Espetxera bidali dute, behin-behinean eta fidantzarik gabe, Iruñean atxilotutako ustezko bortxatzailea
Erasoa larunbat goizaldean izan zen, hilak 11, 04:45 aldera, Nafarroako hiriburuko Gaztelugibelen. Egunotan San Fermin jaiak ospatzen ari dira lekuan.
Instrukzio epaileak behin-behineko espetxeratzea agindu du, komunikatua eta fidantzarik gabea, Iruñean atxilotutako ustezko bortxatzailea.
Iruñeko Instantziako Auzitegiko Emakumearen aurkako Indarkeriaren 2 Zenbakiak hartuko du bere gain kasua. Izan ere, auziaren instrukziotik inhibituko dela jakinarazi du Iruñeko Instantziako Auzitegiko Instrukzioko sekzioko 1. zenbakiko plazaren titularrak.
Eraso matxista larunbat goizaldean izan zen, hilak 11, 04:45 aldera, Nafarroako hiriburuko Gaztelugibelen. Egunotan, San Fermin jaiak ospatzen ari dira inguruan.
Udalak bere “erabateko arbuioa eta gaitzespena” agertu zuen larunbatean eraso horren aurrean, baita “emakumearekiko eta haren inguruarekiko babes eta elkartasun osoa” ere, “haren eskubideak eta identitatea gordetzeko errespetu erabatekoaz gain”.
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, dei-zerrendatik ezabatu egin behar da.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera