5 graduko lurrikara batek Granada astindu du goizaldean
Lurrikarak Alhendinen izan du epizentroa, eta 112 larrialdi-zerbitzuak 200 dei baino gehiago jaso ditu; gainera, hamabost bat erreplika izan dira Granadako Vega inguruan, baina ez da inor zauritu.
5 graduko lurrikara batek Alhendin (Granada) astindu du gaur goizaldean, eta kalteak eragin ditu. Andaluziako 112 larrialdi-zerbitzuak 200 dei baino gehiago jaso ditu lurrikararen ondorioz.
Lurrikara 01:04an gertatu da, 2 kilometroko sakoneran, Espainiako Institutu Geografiko Nazionalaren (IGN) arabera. Dardara Andaluziako hainbat tokitan nabaritu dute, bereziki Granadan, baina baita Almeria, Malaga eta Jaen probintzietan ere.
Kalteak eraikinetan eta erorketak
Lurrikarak materialak erortzea, fatxada eta teilatuetako elementuak askatzea eta bestelako kalteak eragin ditu Granadako metropoli-eremuko hainbat tokitan, besteak beste, Armillan.
Andaluziako Gobernuak lasai egoteko eskatu die herritarrei, eta fatxadetatik, erlaitzetatik, balkoietatik eta hormetatik urruntzea gomendatu du, elementuak erortzeko arriskua dela eta.
Hamabost bat erreplika
Lurrikara nagusiaren ostean, IGNk 15 dardara erregistratu ditu 01:08 eta 03:19 bitartean Granadako Vega inguruan, besteak beste, Ogijares, La Zubia, Otura, Gojar, Churriana de la Vega, Armilla eta Alhendin udalerrietan. Erreplikek 1,6 eta 2,6 gradu arteko indarra izan dute.
Gainera, ondorengo orduetan 2,2 eta 3,7 gradu arteko indarra izan duten beste lurrikara batzuk ere izan dira metropoli-eremuko hainbat udalerritan.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera