GIPUZKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bi pertsona atxilotu dituzte Usurbilen, botika baten 52.000 dosi atzeman ostean

Gainera, beste pertsona bat ikertzen ari dira, Gipuzkoako farmazia baten arduraduna, azken bi urteetan botika horren "eskaera handiak" egin dituena.

Usurbilen atzemandakoa. Argazkia: Ertzaintza

Ertzaintzan jakinarazi duenez, sendagai baten legez kanpoko trafikoaren ustezko delitu bat azaleratu berri dute. Operazio horretan, bi atxilotu eta ikertu bat izan dira Gipuzkoan. Antza denez, legez kanpoko salmentara bideratu nahi zuten botika baten 52.000 dosi aurkitu dituzte.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak igande honetan jakitera eman duenez, ikertua Gipuzkoako farmazia bateko arduraduna da, eta azken bi urteetan produktu horren "eskaera handiak" egin ditu.

Gertakariak ostiral goizaldean jazo ziren. Ertzaintzako agenteek furgoneta bat aurkitu zuten Usurbilgo garaje batzuen ondoan, eta gidaria identifikatu zuten. Ustez, beste autonomia erkidego batera garraiatzeko zama bat jasotzera joan zen gidaria.

Ertzainek egiaztatu zuten tamaina handiko sei poltsa zeudela barruan. Poltsa horietan beste txikiago batzuk zeuden, eta "sendagai ezagun" baten milaka dosi barruan, 20.000 inguru.

Une horretan, ustez furgonetako gidariari merkantzia hori eman zion gizona identifikatu zuten. Hark lortzen zuen botika Gipuzkoan, ondoren legez kanpo saltzeko.

Usurbilen identifikatutako 24 eta 54 urteko bi gizonak atxilotu egin zituzten osasun publikoaren aurkako delitu bat egotzita.

Ostiralean bertan, Usurbilgo trasteleku batean beste 22 kaxa aurkitu zituzten, sendagai beraren beste ia 32.000 dosirekin.

Usurbilgo Udaltzaingoak, bestalde, botikaren 830 dosi zituen beste kutxa bat eman zion Ertzaintzari, lote zenbaki berarekin.

Sendagaiaren jatorriari buruzko ikerketak egin ditu Ertzaintzak Gipuzkoako Farmazia Banatzailearekin lankidetzan, eta azken bi urteetan sendagai beraren "eskaera handiak" egin dituen Gipuzkoako farmazia bat aurkitu zuten.

"Ziurrenik, farmazia horren 41 urteko arduradunak lortzen zuen botika, eta, beraz, ikertu gisa dago polizia izapideetan", zehaztu du Segurtasun Sailak.

Ertzaintzaren ikerketak zabalik jarraitzen du, eta bi atxilotuak Donostiako Guardiako Epaitegiaren esku utziko dituzte gaur.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

CCOO: "Estatuko Administrazio Orokorrari Euskadiko herritarrei euskaraz hitz egiteko eskatu dion lehen sindikatua gara"

Santi Martinez Euskadiko CCOOren idazkari nagusiak Radio Euskadin adierazi duenez, sindikatuak Enplegu Publikoaren Legearen eztabaidara eraman ditu euskara sustatzeko hainbat neurri, langabeen % 90ek hizkuntza hori ezagutzen ez dutela egiaztatu baita. Eskaera horien artean daude, besteak beste, Estatuko Administrazio Orokorra Euskadiko herritarrei euskaraz zuzentzea eta euskara ikasteko doakotasuna C1 mailara arte izatea.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ETSk milaka zale kantuan eta dantzan jarri ditu Bilboko Europa parkean

Iñigo Etxezarretaren bandak milaka lagun bildu ditu Bilboko Europa parkean astearte honetan, Aste Nagusian. Bere abesti ezagunez gain, taldea Bilboko jaien kanta abestera animatu da, eta han zaleak zapiekin dantzatzen hasi dira. Hasiera batean, kontzertua asteazken honetan egin behar zen, baina taldeak kontzertua egun bat aurreratzea erabaki zuen, ikuskizunetako teknikariek asteazken honetarako deitutako grebaren ondorioz.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X