Emakume bat eta haren bi seme adingabe itota hil dira Ezka ibaian, Erronkarin
Gaur arratsaldean izan da ezbeharra, presa baten alboan bainurako egokituta dagoen leku batean. Guardia Zibilak ikerketa zabaldu du, gertatutakoa argitzeko.
Emakume bat eta haren bi seme adingabe itota hil dira gaur arratsaldean, Ezka ibaian, Erronkarin.
Guardia Zibilak jakitera eman duenez, 16:40 inguruan izan da ezbeharra, bainurako egokituta dagoen leku batean, presa baten alboan.
Gertalariaren tokira Nasbaskozeko Suhiltzaileak, Osasunbideako hainbat lantalde eta Foruzaingoko eta Guardia Zibileko agenteak bertaratu dira. Ezin izan dute ezer egin emakumearen eta bi haurren bizia salbatzeko.
Guardia Ziblak hartu du bere gain ikerketa, zer gertatu den argitzeko.
Hiru biktimak, magrebtarrak jaiotzez, Erronkariko bizilagunak ziren.
Hiru dolu-egun
Gertatutakoaren aurrean, Erronkariko Udalak bere atsekabea agertu du eta hiru dolu-egun ezarri ditu; banderak haga erdian egongo dira eta ez da ekitaldi ofizialik egingo datozen 72 orduotan.
Zabaldutako oharrean, Udalak elkartasuna adierazi die hildakoen senitartekoei eta lagunei, eta horien eskura jarri ditu udal-baliabideak.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera