Entzierro zirraragarria, La Palmosillako zezenen eskutik
Une arriskutsuak bizi izan dira lasterketan, baina korrikaldi politak ere ikusi ahal izan dira bi minutu eta 23 segundo iraun duen entzierroan. Pertsona bat zauritu da ukondoan adarkada bat jasota.
Seigarren entzierroa zirraragarria izan da Cadizeko La Palmosilla ganadutegiko zezenen eskutik, eta jendetza elkartu da ibilbidean igandea izaki.
Une arriskutsuak bizi izan dira lasterketan, baina korrikaldi politak ere ikusi ahal izan dira bi minutu eta 23 segundo iraun duen entzierroan.
Korrikalari bat adarkadaz zauritu da eta beste zortzik kolpeak jaso dituzte.
Arantzazu Artetxe Nafarroako Unibertsitate Ospitaleko asistentzia kirurgikoko zuzendariordeak emandako lehen parte medikoaren arabera, zezen plazan ukondoan adarkada jaso duen pertsona bat artatu dute.
Beste zortzi zaurituetatik, hiru San Martin Doktorearen anbulatoriora eraman dituzte, eta gainerakoak, Nafarroako Unibertsitate Ospitalera.
Ospitalera eraman dituztenen artean, batek bularraldean jaso du kolpe handia, eta gainerakoek, hankan, sorbaldan, garezurrean eta aurpegian.
Aurreko entzierroetan zaurituetako hiruk ospitaleratuta jarraitzen dutela jakinarazi du Artetxek.
Uztailaren 10eko lasterketan bularraldean traumatismo jaso zuen gizonak Zainketa Intentsiboetako Unitatean jarraitzen du, baina bilakaera onarekin. Aldaka hautsita duen gizonezko batek ere ospitalean jarraitzen du.
Halaber, uztailaren 11ko entzierroan aurpegian adarkada bat jaso zuen korrikalariak ospitalean jarraitzen du, ebakuntza egin ondoren baitzioten. Egonkor dago ZIUan.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera