Ontziratu al ziren Fuchs anaiak "Winnipeg" barkuan?
Jakina fuchstarrak ez zirela itsasontziratu 2.500 iheslari Espainiako Gerraren osteko krudelkeriatik urrundu zituen Winnipeg barkuan.
Euskalgintzan interesik izanez gero, Baxenabarreko Larzabal herrian jaiotako Ximun eta Manex Fuchs anaiak derrigor ezagutu beharreko jendaia fin eta prestua dira. Biak artistak, biak sortzaileak, biak eragileak, biak ekintzaileak, biak herrigintzara emanak. Beraiek gabe, ezin ulertu Le Petit Théâtre de Pain izeneko antzerki taldea eta Axut! Kolektiboa. Ezin entenditu Gastibeltza ekoiztetxeak izan duen eragina euskal zinemagintzan. Ximunek ezinbestekoak zaizkigun film hainbatetan hartu du parte. Esaterako, Eñaut Castagnetekin zuzendu zuen Non hartan. Esaterako, Charlene Favieren Odol gorrin. Manex aktore izan dugu Balbemendi, Goenkale eta Balenciaga sailetan. Baita ere Josu Martinezen Bizkarsoro filmean eta Urkijoren Gauan (Mateo Txisturena egiten zuen bertan, dotorezia perbertso batez…).
Artikulu honen goiburua erretoriko hutsa da. Jakina fuchstarrak ez zirela itsasontziratu 2.500 iheslari Espainiako Gerraren osteko krudelkeriatik urrundu zituen Winnipeg barkuan, Txilera eramango zituen hartan.
Ez, Fuchs anaiak ez zeuden Pablo Neruda poetak, Frantzia enbaxadorea zela probestuz, pleitatu zuen merkantzia–ontzi erraldoian. Ez baitziren artean jaio, bien garaiak ez dira izan ez Espainiako ez munduko gerrarenak. Alta, Manex Francoren ilobari gutuna antzerki lan sekulakoan izan da aktore. Alta, Ximunek Espainiako garai latzetan kokatua zegoen Jainkoak ez dit barkatzen filma bultzatu zuen, ekoizle.
Ez, ez ziren Valparaisora iritsi Winnipeg ontzian, baina bien ahotsak entzuten dira bizkarrean. Nola, nolatan? Biak aritu baitira Beñat Beitia eta Elio Quirogaren Winnipeg, itxaropenaren ontzia pelikularen bikoizketa lanetan. Barkuaren lehen ofizialari jarri dio ahotsa Ximunek. Manexek, berriz, makineriaren ardura duen itsasgizon mekanikari bati. Bikoizketa estudioetan ez ziren konpainia txarrean izan fuchstarrak. Animaziozko apaindura gutxiko eta mami handiko lan honetan, Judith Huegun, Loinaz Jauregi, Ramon Zalakain, Mikel Garmendia, Klara Badiola eta beste artista bikain askoren doinuak aditzen dira. Aipatzeko modukoak, bi antzezle handiren kolaborazioak, Berlinaleko Zilarrezko Hartza, garaikur prestigotsua, duen Paulina Garciarena eta Txileko zuzendaririk estimatuenekin (Larrainekin, kasu) lan egin duen Alfredo Castrorena.
Koprodukzio itzela da aretoetan merezi duen baino suerte gutxiago izan duen ekimen hori. Koprodukzio nazioartekoa, Dibulitoon Studiosek animaturik, Txileko zein Argentinako konpainiak arrimatu ziren. Baita Kataluniakoak ere. Kanarietakoak ere bai. Izugarrizko erronka izanik, hemengo hobeen laguntza eta sostengua behar izan zuten. Eta hara nortzuk agertu prest, eta Muguruzaren atrebentzia animatuak aurrera atera zituen Lotura Films eta Alberto Vazquezen Dekoratua makur eta erromantikoarekin aitortza ikaragarria jaso duen Uniko.
Ikusle gehiago, andana bat, merezi zuen, bai Beñat eta Elioren proposamen euskarazkoak, baina Euskal Herriko pantaila ziento okupatu duten Minion horiek nork garaitu? Nork eta zein armarekin?
Eta ez pentsa, ederki armatua zetorren film gurea. Vaquilla, hil arte lege, arau eta polizia guztien kontra aritu zen pertsonaia mitikoaren inguruko biografia sekulakoa ilustratu zuen Kepa de Orbe komikilari bizkaitarrak egin zituen banan-banan, planoz plano, filmean izango ziren marrazki guztiak. Bai, Kepa da pelikula honetako storyboard ederraren autorea. Arte digitaleko irakasle izandako Arkaitz Alastuey eskarmentudunak hartu zuen, aldiz, animazio osoaren ardura, eta, Koldo Corellaren konplizitateaz, 2017ko Donostiako Zinemaldiaren ikusleak txunditu zituen Una mujer fantástica hartan lan egindako Christian Cosgrovek soinuarena.
Animaziozko beste artelanekin lehia gogor eta elegantean konpetitu izan du Winnipegek Annecyko zinemaldian, eta txalo zaparradak lortu ditu. Krudelkeria handiagoz jokatu dugu gurean; baldar promozionaturik, zabarki programaturik, ez du, ez, suerte onik izan. Plataformetara iritsi orduko, harrapatu beharreko zinema puska dugu.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskal zinemak irailaren 22an ospatuko du gala handia, Zinemaldian eta EITBren eskutik
Miren Gaztañaga eta Ane Gabarain aktoreek aurkeztuko dute Victoria Eugenia antzokian egingo den gala. Jose Ramon Soroiz aktoreak Zinemira Saria jasoko du, eta Alberto Gastesi gidoilari eta zuzendariak EITBren Egile Berriak saria. ETBk eta ETB ONek zuzenean eskainiko dute.
Zinemaldiak ordubete eskasean agortu ditu saio batzuetarako sarrerak
Dagoeneko agortu dira, besteak beste, Sacamantecas eta La bola negra filmak ikusteko sarrera guztiak.
Hasi da Zinemaldiko sarreren salmenta
09:00etan zabaldu da online zein leihatiletan sarrerak erosteko aukera. Sarrerak modu mailakatuan salduko dituzte; horrela, gaur lehen hiru egunetarako sarrerak soilik jarri dituzte eskuragarri.
Hau da “Azken agurra” filmaren kartela
Koldo Almandozen film berria Donostiako Zinemaldiko Sail Ofizialean estreinatuko dute, lehiatik kanpo. EITBren partea hartzea du Koldo Almandozen hirugarren film luzeak, “dramedia existentzialista” honek.
'Naza', Veneziako Mostra hunkituta utzi duen Gazako sarraskiari buruzko dokumentala
Gazako sarraskia salatzen duen dokumentalak ikus-entzuleak hunkituta utzi ditu ostegun honetan Veneziako Nazioarteko Zinemaldian. Yuval Abraham eta Rachel Szor israeldarrek zuzendutako filmak agente israeldarren testigantzak biltzen ditu, Palestina suntsitzeko eta palestinarrak erailtzeko jarraitutako estrategia militar eta teknologikoaren inguruan. Filma aurtengo Donostiako Zinemaldian izango da ikusgai, Perlak sailaren barruan.
Patricia López Arnaizek Gure Zinema saria jasoko du Zinemaldian
Arabar aktoreak euskal zinema eragileen plataformaren saria jasoko du irailaren 19an Donostian, "azken urteotan aktore nabarmenen artean kokatu duen ibilbideari esker".
"Salitre" pelikularen trailerra
Norma Vila bilbotarraren lehen film luzea, "amatasunaren alde ilunerako bidaia intimo eta sentsoriala", Sitgeseko zinema jaialdian estreinatuko da, urrian. EITBren parte hartzea duen thriller psikologikoaren protagonistak Haizea Carneros eta Nagore Aranburu dira.
Orlando Bloom, Marion Cotillard eta Jeremy Irons Zinemaldian izango dira
Werner Herzog eta Naomi Watts Donostia sariaren hartzekodunez gain, besteak beste, Brad Pitt, Noemie Merlant, Martin McDonagh, Cristian Mungiu, Pawel Pawlikowski eta Ira Sachs, epaimahai ofizialaren burua, iritsiko dira Donostiara.
“Salitre": habia hutsaren sindromea aztertzen duen thriller psikologikoaren lehen irudiak
Norma Vilak zuzendu eta Nagore Aranburu eta Haizea Carneros protagonista dituen Salitre euskal filma thriller psikologiko bat da, "begirada femenino, garaikide eta desmitifikatzaile batetik" habia hutsaren sindromea eta galeraren aurreko beldurra aztertzen dituena. Filmak EITBren parte hartzea du.
“Salitre” eta “Las hijas” euskal filmak Sitgesko zinema jaialdiko Sail Ofizialean lehiatuko dira
Norma Vila bilbotarraren lehen film luzea eta Daniel Romero zuzendariak eta Asier Guerricaechevarriak idatziriko thriller psikologikoa, Yune Nogueiras protagonista duena, fantasiazko zinemaren Kataluniako udalerriko jaialdian estreinatuko dira.