Bi ikusle ospitalera eraman dituzte Tolosan, Donosti Cupeko partida batean izandako istiluengatik
Epaile lanetan ari zen ertzain batek jasotako erasoa ez da izan Donosti Cupen izandako liskar bakarra, eta atzo bi pertsona Tolosako Asuncion ospitalera eraman zituzten harmailan borrokan zauritu ostean.
Usabal futbol zelaian Murtziako Elitec eta AEBko Las Vegas 2 talde alebinen arteko norgehiagokan giroa gaiztotu zuten epaileak txartel gorriak atera ziren, eta jarraitzaileak harmailan borrokan hasi ziren.
Aipatu iturrien arabera, Ertzaintza bertaratu zen Usabalen 10-11 urteko haurren jarraitzaileak bereiztera, baina ez zuen salaketarik jaso.
Ostiralean, berriz, beste liskar bat izan zen Beasainen, gaztetxo mailako partida baten harira.
31 herrialdetako mila talde ari dira parte hartzen Donosti Cup torneoan, eta antolatzaileek atzo adierazi zuten lanean ari direla horrelakoak errepika ez daitezen.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera