Fidantzarik gabe espetxera bidali du behin-behinean epaileak Errenterian gizon bat hiltzeagatik atxilotutako gizona
Hilketa joan den igandean gertatu zen. Sastada jaso eta lurrean etzanda geratu zen biktima, taberna baten ondoko pasabidean, eta azkenean, tokian bertan hil zen.
Donostiako Instantzia Auzitegiko Instrukzio Ataleko epaileak behin-behinean espetxera bidali du, komunikatuta eta fidantzarik gabe, joan den igandean gizon bat sastatu eta hiltzeagatik atxilotutako gizasemea.
Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak jakinarazi duenez, guardian dagoen epaitegi horren esku astearte arratsaldean geratu zen atxilotua eta epileak hura espetxeratzea erabaki du.
Gertaera joan den igandeko goizeko bederatziak pasatxo zirenean izan zen, Kaputxinoen auzoan, Sorginzulo kalean. Biktima lurrean etzanda geratu zen, taberna baten ondoko pasabide batean labankada bat jaso ondoren.
Anbulantzia bat eta Ertzaintzako agenteak bertaratu ziren, eta han aurkitu zituzten biktima, ustezko erasotzailea eta lekukoak.
Osasun-langileak 33 urteko zauritua suspertzen saiatu ziren, baina bertan hil zen. Bestalde, agenteek 23 urteko ustezko egilea identifikatu eta atxilotu egin zuten, eta bertan utzia zuen ustez erabilitako arma zuria.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera