Miura zezenek ez dute huts egin, eta azken-aurreko entzierroa bizia izan da
Abiadura handian egin dute ibilbidea, baina azken unean ez dira zuzenean plaza barruko atera joan, eta horrek entzierroa luzatu du. Zortzi pertsona zauritu dira, baina ez da adarkadarik izan.
Miura zezenak entzierroan. Argazkia: EFE
Miura ganadutegiko zezenek ez dute huts egin sanferminetako hamaikagarren parte-hartzean ere. Lasterketa azkarra, arriskutsua eta garbia izan da, eta ia ibilbide osoa bat eginda ibili dira. Bost elkarrekin joan dira, seigarrena atzerago, baina korrikalarien aurka egin gabe.
Azken egunetan baino parte-hartzaile gutxiagorekin, sanferminetako astelehen honetan, Miurarenek azken-aurreko entzierroa egin dute, normalean azkena egiten duten arren. Sevillako zezenek korrika egiten eta gozatzen utzi diete korrikalariei.
Lasterketa bi minutu eta erdian bukatu da, eta zezen plazan ibili dira, denak elkarrekin ukuiluan sartu diren arte.
Osasun arduradunen balantzearen arabera, zortzi pertsona zauritu dira, kolpeekin, eta ez da adarkadarik izan.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera