Bagera Elkarteak botako du Piraten txupinazoa abuztuaren 8an, euskara aldarri hartuta
Donostiako Piratek aurtengo jaietako egitaraua aurkeztu dute; abuztuaren 8an lehertuko da jaia Flamenkan, eta, besteak beste, Mirua, Anari, Neomak, Tapia eta Leturia eta Skabidean taldeen musikaz gozatu ahal izango da. Abuztuaren 10ean, astelehena, egingo da Piraten Abordatzea.
Donostiako Piratek aurtengo Aste Nagusi Piratako egitaraua aurkeztu dute asteazken honetan. Euskarak bizi duen oldarraldiaren aurrean, hizkuntzaren defentsa jaiaren erdigunean jartzeko asmoz, abuztuaren 8an Flamenkan lehertuko den jaiaren txupinazo nagusia Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkartearen esku egongo da, euskalgintzari eta herri mugimenduari aitortza eginez. Aurten 35 urte betetzen ditu elkarteak.
Agerraldian, Maider Herreros bozeramaileak esan du “Bagerak hiru hamarkada baino gehiago” daramatzala Donostian euskara indartzen. Hala, eta euskarak bizi duen oldarraldi judizialaren aurrean, Herrerosek nabarmendu du “inoiz baino beharrezkoagoa" dela "euskaltzaleok antolatzea eta elkarrekin saretzea”.
Abordatzea eta 17 kontzertu doan, Flamenkan
Musika eskaintza izango da berriro ere Flamenka gunearen bihotza, adin eta gustu guztietarako doako 17 kontzerturekin. Gainera, abuztuaren 10ean (astelehena) jaien ekitaldirik jendetsuena eta ikusgarriena bueltatuko da: Donostiako badia kolorez eta ontziz beteko duen Piraten Ababordatzea.
Kontzertzuen egitaraua
Abuztuak 8 (Larunbata): Lehian! Erromeria taldeak rock doinuekin zabalduko du festa gunea.
Abuztuak 9 (Igandea): Anari, Altxa Lili (kabaret eta queer ikuskizuna) eta Ezezez taldearen rock alternatibo eta post-punka.
Abuztuak 10 (Astelehena): Tradizioa eta festa Tapia eta Leturia eta Xiberoots taldeekin; gaua Brava DJak itxiko du.
Abuztuak 11 (Asteartea): Svetlana, Aimar Z eta Siwanaba.
Abuztuak 12 (Asteazkena): Bele (Lide Hernandoren pop eta soul proiektua) eta zazpi trikitilariz osatutako Neomak talde indartsua.
Abuztuak 13 (Osteguna): Rock gau gogorra eta gitarrazalea Maruriko Sua eta Zestoako Ezpalak taldeekin
Abuztuak 14 (Ostirala): Ska, reggae eta rocksteady erritmo biziak, Skabidean nafarren eskutik.
Abuztuak 15 (Larunbata): Aste Nagusi Pirataren azken eguna Mirua hirukoteak uztartutako pop elektronikoarekin eta Kiliki (Chill Mafiako kide ohia) artistaren erritmo urbanoekin itxiko dute.
Coca-Colari boikota eta erasoen aurkako elkarretaratzea
Palestina babesteko konpromisoan, Coca-Cola enpresari boikota egingo diotela iragarri dute Piratek, eta ez dute konpainia horren produkturik salduko txosnetan.
Bestalde, eraso sexisten aurkako borrokan indarrak jartzen jarraituko dute eta abuztuaren 15ean, 19:30ean, elkarretaratzea egingo dute, erasoen aurkako jarrera irmoa erakusteko.
Zure interesekoa izan daiteke
Bi gizonezko atxilotu dituzte hilketa saiakeragatik Donostian, beste gizon bat larri zauritu ondoren
Biktimak adierazi dienez, hiru gizonek eraso egin diote: batek heldu, beste batek sastakatu eta, lurrera erori ostean, hirugarrenak buruan jo du.
Zuzenean: 'Agur Marijaia'
Marijaia errez agurtuko dute Bilboko Aste Nagusia. Ohikoa denez, jaien amaierako ikuskizun piroteknikoa, "Agur Marijaia", itsasadarrean egingo da, udaletxeko zubiaren eta Mesedeetako zubiaren artean.
Hamalau pertsona atxilotu dituzte Bilbon desordena publikoak egotzita
Hainbat ertzain artatu dituzte kolpe eta lesioengatik, eta Ertzaintzaren auto batean kalteak eragin dituzte.
Epailearen aurrera eraman dute Astigarragan, emazteari ohiko tratu txarrak ematea egotzita, atxilotu duten gizona
Dirudienez, azken bost egunotan birritan saiatu da erasotzailea emaztea itotzen, eta objektu gogor batekin kolpatu du.
Epailearen esku utzi dute Usurbilen bezero bati sexu-erasoa egin eta legez kanpo atxiki izana egotzita atxilotutako VTCko gidaria
Biktimak alokairuko ibilgailu gidaridun bat eskatu zuen Usurbilera joateko. Bertara iritsi zirenean, baina, gidariak ibilgailua aparkatu zuen eta ukituak egiten hasi zitzaion.
200 lagun inguruk manifestazioa egin dute Ceutan, bizilagun elkarteek protestak bertan behera utzi arren
Espaiako Gobernuaren kudeaketaren aurka protesta egiteko manifestazioa deituta zegoen larunbat gauerako, baina bertan bertan behera geratu da "talde ultrak" iritsi direla jakin ostean. Iluntzean sareetatik deitutako protesta bat izan da, ordea.
22 urteko gizon bat hil da Zurriola hondartzan, arrantzan ari zela
Oraindik argitzeke dauden arrazoiak tarteko, Zurriola eta Monpas artean arrantzan ari zela uretara erori da.
Idiazabalgo Udalak bi txerri vietnamdarren jabeak agertzeko deia egin du
Idiazabalen, bi txerriren presentziak kezka piztu du. Udalaren arabera, txerri horiek espezie inbaditzaile batekoak dira eta, horregatik, Gipuzkoak Foru Aldundiko basozainek harrapatu eta kontrolpean dituzte, jabeak azaldu bitartean.
Barakaldon falta den 77 urteko gizon baten bila ari dira
Ostiral honetan ikusi zuten azkenekoz, Barakaldoko Done Bikendi auzoan. Alzheimerra du.
53 urteko txirrindulari bat hil da Zaratamon
Istripua 13:00a baino lehentxeago gertatu da, Zaratamo eta Arrigorriaga lotzen dituen BI-3702 errepidean. Ordu horretan, txirrindulari bat lurrean botata zegoela jakinarazi diote Ertzaintzari, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.