Mikel Rueda “Boga” seriea zuzentzen ari da EITBrentzat
Sei ataleko seriea Mikel Santiagok eta Txemi Parrak sortu dute, eta Mikel Losada eta Iraia Elias ditu protagonista. Primeran EITBren plataforman egongo da ikusgai.
Mikel Rueda bilbotar zuzendaria (Veneno, A escondidas, El doble más quince) Boga filmatzen hasi da, Mikel Santiago eta Txemi Parra idazleek Primeran EITBren plataformarako pentsatu duten euskarazko miniseriea.
Ekainaren 15ean hasi ziren Ruedak, Parrak eta Santiagok idatzi duten seriea filmatzen, Arabako eta Bizkaiko hainbat tokitan, eta antzeztaldean daude Iraia Elias (Amama, Oreina, Un fantasma en la batalla), Mikel Losada (Kutsidazu bidea, Ixabel; Ane; Los aitas), Mikel Niso, Mikel Kaye, Iker Roca, Markel Sainz eta Ander Martínez, besteak beste.
Seriearen abiapuntua bost gazteren ospakizuna da, ekoiztetxeak azaldu duenez. Beren bizitzako traineru txapelketa garrantzitsueneko finalerako sailkatu direla ospatzen ari direla, gazte bat harrapatuko dute nahi gabe.
Zoragarri hasten ari zen uda hori gain behera joango da: gorpua urpean hondoratu eta isiltasun paktu bat hitzartuko dute, garaipenerako bidean trabarik egon ez dadin. Baina Ertzaintza desagerpena ikertzen hasiko da, eta presioa eta kulpa borborka hasiko zaizkie arraunlariei, eztanda egin arte.
Lantaldea osatzen dute Oscar Rubiok ekoizpen zuzendaritzan, Aitor Mendilibarrek argazki zuzendaritzan, Haizea Huegunek musikaren konpositore gisa, Eider Ruizek arte zuzendaritzan, Blanca Otamendik makillaje zuzendaritzan, Aitziber Alorrek ile-apainketa arduradun gisa, Karla Biondinik eta Itxaso Beisteguik jantzien diseinuan, Angel Armadak postprodukzio zuzendaritzan eta Josu Bilbaok castingean.
Mikel Rueda "Boga" zuzentzen. Argazkia: David Herranz.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskal zinemak irailaren 22an ospatuko du gala handia, Zinemaldian eta EITBren eskutik
Miren Gaztañaga eta Ane Gabarain aktoreek aurkeztuko dute Victoria Eugenia antzokian egingo den gala. Jose Ramon Soroiz aktoreak Zinemira Saria jasoko du, eta Alberto Gastesi gidoilari eta zuzendariak EITBren Egile Berriak saria. ETBk eta ETB ONek zuzenean eskainiko dute.
Zinemaldiak ordubete eskasean agortu ditu saio batzuetarako sarrerak
Dagoeneko agortu dira, besteak beste, Sacamantecas eta La bola negra filmak ikusteko sarrera guztiak.
Hasi da Zinemaldiko sarreren salmenta
09:00etan zabaldu da online zein leihatiletan sarrerak erosteko aukera. Sarrerak modu mailakatuan salduko dituzte; horrela, gaur lehen hiru egunetarako sarrerak soilik jarri dituzte eskuragarri.
Hau da “Azken agurra” filmaren kartela
Koldo Almandozen film berria Donostiako Zinemaldiko Sail Ofizialean estreinatuko dute, lehiatik kanpo. EITBren partea hartzea du Koldo Almandozen hirugarren film luzeak, “dramedia existentzialista” honek.
'Naza', Veneziako Mostra hunkituta utzi duen Gazako sarraskiari buruzko dokumentala
Gazako sarraskia salatzen duen dokumentalak ikus-entzuleak hunkituta utzi ditu ostegun honetan Veneziako Nazioarteko Zinemaldian. Yuval Abraham eta Rachel Szor israeldarrek zuzendutako filmak agente israeldarren testigantzak biltzen ditu, Palestina suntsitzeko eta palestinarrak erailtzeko jarraitutako estrategia militar eta teknologikoaren inguruan. Filma aurtengo Donostiako Zinemaldian izango da ikusgai, Perlak sailaren barruan.
Patricia López Arnaizek Gure Zinema saria jasoko du Zinemaldian
Arabar aktoreak euskal zinema eragileen plataformaren saria jasoko du irailaren 19an Donostian, "azken urteotan aktore nabarmenen artean kokatu duen ibilbideari esker".
"Salitre" pelikularen trailerra
Norma Vila bilbotarraren lehen film luzea, "amatasunaren alde ilunerako bidaia intimo eta sentsoriala", Sitgeseko zinema jaialdian estreinatuko da, urrian. EITBren parte hartzea duen thriller psikologikoaren protagonistak Haizea Carneros eta Nagore Aranburu dira.
Orlando Bloom, Marion Cotillard eta Jeremy Irons Zinemaldian izango dira
Werner Herzog eta Naomi Watts Donostia sariaren hartzekodunez gain, besteak beste, Brad Pitt, Noemie Merlant, Martin McDonagh, Cristian Mungiu, Pawel Pawlikowski eta Ira Sachs, epaimahai ofizialaren burua, iritsiko dira Donostiara.
“Salitre": habia hutsaren sindromea aztertzen duen thriller psikologikoaren lehen irudiak
Norma Vilak zuzendu eta Nagore Aranburu eta Haizea Carneros protagonista dituen Salitre euskal filma thriller psikologiko bat da, "begirada femenino, garaikide eta desmitifikatzaile batetik" habia hutsaren sindromea eta galeraren aurreko beldurra aztertzen dituena. Filmak EITBren parte hartzea du.
“Salitre” eta “Las hijas” euskal filmak Sitgesko zinema jaialdiko Sail Ofizialean lehiatuko dira
Norma Vila bilbotarraren lehen film luzea eta Daniel Romero zuzendariak eta Asier Guerricaechevarriak idatziriko thriller psikologikoa, Yune Nogueiras protagonista duena, fantasiazko zinemaren Kataluniako udalerriko jaialdian estreinatuko dira.