Ertzaintzaren esku jarraitzen du Errenterian gizon bat hiltzea leporatuta atxilotutakoak
Igande goizean 33 urteko gizon bat hil zen Errenteriako Kaputxinoeta auzoan, beste batek labanaz egindako erasoaren ondorioz, eta, gertakari horiei lotuta, 23 urteko gizon bat atxilotu zuen Ertzaintzak.
Hilketa gertatu den tokia, Errenterian. Argazkia: EFE
Igande honetan 33 urteko gizon bat hil duelakoan Errenterian (Gipuzkoa) atxilotutako 23 urteko gizonak ertzain-etxean jarraitzen du, epailearen aurrera noiz eramango zain, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak astelehen honetan jakitera eman duenez.
Hilketa igande goizean gertatu zen, 09:00ak aldera, Sorginzulo kaleko ostatu baten inguruan.
Biktimak labankada bat jaso zuen bularrean, eta bertaratutako osasun langileek ezin izan zuten heriotza baieztatu beste ezer egin.
Ertzaintzak biktima ez ezik, ustezko erasotzailea, lekukoak eta ustez hilketa egiteko erabilitako arma zuria aurkitu zituen tokian bertan. Halaber, 23 urteko gizona atxilotu zuten erasoaren egilea zelakoan.
Bestalde, Ertzaintzak hilketaren nondik norakoak ikertzen jarraitzen du.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera