Euskadiko ikerketak urte “bikaina” bizi izan du eta I+G+Bko 725 proiektu lagundu ditu, Osasun Sailaren arabera
Alberto Martinez Osasun Sailburua, memoriaren aurkezpenean.
Osasun Sailak eta Osakidetzak asteazken honetan Bilbon aurkeztu dute 2025eko Osasuneko I+G+b Jarduera Memoria. Txostenak erakusten du Euskadiko ikerketa biomedikoak hazkunde nabarmena izan duela: deialdi lehiakorren bidez finantzatutako 725 ikerketa-proiektu garatu dira, eta horietatik 59 nazioartekoak izan dira.
Gainera, Euskal Osasun Sistemak 19,6 milioi euro eskuratu ditu nazioarteko funtsen bidez, eta Europako ikerketa-programetan duen parte-hartzea sendotu du horri esker. Jarduera-eremu nagusiak honako hauek izan dira: onkologia, neurologia, osasun mentala, mikrobiologia, gaixotasun infekziosoak, geriatria, genetika, gaixotasun kardiobaskularrak eta endokrinologia. Osasun Sailak urte "bikaina" izan dela ondorioztatu du.
% 40ko hazkundea
Memoriak ikerketa klinikoaren hazkundea ere jaso du. 2025ean, 440 paziente berri aritu ziren sendagaiekin egindako saiakuntza klinikoetan, eta, horrenbestez, 2022tik metatutako paziente kopurua 2.455era iritsi da. Era berean, azken bi urteetan saiakuntza kliniko berrien kopurua % 40 handitu da.
Arlo zientifikoan, Euskadik 1.938 argitalpen zientifiko zitagarri lortu zituen, aurreko urtean baino % 7 gehiago. Horietatik, % 65 lehen kuartileko aldizkarietan argitaratu ziren, eta batez besteko inpaktu-faktorea 7,38koa izan zen.
Osasun sailburu Alberto Martinezek adierazi du "osasunean egin daitekeen inbertsiorik onena" ez dela ospitale batean hasten; "ikerketan" hasten da eta. Nabarmendu du pazienteak direla "ikertzeko dugun arrazoia".
Memoriaren arabera, Euskal Osasun Sistemak 3.281 profesional ditu osasun-arloko ikerketa eta berrikuntzan lanean. Horietatik, % 72 Osakidetzakoak dira, eta ia % 61 emakumeak dira. Guztira, osasun-ikerketak 32 milioi euro eskuratu ditu kanpoko finantzaketa lehiakorraren bidez, aurreko urtean baino % 9 gehiago; horri Osasun Sailak emandako 23 milioi euro gehitu behar zaizkio.
Zure interesekoa izan daiteke
Blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan Gasteizko jaietan
Gasteizko nagusiek blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan. Jardunaldia 09:00etan hasi da, San Migel elizako Andre Maria Zuriaren kaperan egindako elizkizunarekin. Ondoren, beteranoek erroskillak eta ardo gozoa dastatu dituzte, elizako balkoia hartu eta hiriko zaindariari ohiko lore-eskaintza egin aurretik. Guztira, 300 blusa eta neska inguru bildu dira bertan. Ohorezko aurreskua egin ostean, eguneko protagonista nagusiak Artepan okindegira joan dira, txoripanez gozatzera, musika bandaren erritmora.
Ia Nafarroa osoa alertapean egongo da ekaitzengatik; EAE eta Iparraldea, abisu horian
Arratsaldean, bero hodeiak garatu eta zaparrada trumoitsuak, txingorra eta haize bolada gogorrak espero dira, bereziki lurraldearen ekialdean. Ebroko Konfederazio Hidrografikoak ohartarazi duenez, uholdeak egon litezke euriteengatik.
Beroa eta oporrak oztopo dira Euskadin behar diren odol-emateak lortzeko
Tenperatura altuek eta oporraldiek zaildu egiten dute udan transfusioetarako behar den odol kopuruari eustea.
Amaitu dira AP-8ko Irun pareko eta A-8ko auto-ilarak
Trafiko Sailak amaitutzat eman ditu Euskal Autonomia Erkidegoko errepide-sareko bi puntutan sortutako auto-ilarak.
Meta eta TikTok plataformei kontrola indartzeko eskatu die Europako Batzordeak, Ceutako krisia tarteko
Abuztuaren 15aren aurretik, sare sozialok estu zaintzen ari da Brusela. Izan ere, egun horretan beste migratzaile olde bat espero da hiri autonomoan. Horren ildoan, Europako komisarioa bi plataformetako arduradunekin bildu berri da.
Kanoikadak abiatuko du Donostiako Aste Nagusia larunbat honetan
Artillari nagusiak 19:00etan piztuko du metxa Alderdi Ederreko lorategietan, eta horrela emango dio hasiera zortzi eguneko jaiari. Guztira, 400 ekitaldi baino gehiago daude programatuta.
Elkanok munduari buelta eman eta jaioterrira itzuli zen unea antzeztu dute Getarian
Aurten, lehen aldiz, Mikel Larrañagak egin du Elkanoren papera, eta Saioa Etxeberria izan da tripulatzaile modura irten den lehen emakumea. Lau urterik behin ospatzen du Getariak Elkanoren iritsiera, munduari bira eman ostean.
Alejandrak 2.000 euro galdu ditu Bilboko etxebizitza baten alokairuaren iruzurrean
Kaltetuak salatu duenez, 2.000 euroko iruzurra egin diote hainbat pertsonari aldi berean eskainitako etxebizitza bat alokatzeagatik. Iruzurrez galdutako dirua eta beste bizitoki bat alokatzeko erabili beharrekoa gehituta, galerak 4.000 eurokoak direla azaldu du.
Iraulitako kamioi batek 31 kilometroko auto-ilarak eragin ditu Baiona inguruan
22:00etatik aurrera, A-63 errepidea erabat itxita egongo da 3 orduz, gutxi gorabehera, ibilgailua erretiratzeko.
Gutxienez 12 salaketa aurkeztu dituzte Bilbon etxebizitza turistiko bat alokatuta iruzurra egin zuen gizonaren aurka
EITBk biktimetako biren testigantzak jaso ditu. Iruzurgileak Airbnb bidez alokatu zuen pisua, hiru egunez. Ordu gutxi batzuetan, benetako jabeak ezer jakin gabe, dozena bat pertsonari alokatu zien. Ertzaintzak ikerketa abiatu du, gizona harrapatu eta biktimek galdutako dirua berreskura dezaten.