Fidantzarik gabeko espetxe-zigorra, emakume bati sanferminetan sexu-erasoa egiteagatik atxilotutakoari
Erasotzaileak dio emakumeak proposatuta eta baimenduta izan zituztela harremanak. Epailearen arabera, ordea, adierazpen horiek "ez dira egia, inolaz ere", gizonak tokitik alde egin ondoren emakumea erdi biluzik eta kordea erdi galduta aurkitu baitzuten. Emakumeak ez du gertatutako ezer gogoratzen.
Emakumeen aurkako Indarkeriaren Iruñeko Ataleko 2. zenbakiko plazaren titularrak behin-behinean, komunikatuta eta fidantzarik gabe espetxeratzea agindu du hilaren 10ean konorterik gabe zegoen emakume bati sexu-erasoa egiteagatik atxilotutako gizona. Epaia Auzitegi Probintzialean errekurritu egin daiteke.
Ebazpen judizialean, magistratuak uste du ihes egiteko arriskua dagoela, eta egoki ikusten du behin-behineko espetxealdia.
Auzitegi Nagusiak zehaztu duenez, konorterik gabe aurkitu zuten emakumea.
Ikertuak adierazi duenez, emakumeak proposatu zuen harremanak izatea, eta emakumea "une oro egon zen kontziente, jakitun, eta baimena emanda".
Hala ere, epailearen arabera, "biktima erdi biluzik zegoela alde egin zuen ikertuaren adierazpen horiek ez datoz bat emakumearen egoerarekin. Biktimak adierazi du ez duela ikertutako gertakarien sekuentziako momenturik gogoratzen, eta ordu batzuk geroago egin zaion azterketa medikoak berretsi egiten du hori", Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak adierazi duenez.
Fiskaltzak eta akusazio partikularrak fidantzarik gabe espetxeratzeko eskatu dute, eta defentsak, berriz, behin-behineko askatasuna eskatu du, horren mugatzaileak ez diren kautelazko neurri alternatiboak proposatzearekin batera.
Horri dagokionez, epaileak azpimarratu du ikertutako gertakarien larritasunagatik, "egokia" dela akusazioek eskatutako "salbuespenezko neurria", "deskribatutako zigor-horizontearen aurrean ihes egiteko arriskua uxatzeko eta biktimari lasaitasuna eta segurtasuna emateko".
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera