Villavesaren entzierroa, sanferminetako jai-bukaerarik dibertigarriena
Urtero bezala, uztailak 15 dituen honetan, jendetza elkartu da goizean goiz Santo Domingo aldapan, villavesaren entzierro tradizionalean parte hartzeko. Entzierro dibertigarri eta kaotikoa honetan ez dago zezenik, eta Indurainekin bat eginda egiten dute korrika.
Zure interesekoa izan daiteke
Fidantzarik gabeko espetxe-zigorra, emakume bati sanferminetan sexu-erasoa egiteagatik atxilotutakoari
Erasotzaileak dio emakumeak proposatuta eta baimenduta izan zituztela harremanak. Epailearen arabera, ordea, adierazpen horiek "ez dira egia, inolaz ere", gizonak tokitik alde egin ondoren emakumea erdi biluzik eta kordea erdi galduta aurkitu baitzuten. Emakumeak ez du gertatutako ezer gogoratzen.
Baiona prest dago zuri-gorriz jantzi eta jaiei hasiera emateko
Bost egunez hiriaren erdigunea festagune bilakatuko da, eta aurreikuspenen arabera, milioi bat lagun baino gehiago izango dira Lapurdiko hiriburuan. Egitarauan, ehunka ekitaldi; horietako bat, ETSren kontzertua, ostiral gauean udaletexeko plazan.
Albiste izango dira: Baionako bestak, sanferminen balantzea eta ika-mika PSE-EE eta EAJren artean
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Sanferminetako une nostalgikoena: honela abestu dute "Gaixoa ni" 2026ko agurrean
Sanferminei amaiera ofiziala emateko ekitaldia jendetsua izan da; plaza gainezka egon da, bertaratutakoek kandela piztuak eskuetan zituztela. Txupinazoa jaurtitzeko hautagai baina aukeratuak izan ez ziren ordezkariak arduratu dira festei amaiera emateaz.
Kontrolpean da Barrundiako zereal lursail batean piztutako sutea
Suhiltzaileak lanean ari dira Herediako sutea itzaltzeko.
Fidantzarik gabe espetxera bidali du behin-behinean epaileak Errenterian gizon bat hiltzeagatik atxilotutako gizona
Hilketa joan den igandean gertatu zen. Sastada jaso eta lurrean etzanda geratu zen biktima, taberna baten ondoko pasabidean, eta azkenean, tokian bertan hil zen.
Kontrolpean hartu dute Goizuetan piztutako baso sutea
Suhiltzaileek garrak kontrolpean hartu dituzten arren, talde bat lekua zaintzen gelditu da. Aitasemegi parajean piztutako suteak larreak eta pagadi bat erre ditu.
Euskal Selekzioaren ofizialtasuna aldarrikatu dute ehunka herritarrek, Irun eta Hendaia artean
Ofizialtasuna. Euskal Herritik mundura! lelopean, Euskal Selekzioaren ofizialtasuna eskatu dute ehunka herritarrek, Irun eta Hendaia lotzen dituen zubian. Gure Eskuk, 7baietz eta Gu ere bai! taldeek deitu dute ekitaldia. Besteak beste, EAJren eta EH Bilduren ordezkariak izan dira bertan.
Baionan dena prest, bost egunez zuri eta gorriz janzteko
Baionako bestak hasiko dira gaur, uztailak 15, eta igandera arte, uztailak 19, ia milioi bat pertsona gerturatuko dira Lapurdiko hiriburura. Tradizioari jarraituz, arratsaldeko 17:00etan hasiko dira jaiak, herriko etxeko balkoitik hiriko gakoak jaurtitzearekin batera. Ostiraletik aurrera, bestagunera sartzeko 15 euro ordaindu beharko dira.