomia-erkidegoetan "ikasleek bi hizkuntzetan" erakutsi behar dutela "gaitasunen araberako nahikotasuna, ez badaude beren-beregi salbuetsita".
"Horregatik, Euskara eta Literatura II ikasgaiaren kalifikazioa unibertsitatera sartzeko eta onartua izateko notaren kalkuluaren parte da, Estatuko araudiak ezarritakoaren arabera", amaitu dute idatzia.
Zure interesekoa izan daiteke
Rigloseko suteak bizirik dirau Huescan, baina sugarrak ez dira herrietara iritsi
Suteak 15.000 hektarea baino gehiagori eragin die dagoeneko, eta 18 herri hustu dituzte; 600 suhiltzaile eta larrialdietako langile baino gehiago, berriz, sugarrak geldiarazteko lanean ari dira.
11 pertsona intoxikatu dira Vianako kiroldegian kloro-gasa arnastuta
Kaltetuetako bi 5 eta 9 urteko haurrak dira, eta pronostiko erreserbatua dute.
Llantenoko baso-sutea perimetratu eta egonkortu dute
Guztira, 75 eta 100 hektarea artean kiskali ditu suak. Datozen orduotan lanean jarraituko dute, eremua egonkortuta mantentzeko eta erabat kontrolatzeko ahaleginean aurrera egiteko.
5 graduko lurrikara batek Granada astindu du goizaldean
Lurrikarak Alhendinen izan du epizentroa, eta 112 larrialdi-zerbitzuak 200 dei baino gehiago jaso ditu; gainera, hamabost bat erreplika izan dira Granadako Vega inguruan, baina ez da inor zauritu.
Llantenoko baso-sutea larunbat honetarako kontrolatzea espero dute suhiltzaileek
Datozen egunotan bertan jarraitu beharko dute lanean, ingurua hoztu eta garrak berriro piztuz gero berehala itzaltzeko. Larunbatean, bost helikoptero izango dituzte berriro lanean.
Ebroko Konfederazioak jakinarazi du bat-batean ur-goraldiak izateko arriskua dagoela ia arro osoan
Hauek dira ostiral arratsaldean horien eragina jasateko probabilitate handiena duten eremuak: Araba, Nafarroa, Kantabria, Burgos, Soria, Errioxa, Aragoi, Katalunia eta Castello.
11.200 hektarea baino gehiago erre ditu Las Peñas de Riglos Huescako udalerriko suteak
Suak San Juan de la Peña monasterio zaharra inguratu du (egitura ez da kaltetu) eta monasterio berrira hurbildu da. Gizon bat atxilotu dute, sua eragin duelakoan.
Itzulera Operazioa abian jartzeko eskatu dio Irunek Eusko Jaurlaritzari, AP-8 autobidean auto-ilara luzeak sortu ostean
Udalerriak plan berezia aktibatu du, eta, horren arabera, bertako ibilgailuek baino ezin dute erdigunetik zirkulatu. Cristina Laborda alkateak Eusko Jaurlaritzari eskatu dio dagoeneko abian jar dezala dispositibo berezia, pilaketek udalerria "kolapsatu" ez dezaten.
Barrakak zabalik daude jada Bilbon: Etxebarria parkea atrakzioz bete da berriro
Egunero irekiko dira, 17:00etan, irailaren 6ra arte. Horien artean, helduentzako hamabi atrakzio, haurrentzako hamahiru, sei txurro-postu, hainbat motatako hamazazpi postu eta terraza duten lau taberna izango dira, baita ikuskizunak, trebetasun-jokoak eta ausazkoak ere.
Kaleko Afari Solidarioak (KAS) herri ekimenak boluntarioek pairatzen duten "kriminalizazioa eta jazarpena" salatu, eta komunikazioa eskatu dio Donostiako Udalari
Horren ordezkariek azpimarratu dutenez, "ez dago, gaur egun, afari solidarioen pareko alternatibarik", eta udal-baliabideak ez dira nahikoak.